Prest dago jada artillero nagusia Alderdi ederren kanoikada jaurtitzeko; Marijaia, berriz, Arriagako balkoira irteteko irrikitan dago.... Hemen dira gure jaiak!

Badakigu jai-giroaz gozatzeko gogoz zaudela, kontzertuak, txosnak eta, batez ere, su artifizialak noiz iritsiko zain. Gu, berriz, Izaskun Astondoarekin jardun gara, Euskadiko piroteknia-enpresa ezagunenaren gerentearekin alegia, Donostiako eta Bilboko jaiak barrutik nola bizitzen diren konta diezagun:

- Euskaltelen bloga: Eskarmentu handia duzue Astondoakook su artifizialen alorrean; iaz, berriz, 130. urteurrena ospatu zenuten... Nola lortzen duzue urtero ikusleak harritzea?

- Izaskun Astondoa: Urteurrena dugu, bai. Gainera, 1915eko abuztuaren 15ean ere Donostian izan ginen, eta hitzordu bera dugu aurten, 100 urte geroago. Gehiagotan ere egonak gara hemen, baina leku berezia izango dute Astondoaren agendan 2016ak, Europako kultura-hiriburutzagatik, eta lehiaketaren 50. urteurrenak. Bilbon, berriz, gu izango gara azkenak suak jaurtitzen aurtengo nazioarteko lehiaketan.Ez da lan erraza Donostiako eta Bilboko ikusleak harritzea. Urte asko daramate bi hiri horietan zazpi egunez era askotako ikuskizunez gozatzen. Ikuskizun bakoitzean gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara eta, batez ere, ez dugu ahazten zein den gure helburua: ikuslea, geroz eta adituagoa, hunkitzea.

- EKT bloga: Nola prestatzen zarete lanerako?

- I.A: Erantzukizun handiz. Astondoako lantaldeak bere jakintza guztia erabiltzen du ikuskizuna diseinatzeko, lantegian dena prestatzeko..., erritmoz, kolorez eta soinuz betetako istorioak erakusteko zeruan. Oso garrantzitsuak dira guretzat bi hitzordu horiek.

- Euskaltelen bloga: Zenbat jendek egiten du lan ikuskizuna prestatzen? Zein da unerik zailena edo hunkigarriena?

-I.A: Zortzi aditu eta ikastun bidaltzen ditu Donostiara eta Bilbora. Goizeko zazpietan hasten da lana, eta handik hamabi ordura amaitzen, eguraldiak laguntzen badu. Unerik zailena, berriz, ikuskizuna hasi baino hamar minutu lehenago izaten da, eta hunkigarriena, jendea txaloka hasten denean eta, batez ere, azken trumoi-hotsa entzun eta ikuskizuna guk pentsatu bezala atera dela ikustean.

- Euskaltelen bloga: Zer dute berezia, aurten, Donostiako eta Bilboko suek?

-I.A: Nazioarteko enpresen partaidetza, batak zein besteak. Donostian, zazpi enpresatatik lau ez dira espainiarrak. Portugal, Italia, Bulgaria eta Frantziako suak ikusiko ditugu. Kulturaren hiriburu izan edo izango diren zenbait hiritako suak ekarri ditu aurten Donostiak, hiriburutzaren urtean alegia. Bilbon, berriz, zazpi enpresatatik hiru izango dira nazioartekoak: Italia, Austria eta Erresuma Batuko suak ikusiko dira. Bi hiri horiek dute bere berezitasun propioa. Donostian, badian islatzen dira suak; hori dela eta, bikoiztu egiten da haien irudia. Bilbon, Etxebarria parketik jaurtitzen direnez, bikoiztu egiten da piroteknikoaren lanerako eremua.

 - Euskaltelen bloga: Lehiaketako epaimahaiko kide izan zara urte luzez. Zer sentitzen gauzak beste aldetik ikusita?

- I.A: Objektibotasun eta inpartzialtasun handia eskatzen du lankide baten lana epaitzeak. Lan handia dago 15 minutuko ikuskizun horren atzean, eta, batzuetan, ikuskizuna zapuztu dezaketen duten faktore batzuk ere izaten dira. Bihotza urratu egiten du ikuskizuna ondo atera ez delako piroteknikari bat lur jota ikusteak.

- Euskaltelen bloga: Aurten ere aplikazioaren bidez hauta ditzakete ikusleek su gogokoenak.  Zure iritziz, desberdinak al dira Donostiako eta Bilboko ikusleen gustuak?

-I.A: Ez, inondik ere. Suak ikustera eta entzutera joaten dira Bilboko eta Donostiako herritarrak, eta giza isilik, errespetu osoz, egoten dira ikuskizuna amaitu arte. Berdin erreakzionatzen du jendeak hiri batean eta bestean. Gainera, ikuskizunaren amaieran ez ezik, gainerako une hunkigarrietan ere erreakzionatu ohi du jendeak. Valentziako lankideren batek esan izan dit inoiz inbidia sentitzen duela gure maisu piroteknikoen lanari begira horrenbeste jende isilik ikusita.

Zu ere, herri-epaimahaiko partaide

Aurten ere Euskaltel dute babesle Donostiako eta Bilboko su artifizialen nazioarteko lehiaketek; aukera duzu, beraz, herri-epaimahaiko partaide izateko “Donostia Aste Nagusia 2016” eta “Bilbao Aste Nagusia 2016” aplikazioen bidez. App Storerako eta Google Playrako daude erabilgarri aplikazioak.  

Apps Aste Nagusia Donostia y Bilbao

Oso erraza da da: hautatu suak ikusteko gogoko leku bat, gozatu ikuskizunaz eta eman botoa aplikazioaren bidez. Gogoan izan Euskaltel WiFiren konexio-puntu ugari daudela hirian. Baliatu puntu horietaz gauero zure iritzia emateko. Gainera, opari ugari zozkatzen ditugu parte-hartzaileen artean: bidaia bat, bost smartwatch, Ipad mini bat, hamar liburu elektroniko... 

Ikusi aurtengo jaietarako antolatu ditugun jarduera guztiak, eta gozatu! ;)