Mutrikuko 2.500 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Gipuzkoako herri horretako bizilagunek 10 giga arteko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Mutriku:

Gipuzkoako mendebaldeko kostalderik karismatikoenean dago Mutriku, arrantza-tradizio handiko herri bat, Arno mendiaren hegalean eraikia.

Itsasoz eta mendiz inguratua eta fosilez eta itsaslabarrez beteriko kosta basatian kokatua, balio geologiko handiko eremua osatzen du Deba eta Zumaiarekin batera, Euskal Kostaldeko Geoparkea, zeinak Lurraren historiarik berrienaren gertakaririk ikusgarrienetako batzuen berri ematen baitu.

Hirigune historikoa monumentu-multzo izendatu zuten 1995ean, eta nabarmentzekoak ditu, bereziki, XV., XVI. eta XVII. mendeetako jauregi eta dorretxeak. Herriko kale estu pikoetan eta harresi zaharren antzinako aztarnetan jasota dago XIII. mendearen hasieran sortutako herri honen historia.

Ez dago ezer hoberik atseden-tarte bat hartzea baino herri honetako kalitate handiko mokadu askotarikoak dastatzeko: antxoak, hega-luzea oliba-oliotan edo “Goienetxe” gazta bikaina, eta eztarria bustitzeko, berriz, “Sagarmiña” familiak antzinako usadioari jarraituz 1980tik egiten duen txakolin freskoa. Izan ere, Mutrikuk paisaia, ondarea, eta gastronomia ditu, eta, orain, baita merkatuko zuntz modernoena ere.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaming-a eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoak lor daitezke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Mutrikuko bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Mutrikuko udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Mutrikuko udala.