Gure lagun Nekanek lau aldiz handitu du etxe osoko WiFiaren estaldura eta abiadura Euskaltelen WiFi Mesh instalatu duenetik. Hark kontatuko digu inork baino hobeto nola dabiltzan WiFi anplifikadore adimendunak eta zein erraz konfigura ditzakezun zuk zeuk.
Baina, hori baino lehen, WiFi Mesh zergatik behar duzun kontatu nahi dizugu.
Etxe barruan dituzun konektibitate-beharrei erantzuteko Euskaltelek duen erantzuna da WiFi Mesh
Aurten etxean hainbeste egoteak wifia inoiz ez bezala erabiltzera behartu zaitu. Izan ere, gure bezeroen % 90ek lanerako, ikasteko eta aisialdirako erabiltzen du wifia; eta euskal etxeen % 50etan konektibitate-tresna bakarra da.
Ondorio horretara iritsi da etxeetako konektagarritasun-premia gero eta handiagoei buruz Euskaltelek egin duen azterketa. Eta, hori jakinda, erantzun bizkor bat prestatu dugu wifi-seinalea ondo iristen ez den etxeko txokoetan estaldura-arazorik izan ez dezazun.
WiFi Mesh behar duzu etxean korridore luze bat baduzu edo bideratzailea oso urruti badago ordenagailutik, mugikorretik, bozgorailu adimendunetik edo Euskaltel telebistaren deskodetzailetik.
Baina Nekaneri entzutea da onena:
WiFi Mesh, mugarri bat
Ez itxaron gehiago, eta gozatu WiFi estaldura osoaz etxean. Eskuratu zure WiFi Mesh anplifikadore adimenduna, eta kontatu zer moduz dabiltzan.