Euskaltelen foroaz hitz egin nahi dizugu gaur. Duela urte asko jarri genuen martxan, Euskaltelen bezeroen eta interesdunen arteko topagunea izan zedin. Euskaltelen produktuei edo zerbitzuei buruz hitz egiteko eta informazio gardena eta erabilgarria emateko sortu zen.
Denbora honetan guztian, era guztietako kontsultak egin ahal izan dira foroan, baita laguntza teknikoa eskatu eta iradokizunak egin ere. Alegia, bezero-arretarekin lotutako eskaerak kudeatzeko orrialde bat izan da, bai eta Interneteko, mugikorreko edo finkoko zerbitzuei edo telebistari buruzko galderak egiteko tresna bat ere.
Euskaltelen foroaren agurra
Bada, Euskaltelen foroari agur esan behar diogu orain. Atsekabez eta, aldi berean, maitasunez esango diogu agur, poz handiak eman dizkigun tresna bat izan baita. Mezu asko jaso ditugu foroan, goxo eta profesionaltasunez erantzuten saiatu gara beti, ordu asko eman ditugu han lanean, eta oso gustura sentitu gara.
Baina aurrera egiteko eta etorkizunean pentsatzeko unea da. Zaharkituta geratu den plataforma baten gainean sortutako tresna da foroa. Gainera,lehen baino askoz mugimendu gutxiago du, erabiltzaileek nahiago baitituzte beste arreta-bide batzuk kontsultak egiteko, hala nola sare sozialak.
Euskaltelen arreta-kanal berriak
Guk zure esanetara jarraituko dugu, beti bezala, bezero-arretarik onena eskaintzen saiatuz, zuk nahi duzun hizkuntzan, eta modu pertsonalizatu eta atseginean. Telefonoz jar zaitezke harremanetan gurekin, edo sare sozialen bidez, alferrikako itxaronaldiak saihesteko. Zeuk aukeratu.
Gogoratu harremanetarako bide hauek dituzula idatziz edozein motatako kontsultak egiteko:
- Euskaltelen Twitterra: https://twitter.com/euskaltel
- Euskaltelen Facebooka: https://facebook.com/euskaltel
- Euskaltelen Instagrama: https://instagram.com/euskaltel
Euskaltelen bezero-arretaren ordutegia
Egunero egoten gara sare sozialetan, goizeko 9etatik gaueko 10ak arte.
Telefonoz, zerbitzu teknikoarekin zerikusia duten gaietarako, urteko 365 egunetan gaude, eguneko 24 orduetan —beti eskura, beraz—. Bestelako kudeaketak egiteko eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko ordutegia, berriz, hau da: 8:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara, larunbatetan.