Askok galdetu diguzue zer gertatuko den Kursaalen martxoaren 13an egitekoa zen Euskaltelen algara-gauarekin. Azkenean, ekitaldia atzeratzea erabaki dugu, covi-19k sortutako egoera dela eta.

Zure eta guztion segurtasunerako, uste dugu hobe izango dela beste egoera batean geratzea, lasai barre egiteko eta elkarrengandik oso gertu egoteko.

Beste egun bat jartzeko lanean ari gara jada, eta nobedadeak izan bezain laster jakinaraziko dizuegu, une honetako umorista onenekin eta gurekin gozatzeko aukera izan dezazuen.

Ostiralerako zeneukan sarrerak ez du balioko hurrengo saiorako, baina data berria jarritakoan esango dizuegu nola lor ditzakezuen ekitaldirako sarrera berriak.

Eskerrik asko egoera ulertzeagatik. Laster egingo dugu barre elkarrekin Donostian.