Balmasedako 3.800 etxek eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri honetako bizilagunek 10 gigarainoko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.
Kaixo, Balmaseda:
Balmaseda, Bilbotik hamabost minutu eskasera, Enkarterriko hiriburua da, eta Bizkaian sortu zen lehen hiribildua.
Erromes eta merkatarien ohiko pasalekua zen. Mendeetan zehar, tren-, merkataritza- eta artisau-jarduera bizia garatu zuen, eta ezaugarri nabarmena du kultura-ondare zabal eta aberatsa.
Hirigunea bera, Erdi Arokoa, interes kulturaleko ondasun deklaratua da. Besteak beste, han daude San Seberino eliza, XV. mendekoa, eta San Joan eliza, estilo gotikokoa, Urrutia eta Horcasitas jauregiak, eta baita eguzki erloju-egutegi bat ere.
Hiri-inguruan, oso ibilbide ezagunak ditu, baso, ibai eta mendien artean, hala nola Kolitza gailurreraino eramaten duena.
Balmasedaren nortasun-ezaugarrietako bat jaiak eta tradizioak dira. Aipagarriak dira Aste Santuko prozesioak, auzotarrak berak protagonista dituen Gurutze Bide bizidun eta guzti.
Aurten, kultura eta teknologia inoiz baino elkartuago egongo dira Balmasedan, Euskaltelen zuntz optikoa hedatua baitago, merkatuko modernoena.
Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?
Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.
Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.
- XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
- WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.
Ekipamendua doan aldatuko dizugu
Euskaltelen Balmasedako bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.
FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan
Balmasedako udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka, Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.
Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.
Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.
Irudia: Balmasedako Udala.