Jaialdia estreinatuko dugu. Aspalditik ibili gara ideia mamitzen, eta, azkenean, 2021. urtean jarriko dugu martxan Espainia Iparraldeko Musika Jaialdia.

Oraindik ezin dizkizuegu zehaztu behin betiko datak, baina datorren udarako antolatzen lanean dihardugu, ordurako pandemiak atsedenaldia emango digulakoan. Eta espero dugu gure klima euritsuak ere emango digula :)

Jaialdiak hainbat agertoki izango ditu, Euskadin, Galizian eta Asturiasen banatuta. Bertan, nazioarteko izen entzutetsuak bilduko dira, bertako beste izen batzuekin batera, era guztietako ikus-entzuleen gozamenerako.

Baina agenda ez dago itxia, ezta gutxiagorik ere; zuen ekarpenen eta iradokizunen zain gaude, gure Jaialdia uneko musika-hitzordu handienetako bat izan dadin.

Jaialdiaren telebista-kanal esklusiboa

Zuzenean ikusteko aukera izateaz gain, Jaialdia streaming bidez emango da gure bezero guztientzat. Horretarako, berariazko diala prestatuko dugu gure Euskaltel telebistan. Bertan, emanaldi guztiak ikusi ahal izango dituzue, eta, gainera, ekitaldiaren inguruko elkarrizketak eta programa bereziak ere izango dituzue.

Esaguzue, nor ikusi nahiko zenukete gure jaialdian?

Informazio gehiago eta jaialdirako izen-emateak hemen.

EGUNERATZEA: batzuek dagoeneko asmatuko zenuten; abenduaren 28an argitaratu zen albiste hau, eta, beraz, inozentada bat da ?.