Presta zaitez…, hemen da Aste Nagusia, ekitaldiz lepo, eta den-denak bizi ditzazun nahi dugu! Plan- eta ekitaldi-pila prestatu dizkizugu, Donostiako festarik handienaren protagonista izan zaitezten zu eta zure etxekoak. Jakin nahi duzu nola?

Eman botoa su-festen lehiaketan: aukeratu zein dituzun gustukoen. Erraz-erraza eta oso erosoa da parte hartzea: zure mugikorretik! Beraz, prestatu zure smartphonea, bilatu Euskaltelen WiFi Kalean  zerbitzuko puntu bat, eta deskargatu Donostia Aste Nagusia 2018 aplikazioa. Gehien atsegin duzun pirotekniari botoa emateko, sartu Suak atalean hilaren 11tik aurrera, eta eman botoa lehiaketako parte-hartzaileei (1etik 5era bitarteko puntuazioa). Eta mugikorra ez dezazun etxean ahaztu, pizgarri bat prestatu dizugu aurten: aplikazioaren bidez botoa emateagatik, Pragara joateko bidaia bat zozkatuko dugu: bi lagunentzako bidaia, 4 gau Pragan lau izarreko hotel batean. Hegaldia eta gosaria barne! Eta zorterik ez baduzu saririk handienarekin, zozkatuko ditugun 5 e-book eta bluetooth bidezko 5 bozgorailuetako bat lor dezakezu. Deskargatu berehala aplikazioa! (lege-oinarriak)

Androiderako app-a

iOSerako app-a

Nahiago baduzu boto-ontzi batean sartu zure botoa, zoaz Alderdi Ederren eta Erlojuen inguruan jarri ditugun Euskaltelen karpetetako batera, eta hartu gure lankideek banatuko dituzten kupoiak: bluetooth bidezko bost bozgorailuen zozketan parte hartuko duzu.

Festaz kalean goza dezazun nahi dugu, eta, beraz, plan pila prestatu dizkizugu Alderdi Ederreko eta Erlojuetako gure standetan. Etorri lehenbailehen, eta ikusi nolako sorpresak prestatu dizkizugun, baina apuntatu lehenengoa, ahogozagarri gisa: Gipuzkoa Basket taldearen omenezko gune bat prestatu dugu; taldeko jokalariak eta maskota izango dira han, eta aukera izango duzu haiekin argazkiak egiteko eta hainbat sari lortzeko zozketan parte hartzeko (baloiak, sarrerak...).

Horrez gainera, txapa-tailer bat antolatu dugu Alderdi Ederren hilaren 16rako. Gorritxo eta 3ZPA4ko pertsonaietakoren bat ere etorriko da….Haiek ere ondo pasatu nahi dute, denontzat baitira festak!

Eta, azkenik, animatu eta parte har ezazu Donostia Kulturak hilaren 14rako prestatu duen Bizikleta Festan. Ondo etorriko zaigu denoi kirol pixka bat egitea!

Plan-sorta ederra, ezta? Hasi Aste nagusia bizitzen! Deskargatu gure aplikazioa, eta izan dena prest festaz disfrutatzeko! Zain gauzkazu!