Jaialdiaren lapurpenak, elkarrizketak taldeekin, entretenimendua... eta askoz gauza gehiago. Aurten, inoiz ez bezala ikusiko duzu Bilbao BBK Live, Euskaltel MyFestTV-ri esker. Lehen lerroan bazeunde bezalaxe ikusiko duzu Bilbao BBK Live telebista horretan.

Azkena Rock gogoangarri izan berri dugu, eta hamar egun baino gutxiago falta dira Bilbao BBK Live hasteko. Gasteizen bezain ongi pasatzea, hori da gure helburua. Hiri horretan estreinatu genuen Euskaltel MyFestTV, rockez eta algaraz betetako bideo-pilo batekin, Pitty Bernad, Imanol Velasco eta abar tartean zirela betiere.

Oraindik ez dakizula zer den Euskaltel MyfestTV? Euskaltelek babesten duen jaialdietarako telebista horretan, dozenaka bideo izango dituzu ikusgai, guztiak ere hiru egun horietako ekitaldiei eta haietan diharduten artistei buruzkoak.

Youtubeko kanalean argitaratuko ditugu bideo guztiak, bai eta Euskaltelen telebistan ere, Videotekaren bidez, zure sofan lasai jarrita ikus ditzazun. Gauzak berehalakoan ikustea gustatzen bazaizu, berriz, Facebooken, Instagramen, Euskaltelen sare sozialetan eta #EuskaltelMyFestTV traolaren bidez egin dezakezu jaialdiaren jarraipen zehatza.

Ekitaldiz betetako jaialdia

Bilbon, Pitty izango da, berriro ere, MyFest neska. Harekin batera arituko dira Dulceida, Jordi Mestre, Elvisa YoMastercard eta Telmo Trenado. Horiek izango ditu protagonista ekintzaz gainezka datorren asteburuak: lehiaketak, taldeen sinadurak, magia-ikuskizunak, maitasun- eta eromen-proba batzuk eta, agian, drama apur bat.El Bilbao BBK Live se celebra entre el 7 y el 9 de julio en Kobetamendi,

Horretaz guztiaz gozatzeko, aski duzu hau egitea: sare sozialetan argitaratuko ditugun ordutegiak begiratu, eta Euskaltel MyFestTV gunera jo. Kobetamendin ere aurki ditzakezu. Ikusleen artean ibiliko dira gure mutilak, boluntario bila. Ez izan zalantzarik: haietakoren bat ikusten baduzu, bildu gure jaialdi-taldera!

Gainera, zuzendari izateko aukera ere eskainiko dizugu. Grabatu zure myfest unearen 30 segundoko bideo bat, eta igo Facebookera edo Instagramera #myfestwifi traolaren bidez. Bideorik onenak, Bilbao BBK Live 2016 Aftermovierako hautatuko ditugu.

Datorren urteko saiorako abonu bikoitz bat irabaz dezakezu: Ez ibili duda-mudatan, eta ekarri zure bideoa. Ez zaizu ezer ere kostatuko, aurten ere doan konekta baitzaitezke Euskaltel WiFira. Erraztasun ugari emango dizugu, zure inspirazioaz baliatu eta, jakina, ederki igaro dezazun.

Batez ere, artistei egiten zaizkien elkarrizketei egon erne, eta bat-bateko kontzertu akustikoei. Aurten, kalitatez ongi hornituta dator jaialdia, eta talde bikainak etorriko dira. Izango duzu non aukeratua. Programazioa ikusi besterik ez dago. Goi-mailako hiru egun datozkigu, guztion gozagarri.

Programazio bikaina

Osteguna indieaz eta musika elektronikoaz gozatzeko eguna izango da. New Order eta Arcade Fire ditugu hasiera-eguneko talde aipagarrienak, baina ez ahaztu beste zenbait taldek ere ekskainiko duela kontzerturik: M83, Hot Chip, Chvrches eta Years&Yearsek, adibidez. Oinetako egokiak eraman, dantzan lehertu beharrean ibiliko zara eta.

Ostiralean, berriz, Pixiesen rock alternatiboaren txanda dugu. Ziur gara Kobetamendin Where is my mind? entzuteko irrikaz zaudela. Baina Frank Blacken musika ez ezik, beste askorena ere entzungai izango duzu: Underworld, Grimes, Jose Gonzalez edo bertako WAS eta Belako taldeena, besteak beste.

Zail samarra den arren, komeni da larunbaterako energia pixka bat gordetzea, Tame Impala, Foals eta Editors taldeek joko baitute asteburu paregabe horren amaiera-saioan. Oraindik kemen pixka bat geratzen bazaizu, berriz, jo ezazu 2manydjs dagoen gunera. Horra jaialdiaren amaiera perfektua.

Den-dena prest daukagu aurtengo Bilbao BBK Live ahaztezina ian dadin; beraz, badakizu, Euskaltel MyFestTV eta Euskaltel WiFi lagun dituzula, ekin jaialdiari!! ;)