Euskaltel Euskadiko mutilek kontzentrazioa egin dute Calpen aurtengo denboraldia prestatzen hasteko, erronkaz betea baitator. Taldearen helburua lasterketa guztietan topera egotea da; etxekoetan, batez ere. Eta beren maila erakustea, Espainiako Itzulirako gonbidapena jasotzeko.

Motibaziorik ez zaie falta, marea laranjak une oro bultzatzen baititu: “Animatzen ari den jendeak osatutako ilaren artetik pasatzeak kolpean kenduko du hanketako mina”. Gehien gustatzen zaiena egin dute kontzentrazioan, eta hango kontuak kontatu dizkigute.

Bizikidetzako egun hauetan, gogor entrenatu dute, zer moduzko sasoian dauden ikusi dute, zalantzak argitu dituzte, eta beren telesail gogokoena ikusteko tartea ere hartu dute.

Honelakoa da Euskaltel Euskadiko txirrindularien kontzentrazioko egun bat:

Diario de la concentración del Euskaltel Euskadi

08:00 h

Gosaldu eta egunari heltzeko indarrak hartzeko ordua. Talde oso txikietan egiten dute, jangelako aparteko eremu batean.

Izan ere, kontzentrazio bat antolatzea are zailagoa da COVIDaren garai honetan. Segurtasun-protokoloari esker, txirrindulariak babestuta daude une oro: etengabe garbitzen dituzte eskuak, eskularruak erabili janaria hartzeko, PCRak edo antigenoen probak egin hotelera sartzeko, eta abar.

10:00 h

10:00etatik 15:00etara entrenatzen dute, gutxi gorabehera. Jorge Azanzak, Euskaltel Euskadiko kirol-zuzendariak, bi taldetan banatzen ditu entrenamendu espezifikoagoak egiteko: sprinter-taldea batetik eta eskalatzaile-taldea bestetik.

Diario de la concentración del Euskaltel Euskadi

15:00 h

Bazkaltzeko ordua. 17:00ak bitartean bazkaltzeko aukera ematen diete hotelak, eta atseden hartzeko aprobetxatzen dute tarte hori. Batzuek nahiago dute siesta egin, eta beste batzuek bizikleta-lasterketak edo gustuko telesailen bat ikusten dute. Taldekideen artean Peaky Blinders serieak duela arrakasta handiena esan digute.

Hori bai, onartzen dute kontzentrazioetan uste baino denbora gutxiago egoten dela.

Diario de la concentración del Euskaltel Euskadi

20:30 h

Afaria eta denbora librea. Egunak eman duenaz hitz egiten dute mutilek, iritziak trukatzen dituzte eta ilusioa partekatzen dute: “Badakigu talde berezi batean gaudela, eta hori atzean dugun jendearengatik da; horrek egiten du berezia proiektua”.

Urte zail bat utzi dute atzean, Jorge Azanzak kontatu digunez: “Ondo hasi zen urtea, Euskaltel maillotaren erdigunera itzuli baitzen, baina ezin izan genien itzuli gugan jarritako konfiantza, ia ez baikenuen izan lehiatzeko aukerarik. Hala ere, txukun aritu zen taldea lasterketa guztietan, eta oinarri sendoak jarri zituen aurtengo jarduna hobea izan dadin”.

Horixe baietz! Aurten Euskaltel Euskadiren urtea izango da! Elkarrekin indartsuagoak gara!