Marea laranja motorrak berotzen ari da jada 2022ko Espainiako Vueltarako. Aurten ere, asmo handiz beterik dator Euskaltel, eta gure txirrindulari-taldea, Euskaltel-Euskadi, prestatzen ari gara dagoeneko. Lehen aukeraketako 12 txirrindulariak aurkeztu ditugu berriki, eta horien artetik osatuko da Vuelta irabaztera aterako den behin betiko taldea.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

2022ko Espainiako Vuelta da denboraldi honetako bigarren zatiaren xede nagusia Euskaltel-Euskadi taldearentzat.

Denboraldia emaitza bikainekin eta jarraitzaileen parte-hartze handiarekin amaitzeko irrikaz gaude. Beraz, aurtengo Vueltan, abuztuaren 19tik irailaren 11ra bitartean, bor-bor egongo da bazter guztietan ilusio laranja.

Vueltan parte hartuko duen txirrindulari-taldearen prestaketa eta hautaketa

Ate-joka dago jada lehiaketa, eta, beraz, bere burua aurkeztu du berriki taldeak Euskaltelen egoitzan, Derioko Bizkaia Parke Teknologikoan, egindako ekitaldi batean.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

Hamabi txirrindulari aukeratu dira oraingoz. Zergatik 12? Zauri, osasun-arazo edo erorikoen ondorioz gerta daitezkeen bajak osatzeko eta ahalik eta zortzikoterik onena eramateko lehiaketara.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

Jorge Azanza Euskadi Fundazioko talde profesionaleko kirol-arduradunak den-dena eman nahi du Vueltan, iaz bezalaxe. Izan ere, nahiz eta World Tour lasterketa bat izan, taldeari ahalik eta protagonismorik handiena ematea eta errepideko txoko guztiak kolore laranjaz betetzea da helburu nagusia.

Nork osatuko du Euskaltel-Euskadi taldea Vueltan?

Hauek dira aurrez hautatutako 12 txirrindulariak: Antonio Angulo, Xabier Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Gotzon Martín, Unai Iribar, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Luis Ángel Maté.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

Ez da erraza izango behin betiko taldekideak aukeratzea. Jorge Azanzak erabakiko du, Euskadi Fundazioko talde profesionaleko kirol-arduradunak, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Burgosko Vuelta (abuztuaren 2tik 6ra) eta Arctic Race (abuztuaren 11tik 14ra) lasterketetako emaitzak ikusi ondoren.

Euskaltel, 25 urte txirrindularitzaren alde

Duela 25 urte izan zen Euskaltel aurrenekoz babesle, Espainiako 1997ko Vueltan hain zuzen, Koldo Unanue Euskalteleko marketin-zuzendariak azaldu bezala. "Sekulako arrakasta izan zen bai markarentzat, bai taldearentzat", eta marea laranjaren sorrera bultzatu zuen.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

Beharbada gogoan izango dituzue Iñigo González de Heredia eta Roberto Laiseka; 1997ko Vueltan lehiatu ziren, eta aurtengoaren aurkezpenean izan ditugu biak.

Mende laurden bat geroago, ez dugu ilusio-izpirik galdu, eta Aitor Galdós Euskadi Fundazioko lehendakariorde eta Staff Managerrak nabarmendu du zeinen garrantzitsua den Espainiako Vuelta Euskaltel-Euskadi taldearentzat, “are gehiago aurten, lehiaketako hiru etapa etxean egingo baititugu eta, hortaz, sekula baino ilusio eta gogo gehiagoz ekingo baitiogu, zale guztien indarra lagun”.

Marea laranjaren ilusioa

Ez da zalantzarik: marea laranja sasoian eta bizi-bizi dago. Aurten, 23.000 kamiseta laranja banatu ditugu Itzulian, eta beste 15.000 gure dendetan, Euskaltelen bezeroen artean.

presentacion_EquipoCiclistaEuskaltel_Euskadi

Espainiako Vueltan, guztira, beste 7.000 kamiseta banatuko dira bazkideentzat, bezeroentzat eta zale guztientzat; guztira, 45.000 kamiseta inguru, kolore laranjaz betetzeko Euskaltel-Euskadiko txirrindularien ibilbideko txoko guztiak.

Ikusten duzunez, Vueltarako prest gaude gu. Eta zu, prest al zaude? Gora marea laranja!