Berriz ere Azokako standetan barrena ibiltzeko irrikaz gaude! Izan ere, euskal kulturaren plaza formatu presentzialera itzuliko abenduaren 4tik 8ra. Izena eman behar da aurretik, arduraz goza dezazun abenduko zubiko ohiko ekitaldi honetaz.

Gainera, onlineko denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra www.durangoko.eus webgunean, aukera izan dezazun azokako jarduera guztiei etxetik jarraitzeko, streaming bidez.

Etorriko zara, ezta?

Lankidetza bikoitza

Euskaltelen bat egiten dugu berriz Durangoko Azokarekin. Eta aurten, bi eratara, gainera.

Batetik, soluzio teknologikoak eskainiko dizkiogu, dena behar bezala atera dadin. Hala, 1Gb/segundo-ko Interneteko konexio simetrikoa izango du Azokak. Eta kalitaterik onenaz ikus eta entzun ditzazun streaming bidez emango diren eduki eta kontzertuak, ia 4km-ko zuntz optikoa prestatuko dugu Landakon eta Plateruenan.

Horretaz gainera, hodeiko erabilgarritasun handiko ostatatzea eskainiko dugu Azokaren webgunearentzat eta onlineko dendarentzat, erosketak ziztu bizian egiteko aukera izan dezazun.

Baina beste berrikuntza bat ere badugu zuretzat. Aurten, Euskaltelen standean izango gaituzu, Landakon. Etorri, eta telefonoa euskaraz erabiltzeko nola konfiguratu behar duzun azalduko dizute gure lankideek. Gogoan izan eskura dituzula telefonoen eskuliburu guztiak euskarara itzulita gure webgunean.

Cartel Durangoko Azoka

Erreserbatu lekua Landakon eta Plateruenan

Kontzertuak ikusteko eta gustuko liburu, disko eta aldizkarien bila nahi adina ibiltzeko, txandak prestatu dira Landakora eta Plateruenara sartzeko.

Izena emateko, sartu Azokaren webgunean: www.durangoko.eus. Adi egon, beraz, lekurik gabe ez gelditzeko.

Mila nobedade inguru izango dira Landakon eta onlineko dendan

Plan bikaina duzu zain Azokan!! Egin pasealdi bat 219 standetan barrena, azken argitalpenen berri izateko. 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta beste kategoria batzuetako 77 erreferentzia aurkeztuko dira.

Gainera, katalogo hori guztia eskuragarri egongo da onlineko dendan ere, zuretzako gutiziatxo bat erosteko edo Gabonetako erosketak aurreratzeko, aberasgarri baita beti kultura oparitzea.

Zuzeneko musika itzuliko da Azokara. Estilo guztietako 50 talde igoko dira Plateruenako agertokira; batzuk Azokaren aspaldiko lagunak dira, eta beste batzuek, berriz, aurten aurkeztuko duten lehen diskoa. Etxetik ere ikus ditzakezu kontzertu guztiak streaming bidez www.durangoko.eus helbidean.

Kontsultatu hemen eguneko programa.

Eta Azoka zabaldu bitartean, egin dantza 56. edizioko Spotify-ko zerrendarekin.

Ea, esaguzu: zein disko edo liburu aurkitu nahi duzu Azokan?