Euskarazko Malen neska-izena oso ezaguna egin da Euskal Herrian azken urteotan.
Gurasoek oso gustuko dute, besteak beste, laburra delako eta gure kulturako parte delako. Madalen izenaren aldaera laburra da.
Zehazki, Malen izeneko 2.200 pertsona baino gehiago daude. Haien batez besteko adina oso baxua da (10 urte). Beraz, bistan dago izena asko zabaldu dela azkenaldian.
Malen izenaren jatorria
Malen izenaren jatorriari buruzko zenbait teoria daude. Haietako batek dioenez, izenak euskal jatorria du, eta antzinako mailen hitzetik etorriko litzateke.
Magdalena (Madeleine da frantsesezko aldaera) izenetik datorrela diote beste batzuek. Hala, Malen izenak zenbait esanahi ditu.
Gainera, esaten denez, Malen izenekoek ekimenerako gaitasuna dute, eta lanerako borondate handia.
Malen izenaren esanahia
Malen izenaren esanahiak aldatu egiten dira ematen zion jatorriaren arabera. Izenaren euskal jatorria hartzen badugu kontuan, mezulari esanahia izango luke.
Aldiz, izena erlijio katolikotik iritsi zaigula eta Magdalenatik datorrela jotzen badugu, Jainkoaren dorrea esan nahiko luke.
Malen izeneko emakumeak
Gorago esan dugunez, Malen izena azken urteotan egin da ezaguna. Pertsona oso gazteek dute izen hori. Hala ere, badira Malen izeneko emakume nabarmenak. Hona hemen haietako batzuk:
- Malen Ruiz de Azúa: Arrasateko atleta (1995).
- Malen Amenabar Larrañaga: Larrabetzuko bertsolaria (1994).
- Malen Osa Ansa: Oñatiko mendi-lasterkaria (2002).
- Malen Azpirotz Sarasola: Zarauzko aktorea, Go!azen telesailean lan egiten duena (2004).
Nola esaten da Malen izena beste hizkuntza batzuetan?
Malen, gorago esan dugunez, Madalenen txikigarria da.
Baditu aldaerak beste hizkuntza batzuetan. Gaztelaniaz ohikoena Magdalena da; tradizio kristauan, María Magdalena.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Alemana | Magda, Magdalena |
Bretoiera | Madalen |
Katalana | Magdalena |
Esloveniera | Maida |
Gaztelania | Magdalena |
Frantsesa | Magdeleine, Madeleine |
Ingelesa | Maud, Magdalen |
Italiera | Magdalena, Maddalena |
Okzitaniera | Maida |
Portugesa | Madalena |
Errumaniera | Magdalena |
Errusiera | Magdalina |