Izen bat laburra izateak ez du eragozten indartsua, ozena eta, gainera, misterioz betea izatea. Horixe gertatzen da Lur neska-izenarekin. Gure muinaren isla da izen hau ere. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan erabiltzen dela ere ez da oharkabean pasatzen.

Lur izenaren jatorria

Gure hizkuntzatik eta kulturatik datorren izena da Lur. Gure iraganaren eta orainaren adibide da izen hau. Alde horretatik, azpimarratu behar da Lurrek bizitzari egiten diola erreferentzia, eta gure mitologian ilargiaren eta eguzkiaren ama dela.

Lur izenaren presentziari dagokionez, 700 emakumezkok baino gehiagok dute izen hori. Aipagarria da, gainera, batez besteko adina 11 urte eskasekoa izatea. Argi dago gurasoek izena aukeratu behar dutenean presente dutela.

Lur izenaren esanahia

Lur izenak esanahi nabarmena du, lurrari egiten dio erreferentzia. Esanahi horrek bere ospea handitzen lagundu du, baina, gainera, horrela deitzen diren pertsonei adeitsuak, onberak, alaiak eta saiatuak izatea bezalako ezaugarriak egozten zaizkie. Pertsona serioak eta arduratsuak direla ere esaten da.

Aipatzekoa da ere Lur kristautasunaren aurretik zegoen jainko baten izena zela, eta gure lurraldean gurtzen zela. Iragan historiko eta mitologiko horregatik Lur izenak aberastasun antropologiko eta kultural handia gordetzen du.

Lur izenaren onomastika

Egun ez dago datarik Lur izenaren onomastikarako esleituta dagoenik. Izen oso gurea delako da hori, erlijio katolikoaren eraginik ia izan ez duena. Gainera, gizon eta emakumeentzat erabili ahal izateak nolabaiteko eztabaida sortzen du.

Lur izeneko emakumeak

Une honetan zaila da izen hori duten izen handiko emakumeak aurkitzea. Hala ere, Lur izeneko pertsonen batez besteko adina txikia denez, baliteke etorkizunean izen hori duten pertsona ospetsuak izatea.

Dena den, badugu adibideren bat: Lur Korta Redin Oiartzunen jaiotako ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki-irakaslea da.

Nola esaten da Lur izena beste hizkuntza batzuetan?

Beste hizkuntza batzuetan idatzi edo irakurtzen denean jatorrizko formari eutsi ohi dioten izenetako bat da Lur.

Hala ere, aldaerak egon badaude; Amalur edo Lurra, esaterako.