Euskadik bere mitologia propioa du antzinatik, eta mitologia horrek lotura estua du naturarekin. Horrek kultura-aberastasun handia eragiten du, eta euskal izen askotan ere islatzen da ezaugarri hori. Irati neska-izena horren adibide argia dugu.
Ikas dezagun pixka bat Irati izenari eta haren jatorriari eta esanahiari buruz.
Irati izenaren jatorria
Parekorik ez duen izena da Irati, euskal jatorrikoa, gure kulturaren barruan sortua. Gainera, Euskadin ditugun elementu natural ugariei (Iratiko basoa da haietako bat) egiten die erreferentzia izenak.
Irati izen ohikoa da Euskal Herrian. Hala, 9.000 pertsona baino gehiagok dute Irati izena. Gainera, bitxikeria gisa, izen hori duten pertsonen batez besteko adina 16 urte da. Beraz, oso izen ezaguna da gazteen artean.
Irati izenaren esanahia
Irati izenaren esanahia garo-sail da. Naturarekin duen lotura horrek izen ezagun bilakatu du.
Bestalde, argitasuna eta irudimena lotzen zaizkio izenari.
Alderdi nabarmena da, halaber, Irati izeneko toki naturalak ere badirela munduan; esate baterako, Iratiko oihana eta Irati ibaia.
Irati izeneko emakumeak
Irati izena azken urteetan zabaldu den arren, badira Irati izeneko emakume ezagunak zenbait alorretan.
- Irati Majuelo: bertsolaria (1993).
- Irati Etxarri: saskibaloi-jokalaria (1998).
- Irati Jiménez: idazle eta kazetaria (1977).
- Irati Mogollón García: soziologoa (1991).
- Irati Anda: bertsolari eta eskalatzailea (1982).
- Irati Elorrieta Agirre: idazlea (1979).
- Irati Jimenez Uriarte: kazetaria eta idazlea (1977).
Nola idazten da Irati izena beste hizkuntza batzuetan?
Irati euskal kulturako izena denez, ez dago izenaren aldaerarik beste hizkuntza batzuetan. Ezaugarri hori dela-eta, Irati izena euskal tradizioaren erreferentzia da, eta lurralde honen izaeraren erakusgarrietako bat da.
Horrexegatik egin da hain ezaguna XXI. mendean jaiotako neskatoen artean: gure sustraiekin lotzen da, soinu polita du, eta ez du baliokiderik beste hizkuntza batzuetan.