Guztiok izan behar genuke kalitatezko Interneteko konexiorako sarbidea. Baina badakigu baliabide gutxien dituzten familientzat beti egin ezin duten ahalegin bat eska dezakeela horrek. Hori dela eta, Euskaltelek talderik ahulenei laguntzeko konpromisoa hartu du, eta Interneteko bonu soziala eskaintzen du: konexio simetrikoa, 300 megatik hasita, prezio murriztuan eta denbora-eperik gabe.

Bonu digitala Europar Batasunak finantzatutako laguntza bat da, Eusko Jaurlaritzak Euskaltelen bidez gauzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren testuinguruan.

Orain azalduko dizugu zer den Interneteko bonu soziala, zer baldintza bete behar dituzun bonua eskuratzeko eta non eskatu behar duzun.

Zer da Interneteko bonu soziala edo bonu digitala?

Bonu digitala Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaltelen gizarte-ekimen bat da, helburu duena Euskadiko pertsona eta familia behartsuenei kalitatezko Interneteko sarbidea bermatzea.

12 hilabetez, Europar Batasunak 20 €-ko deskontua eskainiko die kolektibo ahulenei Interneteko konexioa izan dezaten. Laguntza hori mugagabe bihurtu dugu Euskaltelen, Internet Konpromisoa ekimenaren bidez.

Hau da, Europar Batasunaren laguntza amaitzen denean, zenbateko bera ordainduko duzu zure Internet zerbitzuagatik. Izan ere, Euskaltelen konpromisoa epe luzekoa da, eta prezioak, behin betikoak.

Zer sartzen da bonu sozialaren Interneteko konexioan?

Europar Batasunaren eskaintzak zuntz bidezko etxerainoko Interneteko sarbidea hartzen du barruan. 300 megako, 600 megako edo 1 gigako konexio simetrikoa eta prestaziorik onenak dituen wifi-bideratzaile bat instalatuko dizkizugu.

Gainera, bateragarria da Euskaltelen beste zerbitzu batzuekin. Hau da, beste produktu batzuk ere kontrata ditzakezu, hala nola telebista edo mugikorreko lineak.

Zer baldintza bete behar dituzu bonu soziala eskatzeko?

12 hilabeteko Interneteko bonu soziala izateko, baldintza hau bete behar duzu: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuraduna izatea.

Baldintza hori bera bete behar da Interneteko konexioa merkeago izateko denbora-mugarik gabe, Euskaltelen Internet Konpromisoaren bidez.

Non eta nola eskatu behar da Interneteko bonu soziala?

Ez bazara Euskaltelen bezeroa, Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez eska dezakezu bonu digitala: euskadi.eus. Erabiltzeko, alta eman behar duzu Euskaltelen eta, Internet Konpromisoari esker, denbora-mugarik gabea bihurtu laguntza.

euskaltel.eus/konpromisoa webgunean, pausoz pauso azalduko dizugu laguntza eskatzeko prozesua.

Euskaltelen Internet Konpromisoa

Euskaltelen Internet Konpromisoa

Euskaltelen bezeroa bazara, ezingo duzu eskatu Europar Batasunaren bonu digitala, baina bai Euskaltelen Internet Konpromisoa; hala, 20 €-ko deskontua izango duzu denbora-mugarik gabe. Zatoz hurbilen duzun Euskaltelen dendara, eta Internet Konpromisoa kontratatzen lagunduko dizugu. Nahiago baduzu, 1717 zenbakira deitu dezakezu edozein zalantza argitzeko.

Hori da Euskaltelen konpromisoa, gure aletxoa, pertsona guztiek kalitatezko Interneterako sarbidea izan dezaten.