Ate joka duzu Euskaltelen Algara Gaua. Halaxe da, bai! Baina ez duzu gala-jantzia eraman beharrik; eroso egotea eta algaraka aritzea nahi dugu, badugu horren premia eta.

Ez dakizu zenbat gustatuko litzaigukeen zu besaulki-patioan uneko umorista onenen bakarrizketez gozatzen ikustea, baina egungo egoerak Algara Gauak berrasmatzera eraman gaitu.

Hain zuzen, duela urtebete atzeratu ziren ekitaldi presentzialak, justu ikuskizunaren bira betean geundela. Zorionez, BECen, Barakaldon, gozatu ahal izan genuen Algara Gauez. Honela gozatu genuen:

Aurten ezin zaitugu gonbidatu Algara Gauak ikustera etor zaitezen, baina ikuskizunak jarraitu egin behar du. Horregatik, oraingoan, umorea zuzenean zure egongelara iritsiko da.

Zuk jarri telebista; algarak, Euskaltelen kontu

Nor sartuko zaizu etxean barre-algarak eragiteko? Ikus ezazu martxoaren 30ean, 20:00etan, Euskaltelen telebistako dialeko 7an (kanal gonbidatua).

Eta, gero, nahi adina aldiz ikusi ahal izango duzu begiztan, Euskaltelen telebistako zure Replaytekan. “Gehiago / Aisialdia” atalean izango duzu; eta, apirilaren 6tik aurrera, Replaytekaren orri nagusian.

Zain izango gaituzu!