Egun gutxi barru iritsiko da uda. Egunak luzatu egingo dira, terrazak jendez gainezka egongo dira, giro ona nabarituko da nonahi... Lanera ere beste gogo batekin joango zara, eta, beharbada, pixka batean aire zabalean egoteko aprobetxatuko duzu bazkaltzeko ordua. Ez zara, ez, bakarra izango!
Eguzkia sumatu orduko, edozein aitzakia izaten da ona etenalditxo bat egin eta liburutegitik edo bulegotik irteteko. Bazkaltzeko ordua ezin egokiagoa da horretarako. Baina, ba al dakizu non eros daitekeen eramateko janari ona? Taberna eta jatetxe askok eskaintzen dute eramateko janaria (take away), eta parke, pasealeku eta ibilbide ederrak nonahi dituzu atseden-tarte bat hartzeko. Hona hemen batzuk.
Bilbon
Apuntatu: Copper Deli, Arte Ederren Museoaren aurrean. Oso polita da, eta janari azkar eta osasungarria eskaintzen du, ingurune ezin aproposago batean, Euskaltel WiFiaren puntuz inguratuta dago eta. Beraz, entsaladak, sandwichak eta ogitartekoak gogoko badituzu, bilatu leku atsegin bat Kasilda Iturrizar parkean edo Guggenheimen ondoan, eta itsasadarrari begira bazkaldu. Arrikibar Plazaren ondoan duzu beste aukera bikain bat, hiri osoko lekurik xarmagarrienetakoa, Azkuna Zentroaren parean: Eme! Mundu osoan dira ezagunak etxe horretako triangeluak, karratuak diren arren. Ogia ala saltsa den haien sekretua, ezin jakin. Kontua da izugarri onak daudela. Eta bertara dauzkazu.
Donostian
Gustatzen al zaizu janari beganoa? Bai? Bada, proba itzazu Green Break Vegan Take Awayko hanburgesa eta burritoak, gozo askoak. San Telmo Museoaren ondoan, Bulebarrean edo Alderdi Ederren jan ditzakezu. WiFi puntuak nahi adina dituzu leku horietan. Haragizaleok, berriz, ez kezkatu, zuentzat ere badago eta zer jana. Jo, adibidez, Va Benera (udaletxe ondoan) eta probatu hiriko hanburgesarik onena omen den hori. "Betiko janaria" nahiago duzula? Bada, eskatu Juantxo tabernako txibi-ogitartekoa. Mitikoa. Eta amaiera gozoa nahi baduzu, eskatu postre on bat: La Venezianako izozkia!
Gasteizen
Agian ez duzu ezagutuko, zabaldu berria dute eta, baina Nonaben denetik daukazu: entsaladak, txigorkiak, sandwichak, krema beroak… Janari osasuntsua, nahi izanez gero zerorrek presta dezakezuna, hiriko lekurik enblematikoenetako batean dasta dezazun: Andre Maria Zuriaren Plazan. Handik oso gertu, Florida Parkean, La Pepitak hanburgesak, patatak eta inon diren gehigarri guztiak prestatzen dizkizu, eraman eta nonahi jan ditzazun. Eta postre berezi bat nahi baduzu, hiriko tipiko horietakoa, ingura zaitez Confituras Goyaren dendaren batera, eta probatu hango vasquitoak eta nesquitak. Gainera, leku horietan guztietan daukazu WiFi punturen bat, beti konektatuta egon zaitezen, edozein dela ere zure plana.
Bada, ibilian-ibilian, zenbait leku proposatu dizkizugu uda-atari honetarako... Ahaztu baino lehen: Argazkiak bidali! Zuk bakarrik ezagutzen duzun tabernaren batean hanburgesa beldurgarri bat jaten ageri zaren argazki bat, edo zure gustuko txokoren batean lagunekin nachoak, burritoak eta quesadillak dastatzen ari zaren bat. Parteka itzazu argazkiak zure sareetan, #EuskaltelFood traolaren bidez, eta jar ezazu komunitate osoa inbidiaz urtzen!