Urte asko igaro dira aitak trokelak diseinatu eta fabrikatzeko negozioa martxan jarri zuenetik Ordizian. Haren ikuspenari eta espirituari esker, negozio sendo bat hartu nuen oinordetzan, eta harro nago aitak irekitako bideari jarraitzeagatik. Haren eskarmentua eta aholkuak lagun, asko ikasi behar izan nuen, baina oso ondo nekien, bestalde, negozioak hazten jarraituko bazuen, eboluzionatu beharra zegoela.
Orduan jarri nintzen aurreneko aldiz harremanetan Euskaltelen Enpresa Zerbitzuarekin. Argi eta garbi nuen zer nahi nuen etapa berri hartarako: Internetera sartzeko zerbitzu azkarra eta gure telefonogunetik telefono finko eta mugikorretara deitzeko aukera. Garai hartan, ez nuen behar beste telekomunikazio-zerbitzurik; horrekin, nahikoa, baina gehien behar nuena arreta- eta aholkularitza-zerbitzu gertuko bat zen, eta horixe aurkitu nuen han.
Negozioa haziz joan zen, eta merkatu berrietara zabaltzen hasi ginen. Gero eta eskaera gehiago jasotzen genituenez Alemaniatik eta Italiatik, bidaiak ere gero eta ugariagoak ziren, eta nahitaezkoa zitzaigun bulegoarekin konektatuta egoteko aukera izatea beti. Zorionez, telefonia mugikorra iritsi zen orduan, eta, harekin batera, konexiorako datu gehiago izateko beharra.
Euskaltel, nire enpresarentzako aliatu teknologikorik onena
Euskaltel nire beharretara egokitu zen, eta unean uneko egoerarako soluziorik onena eskaini zidan beti, gertuko arreta eta harreman pertsonalizatua lagun. Haiei esker, eta bereziki Hodei beti ondoan izan dudalarik nire beharrei erreparatuz eta nire negozioa ulertuz, bide luzea egin dut urte hauetan guztietan.
Lehenengo, Bulegoa Soluzioa etorri zen, eta, gero, Enpresa Soluzioa; eta haiei esker, lehen telefonoguneak ematen zizkidanak baino askoz aukera gehiago ditut orain hodeian. Dena erraz, eta malgutasun osoarekin, ekipoak aldatzen diru eta denbora gehiago inbertitu gabe. Hori ezinbesteko baldintza zen niretzat. Nik nire negozioan zentratua egon behar nuen, telekomunikazioetan aholkua emango zidan aditu bat izan.
Nire enpresa aldatuz doan bezala —eredu eta bezeroen behar berrietara egokitzeko—, Euskaltelen Enpresa Soluzioan ere funtzioak gehituz joan gaitezke, etengabe berrituz doan merkatuari erantzuteko. Euskaltelen soluzioek berrikuntzaren eta gertutasunaren aldeko apustua egiten dute, eta egunetik egunera hobetzen dira, soluzio gero eta digitalagoetara iristeko erraztasunak emateko. Azkenean, nik nahi dudana da nire taldeak eta nik lasai lan egin ahal izatea, gauden tokian gaudela ere.
ETE soluzio berria: erraza, malgua eta konektatua
Orain, ETE Soluzioa dator, nire enpresako komunikazioetarako zerbitzurik osatuena; abiadura handiagoa, funtzionalitate gehiago, integratuagoa, malguagoa eta seguruagoa.
Gaur egun, bulegoa ez dago soilik nire lantokian, behar dudan (edo nahi dudan) tokian baizik. Nire bizimodura egokitzen da, eta kongresu batera edo hondartzara eraman dezaket bulegoa.
ETE Soluzioak aukera ematen dit behar berrietara egokitzeko eta enpresa gisa hazten jarraitzeko, gastu handirik egin gabe eta enpresaren egitura goitik behera berregituratu gabe. Hala, lehentasuna eman diezaioket niretzat garrantzitsuen denari: bezeroei, alegia.
Aitaren ondareari heldu eta aurrera egitea motibazio-iturri eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera aparta izan da niretzat.
Ane.
Zer eskaintzen dit ETE soluzioak?
- Telefonia finkoaren eta mugikorraren artekointegrazio erabatekoa erabiltzaile-profil ororentzat (finkoa edomugikorra).
- Onlinekoadministrazioko kontsola.
-Internetera sartzeko abiadura: 1Gb/s.
-Microsoft Office 365ekin partekatutako eta integratutako agenda.
- Postufinkoen presentzia-kontrola.
- Datu-konexioa enpresaren egoitza guztien artean.
ETE zerbitzua, beraz, nire bulegoko komunikazioetarako zerbitzu oso bat da, aukera ematen didana soluzio integratu, malgu eta seguruetan sartzeko edonon nagoela ere.