Emakumezko Athletic taldearekin esperientzia - 2018ko Otsaila
2018-02-02 15:31
Aurreko igandean, Euskaltel-en esperientzia irabazi zuten neskek, Athletic-en emakumezko taldearekin partida bat jolasteko aukeraz gozatu zuten. Ez galdu esperientzi hartako momentu onenen irudiak! ??
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2026ko Euskadiko musika-jaialdien bilduma bat osatu dugu. Ekaineko Azkena Rock Festival edo uztaileko Bilbao BBK Live jaialdietarako kontzertuen berri emango dizugu (datak, taldeak eta sarrerak nola eskuratu), baita 2026ko udako eta urteko gainerako urtaroetako Euskadiko jaialdietako informazioa ere.
Laudioko 2026ko jaiak, sanrokeak, abuztuaren 15etik 30era ospatuko dira. Presta zaitez honetaz guztiaz gozatzeko: Zumalakarregiko kontzertuak, txosna-guneko animazioa, kalejirak, erraldoi eta buruhandien ibilaldiak, Baratxurien eguna, Odolosteen eguna eta beste jarduera asko eta asko. Kontsultatu hemen Laudioko 2026ko jaietako egitaraua, den-denaren berri izan dezazun.
Badakizu zein den Zeledon? Urtero, Gasteizko Andre Maria Zuria zaindariaren jaiak hastean, Gasteizko zerua zeharkatzen duen pertsonaia ezaguna da. Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatzen dira. Aspaldiko ohitura da, eta jarduera asko izaten dira egun horietan.
Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 22tik 30era izango da.
Kontsultatu Euskadiko 2027ko jaiegun guztiak. Planifikatu zure oporrak 2027ko lan-egutegi honekin, eta jakin ezazu noiz den jai 2027an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eta noiz diren herri bakoitzeko jaiegunak.
Ikusi hemen zeintzuk izango diren Nafarroako jaiegun guztiak 2027an, oporretan pentsatzen hasteko. Nafarroako 2027ko lan-egutegi honetan, azalduko dizugu zein diren Nafarroako 2027ko jaiegunak eta Nafarroako herri bakoitzeko 2027ko jaiak.
Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2026ko irailaren 19tik 25era. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua.