Ikusten duzu dortsal hau? Bada, horixe erabiliko dute Korrikako parte-hartzaileek helmugara iristeko. Eta helmuga da euskara aldarrikatzea. Euskaltelek bat egiten du helburu horrekin, eta konpromiso hori du gidari egiten duen guztian. Horregatik, 22. Korrika honetan, martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, zapatilak jantzi eta korrika egitera aterako gara.

Eta hor ikusi nahi zaitugu zu ere, euskararen jai handian. Korrikari buruzko xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu, eta ibilbidearen eta kultura-jardueren berri emango.

“Hitzekin”: hitzetatik ekintzetara

Pandemiaren ondorioz atzeratutako Korrika honek gizarte osoari egiten dio dei, bere leloaren bidez.

Honela azaldu du AEK-k, euskararen aldeko lasterketaren antolatzaileak: “Hizkuntzak hitzek osatzen dituzte, baina ekimenek osatzen dute hizkuntza-komunitatea. Euskarak, aurrera egingo badu, hiztun (proaktiboak) behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Lasterka, arineketan, antxintxika... Dena prest dago. Beraz, hasi prestatzen, “Hitzekin” abesti gogoraerraza lagun hartuta:

Korrikaren ibilbidea. Nola jakin noiz pasatzen den zure herritik

Euskararen jai handia martxoaren 31n hasiko da Amurrion, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara. Hamaika egunez, 2.575 kilometro egingo dituzte lasterketako parte-hartzaileek, elkarri lekukoa emanez.

Gogoa eta ilusioa ez dira falta, eta harrera beroa egingo diegu. Eta zu ere han ikusi nahi zaitugu, jendea animatzen eta euskara hauspotzen. Zure herritik noiz pasatzen den ikusteko, deskargatu Korrikaren aplikazioa (Androiderako eta iOSerako) eta kontsultatu ibilbidea mugikorrean.

Egun bakoitzeko ibilbideari buruzko informazio guztia aurkituko duzu, herriz herri, eta une bakoitzean Korrika non dagoen ikusi ahal izango duzu, helmugara iritsi arte.

Eta ez huts egin azken jai handia: apirilaren 10ean izango da, Donostiako Bulebarrean, 12:30ean.

Recorrido de la Korrika y cómo saber cuándo pasa por tu pueblo

Korrika Kulturala, jarduera ugari Euskal Herri osoan

Lasterketaz gain, herriz herri hainbat ikuskizun antolatzen ditu Korrikak, euskara ardatz hartuta: dokumentalak, ipuin-kontalariak, magia-ikuskizunak, hitzaldiak, bertsoak, musika, pailazoak eta askoz gehiago. Kontsultatu hemen Korrika Kulturalaren jarduera guztiak.

Hain zuzen, pailazoak dira aurtengo protagonistak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots mitikoei egingo baitie omenaldia aurten Korrikak. Nork ez du barrerik egin haien ikuskizunekin azken 34 urteetan. Bada, gure hizkuntzari egiten dioten ekarpenagatik jasoko dute Korrikaren esker ona.

Edizio honetako proposamen kultural guztien artean, “Uhinak” izeneko dokumentala nabarmentzen da. Osorik ikus dezakezu hemen:

Euskara, gure nortasunaren ezaugarria

Ikusi duzu 22. Korrikaren dortsala, ezta?, Euskaltelen logoa darama aurrealdean. Izan ere, euskara gure DNAren parte da, gure nortasunaren eta gizartearekiko hurbiltasunaren ezaugarrietako bat.

Horregatik gaude Korrikan, eta horregatik ikusi nahi zaitugu han.

Egin bat, jardun, gozatu eta oihukatu “Hitzekin”.

Euskara da euskaldun egiten gaituena!

Konta iezaguzu: zergatik da berezia zuretzat Korrika? Iruzkinetan irakurriko dugu zure erantzuna.