Hemen da teknologia maite duten guztiek gehien espero duten hitzordua, eta aurten, zubi betean, martxoaren 19tik 21era. Plan ezin hobea lanparty-a etxetik Twitch-en bidez jarraitzeko. Izan ere, isolamendu- eta murrizketa-garai honetan, Gipuzkoa Encounter antidotorik onena da etxeko besaulkitik mugitu ere egin gabe dibertitzeko eta trebatzeko.

Beste urte batez, Euskaltelen laguntza izango du informatikazaleen eta teknologia berrien zaleen urteroko topaketa honek. Iazko onlineko edizioan, 1.800 lagunek baino gehiagok jardun zuten beren etxetik konektatuta.

Zehazki, duela urtebete, pandemiaren lehen ondorioak nabaritzen hasi ginenean, erabaki genuen Gipuzkoa Encounter-ekin aurrera egitea, une hartan hartu behar ziren osasun- eta segurtasun-neurriak beteta. Orain, egoera konplexua da oraindik, baina taldeak eskuratutako esperientzia dugu.

Esperientzia horri guztiari esker, Euskaltel Fundazioak modu birtualean antolatu du berriro lanparty-a, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten urtero Tolosako Usabal kiroldegian egiten genuen hitzorduko jolas- eta prestakuntza-jardueretan.

15. edizio honetako 456 plaza birtualez gain, Gipuzkoa Encounter-ek aukera emango du edonork parte har dezan online emango diren doako prestakuntza-hitzaldietan, eta, batez ere, ekitaldiaren ardatz izango den eta Euskal Encounter-eko Twitch kanalean emango den programan: https://www.twitch.tv/euskalencounter/.

Gai hauetaz arituko dira, besteak beste: nola egin streaming on bat; Lola Floresen Deep Fakea, denen ahotan dabilen iragarkian; edo nola atera Instagrami gamer gisa ahalik eta etekinik handiena.

Animatzen al zara Gipuzkoa Encounter-era konektatzera?