Berrikuntza du gozabide Andreu Ibáñezek. Hogeita hamar urtetik gora daramatza teknologiaren zenbait alderdi jorratzen; besteak beste, droneak, laserrak eta errealitate areagotua. Googleek begiz jo du, eta proiektu batzuen aholkulari izendatu. Modako teknologia bati buruz hitz egiteko jarri dugu hitzordua: droneei buruz, alegia. -Andreu Ibañez Euskaltelen bloga: Lehenik eta behin, zer da drone bat?

- Andreu Ibáñez: Errotore anitzeko gailu hegalarieideitzen zaie “drone”. Edozein elektronika- edo jostailu-dendatan eros daitezke gailu horiek aspaldi honetan, nahiko modu onean gainera.

Egia esan, deitura egokia UAS litzateke (piloturik gabeko aireko sistemak), edo haien hurbileko diren UAVS, RPAV edo RPAS. Bitxikeria bat: abaraskako erle arraren izenetik hartua da “drone”. Erle horren soinuak eta hegan egiteko erak egungo gailuekin duen antzagatik ipini zitzaion izen hori.

- EKTren bloga: Beraz, piloturik gabeko gailu hegalariak…

- A.I: Ez da guztiz zehatza baieztapen hori. Droneei buruz ematen ditudan hitzaldietan, definizio hau erabili ohi dut: GPSa eta beste nabigazio-teknika batzuk erabiliz ibilbide bat automatikoki egiteko gai den gailua, bere kasa hegan egin, korrika ibili edo nabiga dezakeena. Izan ere, hegan ez ezik, lurrean, itsasoan eta itsaspean ere ibil daitezke droneak. Baina, bai, oinarrizko definiziotzat onar daiteke zuk diozun hori, bere kasa hegan egiteko gaitasuna, piloturik gabe, alegia.

20 eta 3.000 euro artean

- EKTren bloga: Non eros dezaket drone bat, eta zenbat balio du?

- A.I: Lehen aipatu dudanez, leku askotan eros daitezke droneak; normalean, kontsumoko elektronikako produktuak edo jostailuak saltzen dituzten dendetan: Mediamarkten, onlineko denda handietan (Amazon, Aliexpress)..., baina seguru zuen herriko edozein elektronika- edo jostailu-dendatan ere aurkituko dituzuela.

20 €-tik 3.000 €-ra bitarte kostatu ohi dira dendetan saltzen diren droneak

- EKTren bloga: Zertarako erabil daitezke droneak?

2632-JordiLordan-Lleida-Drone-IDD- A.I: Aisialdirako droneak eta profesionalak (hirugarren batzuentzat airetik argazkiak edo bideoak egitea, adibidez), hori da sailkapen oinarrizkoa. Jolasean jarduteko, aski dugu gailu merke bat. Hogei euroko droneek ere ederki egiten dute hegan. Gauza sofistikatuagorik egin nahi izanez gero, berriz, beste modelo batzuk hautatu behar dira, prestazio, bateria, kamera... hobeak dituztenak.

EKT bloga: Droneen erabilera praktikoen adibide batzuk... - A.I: Hasiak dira berariazko aplikazioak; adibidez, sendagaiak eramatea garapen-bidean dauden herrialdeetara, edo LleidaDrone gure proiektua, FAED deritzona, zeina 2013aren hasieran asmatu genuen: larrialdi kardiako bat gertatzen den lekura desfibriladore bat eramaten du drone batek, hegaka. - EKTren bloga: Zer dio legeak? Zer muga daude?

- A.I: Ona galdera. Legea beti bete behar da, ulertzeko zail samarra bada ere. kasurik gehienetan (% 99) ez zaio behar bezala azaltzen legea kontsumitzaileari; hori dela eta, arazoak sor daitezke.

Lehenik eta behin, buruz jokatu behar da droneak erabiltzeko. Minutuko milaka bira ematen dituzten helizeak dauzkate gailu horiek, eta oso azkar higitzen dira; hori dela eta, arriskutsuak izan daitezke erabiltzaileak trebakuntza egokirik ez badu jaso. Grafiko hauetan ikusten da zer egin daitekeen eta zer ez aisialdirako drone batekin: http://www.seguridadaerea.gob.es/media/4427085/recomendaciones_uso_drones.pdf (AESA)

qué se puede hacer con drones

Drone profesional baten eta aisialdirako baten alde nagusiak ere hor dituzue. Orri horretan ageri den araudia (ugaria) bete behar dute batzuen zein besteen erabiltzaileek.

http://www.seguridadaerea.gob.es/lang_castellano/cias_empresas/trabajos/rpas/faq/default.aspx EKT bloga: Duela gutxi prentsan irakurri genuenez, Amazonek drone bidez ekarriko omen dizkigu erosketak etxera. Noiz uste duzu gertatuko dela hori?

- A.I: Etxeetara paketeak eramateko teknologia prest dago jada, baina urteak beharko dira hartaz baliatzen hasteko. Ez da zaila zergatik asmatzea: mundu guztiak nahi baldin badu droneek ekartzea paketeak etxera, erabateko kaosa izango da zeruan. Horregatik, garapen horretarako behar diren nabigazio- eta segurtasun-sistemak sortu behar dira. Urte batzuk beharko dira, beraz.

Droneak, ezagutu beharreko mundu bat, lehendik aipatu izan ditugun beste teknologia batzuk bezala (3D inprimaketa, adibidez). Ezagutu nahi al dituzu?