Europako hiri politenetako bat da, eta, horregatik, errege-erreginen, nobleziaren eta Europa hegoaldeko jenderik aberatsenaren opor-leku bihurtu zen, baina espioiak, artistak... biltzeko lekua ere izan da. Donostiak historia liluragarria du, milaka bitxikeria eta pasadizoz hornitua. Zinemaldiarekin eta Danborradarekin bakarrik post bat baino gehiago egin genezake, baina, aspergarri ez izateko, gehien gustatu zaizkigun bost bitxitasunak aukeratu ditugu. Jakin nahi duzu zein diren?
Willem Dafoe, eta bere filma Zinemaldian sustatu zuenekoa
1953an sortu zen Donostiako Zinemaldia, hiriari bultzada emateko enpresari-talde baten ekimen gisa. Baina bost urte geroago arte ez zen lortu nazioarteko aintzatespena. Kirk Douglasi esker izan zen, Donostiara etorri baitzen Vikingos abentura-filma aurkeztera. Urte hartan bertan, Alfred Hitchcock suspensearen maisuak Vértigo estreinatu zuen, eta emaztearekin —Alma Reville gidoigilearekin— Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ibili zen. Baina Zinemaldiarekin lotutako pasadizo sonatuenetako baten protagonista Willem Dafoe izan zen. La última tentación de Cristo filma aurkeztera etorri zen Donostirara, eta, zenbait basoerdi hartu ondoren, Urgull mendiko Kristoren irudi izugarria ikusita, hau esan omen zuen: “Hemen badakizue, bai, filmak sustatzen”. Ez dakigu, ordea, lagunek pentsamendu horrekin gustura utzi zuten edo irudi hura bera iritsi aurretik han zegoela aitortu zioten...
Easo Ederra, akats bat
Antzinako geografoek uste zuten gaur egungo Donostiaren azpian Easo izeneko hiri erromatar zahar bat zegoela, nahiz eta erreferentziek Olearso, Olarso eta Oeaso izenak ere aipatzen dituzten. Horregatik ezagutu izan dugu Donostia, orain dela gutxira arte, Easo Ederra izenarekin. Baina, azken ikerketen arabera, erromatar hiri haren kokapena ez dator bat egungo Donostiarekin, baizik eta Irunekin. Hala ere, Donostia izen horrekin ezagutzen jarraitzen dugu, denik eta hiri ederrenetakoa delako. Gaur egun, Easo plaza Amara auzoko erdiguneko espazio bat da.
Gerrako sirena
Eguerdia izan eta hirian paseatzen ari bazara eta gerrako sirena bat entzuten baduzu, ez da bonbardaketa-abisu bat, ez eta ebakuazio-agindu bat ere. XIX. mendearen amaieran, Gipuzkoa plazan zegoen kanoi baten metxak su hartu zuen 12:00etan, eguzkia metxari begira zegoen lupa batekin lerrokatuta. Kanoia desagertu zenean, 1930ean, El Pueblo Vasco egunkariak ohitura berreskuratu zuen, eta Garibai kaleko bulegoan sirena bat jo zuen. 1936an egunkaria itxi zen arren, Relojería Internacionalek tradizioari eutsi zion.
Kontxako barandaren zati desberdinak
Hiriaren ikonoa da; Sitges, Madril eta Bartzelonan erreplikak ditu, eta mende bat baino gehiago du. Isabel II.aren agintaldian egin zen ezagun Kontxako baranda, pasealekua guztiz berritu zutenean, baina Alfontso XIII.ak inauguratu zuen ofizialki, 1916an. Barandak 271 zati ditu, baina bada bat beste guztietatik desberdina dena, Errege Etxolaren aldean, eta beste bat alderantziz dagoena, lorea hondartzari begira duela. Ez dakigu zergatik dagoen horrela, baina ez du inork aldatu.
Mata Harik Londres hotelean ostatu hartu zuen
Ba al zenekien Mata Hari espioi mitikoa Donostian ibili zela, eta Londres hotelean ostatu hartu zuela? 322. logelan hartu zuen ostatu, 1917ko urrian Parisen atxilotu aurretik. Baina ez zen behin bakarrik egon hirian eta hotel horretan. Lehen aldiz 1914an etorri zen, Austriako Frantzisko Fernando Artxidukearen atentatua baino lehentxeago —hark abiarazi zuen Lehen Mundu Gerra—, eta bigarrenez 1916an, gerra betean. Mata Harik, Europako espioien erdiek bezala, estatuaren neutraltasuna eta Donostiaren kokapen estrategikoa aprobetxatzen zituen, eta estatu espainiarrak gerran parte har zezan saiatu zen. Espioi ugari zebilen hirian, nahiz eta Mata Hariri asko ez gustatu, baina baita aberats, jeke, marajá eta artistak ere, hala nola Bolo Pachá, Arthur Rubinstein, Sara Bernhard, Raquel Meller, Elizabeth Bedlington y Mata Hari mitikoa.
Politak dira, ezta? Bada, hiriari buruzko beste bitxitasunik ezagutzen baduzu, idatzi iruzkin bat eta emaguzu horren berri.