500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Honelakoa da Bilboko 2024ko Aste Santua.

Bilboko Aste Santua 1554an sortu zen, Jesusen Gurutzeko ezpal bat iritsi zenean, horrek eragin baitzuen lehenengo kofradia sortzea: Vera Cruz kofradia. Ordudanik, etengabe haziz joan da, eta gaur egun milaka kofrade ateratzen dira kalera hamar egunez pausoekin batera; gainera, haietako batzuk balio artistiko handikoak dira.

Aste Santu bakoitzak bere idiosinkrasia duenez, Bilbon nabarmentzen dira Nazarenoaren Prozesioa (San Frantzisko auzoa zeharkatzen du, saetak abesten dituztela) eta Isiltasunaren Prozesioa (Ostiral Santuko goizaldean igarotzen da Zazpi Kaleetatik).

Bilboko 2024ko Aste Santuko egitaraua

Bilbon Doloreetako Ostiralean hasten da Aste Santua, 2024ko martxoaren 22an, eta Pazko-igandea arte irauten du, 2024ko martxoaren 31n.

Hamar egunez pausoak apaintzen dira Bilboko kaleetan zehar prozesioan ateratzeko eta hiriko kaleak pasioz eta debozioz betetzeko.

Bilboko 2024ko Aste Santuko prozesioak

Hamabost prozesio izaten dira hamar egun irauten duen Aste Santuan, eta aukera izaten da pauso eta irudi ederrak ikusteko eta debozioa sentitzeko. Doloreetako Ostiraletik hasi eta Pazko-igandera, egunero izaten dira prozesioak. Ostiral Santuan izaten da ekitaldi gehien: lau segizio erlijioso ateratzen dira kalera.

Hauek dira Bilboko 2024ko Aste Santuko prozesio guztiak, egunen arabera sailkatuta

Doloreetako Ostiraleko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 22a

Procesiones Semana Santa Bilbao

Irudia: Bilboko Nekaldiaren Kofradia

  • 20:30: Doloreetako Ama Birjinaren prozesioa, Nekaldiaren Kofradiak antolatua. Hasiera ematen dio Bilboko Aste Santuari. Bilboko Aste Santuko prozesioetako lehenengoa da. Doloreetako Ama Birjinaren eta Nekaldiaren Aita Jesusen pausoak eramango dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiatik atera, Ibañez de Bilbao kalea, Zabalgune plaza, Henao kalea, Zabalgune plaza, Colon de Larreategui kalea, Mazarredo zumarkalea eta Ibañez de Bilbao kalea zeharkatu eta, azkenik, San Bizente parrokiara itzuliko da.

Pasio Larunbateko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 23a

  • 12:00: Karitatearen Andre Mariaren prozesioa, Begoñako Andre Mariaren Kofradiak antolatua. Begoñako aldapak bi pauso bizkarrean hartuta igarotzen dituen Bilboko prozesio bakarra da. Umiltasunaren Kristo Santua eta Karitatearen Andre Maria pausoak eramango dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Gurutze Santuaren parrokiatik (Mallona) aterako da eta Gurutze auzoa, Polboretxebidea, Etxebarria parkea, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Elizaldeko aldapa eta Begoñako Andra Maria kalea, Begoñako basilika, Elizaldeko aldapa, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Amadeo Deprit Lasa kalea eta Lepantoko Guduaren kalea zeharkatuko ditu eta Gurutze Santuaren parrokian amaituko da.
  • 19:30: Zutabera lotutako Jesusen eta Samintasunaren Andra Mariaren prozesioa, Eukaristia Santuaren Kofradiak antolatua. Kofradia gonbidatu ugarien danbor eta atabalen oihartzunak entzuten dira prozesio honetan. Zutabera lotutako Jesusen, Samintasunaren Andra Mariaren eta Ecce Mater Tuaren pausoak eramango dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Indautxuko Jesuiten ikastetxetik atera, eta kale hauetatik igaroko da: Urkixo zumarkalea, Kale Nagusia, Moyua plaza, Ercilla kalea, Iparragirre kalea, Poza Lizentziatuaren kalea, Ercilla kalea, Indautxu plaza, Urkixo zumarkalea eta, azkenik, Jesuiten ikastetxea (Indautxu).

Erramu Igandeko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 24a

  • 12:00: Astotxoaren prozesioa, Nekaldiaren Kofradiak antolatua. Bilboko Aste Santuko lehen une gogoangarria. Erramuko eta Arrosarioko Amaren eta Hosannaren (Astotxoa) pausoak aterako dira. Prozesioaren ibilbidea: Ibilbidea Abandoko San Bizente Martiriaren parrokian hasi eta kale hauetatik igaroko da: Ibañez de Bilbao, Mazarredo zumarkalea, Kale Nagusia, Moyua plaza, Ercilla eta Colon de Larreategui kaleak, Zabalgune plaza, Ibañez de Bilbao kalea eta, azkenik, San Bizente parrokia.

Astelehen Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 25a

Procesiones de Semana Santa Bilbao

Irudia: Bilboko Nekaldiaren Kofradia

  • 20:30: Nazarenoaren prozesioa, Gure Aita Jesus Nazaretekoaren Kofradiak antolatua. Herriak debozioa erakusten du prozesio koloretsu honetan, Bilboko goiko auzoen kultur aniztasunaren erakusgai. Nazareteko Gure Aita Jesus, Bakardadeko Andre Maria eta Andre Maria Magdalena pausoak ateratzen dira. Prozesioaren ibilbidea: San Frantzisko Asiskoaren Parrokian (Bosgarren parrokia) izango da irteera, eta Hurtado de Amezaga kalea, Zabalburu plaza, San Frantzisko, Cantalojas eta Gorte kaleak elkartzen dituen zubia, Cantalojas kalea, San Frantzisko kalea eta Mariaren Bihotza plaza zeharkatuko ditu. Amaieran, saetak abestuko dituzte.

Astearte Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 26a

  • 20:30: Pietatearen prozesioa, Mesedeetako Ama Birjinaren kofradiak antolatua. Irudi nagusia, Pietateko Andre Maria, penitentzia-prozesioetako altxor artistiko bat da. Pietateko Andre Mariaren pausoa baino ez dute aterako. Prozesioaren ibilbidea: San Nikolas Barikoaren parrokiatik aterako da, San Nikolas plaza, Askao kalea, Gurutze-Zamudioko atea kaleak, Gerrikogin kalea, Dorre kalea, Bidebarrieta, Viktor kalea, Posta kalea eta Areatza zeharkatuko ditu eta San Nikolas Barikoaren parrokian amaituko da.

Asteazken Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 27a

  • 20:30: Bakardadeko Andre Mariaren prozesioa, Nekaldiaren Kofradiak antolatua. Andre Mariaren irudia palio azpian aterako da; hain zuzen, Bilboko Aste Santuko une gogoangarrienetako bat da. Lignum Crucis, Hiribilduko Kristoa, San Joan Ebanjelista eta Bakardadeko Andre Maria pausoak aterako dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Joan Santuen elizatik aterako da, Gurutze eta Zamudioko atea kaleak, Dendarikale, Done Jakue karrera, Done Jakue plazatxoa, Bidebarrieta, Viktor eta Kapelagile kaleak, Goikolau Kobaren kalea eta plaza Berria igaroko ditu, eta, amaitzeko, salbea abestuko diote Ama Birjinari.

Ostegun Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 28a

  • 12:00: Osasunaren prozesioa, Nekaldiaren Kofradiak antolatua. Osasunaren Kristo Santua pausoaren irteera. Prozesioaren ibilbidea: San Bizenteren parrokiatik atera, Ibañez de Bilbao kalea, Zabalgune plaza, Henao kalea, Zabalgune plaza, Colon de Larreategui kalea, Mazarredo zumarkalea eta Ibañez de Bilbao kalea zeharkatu eta, azkenik, San Bizente parrokiara itzuliko da.
  • 19:15: Jaunaren Afariaren prozesioa, Vera Cruz Santuaren Kofradiak antolatua. Bilboko Aste Santuko bi prozesio handietatik lehena da. Jesusen Nekaldi osoa irudikatzen da, eta Bilboko pauso-ondare guztia ateratzen dute. Pauso hauek ateratzen dituzte: Azken afaria, Oinak garbitzea, Baratzeko otoitza, Atxilotzea, Jesus Anasen aurrean, Zigorkadak, Jesus zutabera lotuta, Arantzazko koroapena, Pasioko Gure Aita, San Joan eta Bakardadeko Andre Maria. Prozesioaren ibilbidea: San Bizenteren parrokiatik atera, Ibañez de Bilbao kalea, Zabalgune plaza, Henao kalea, Zabalgune plaza, Colon de Larreategui kalea, Mazarredo zumarkalea eta Ibañez de Bilbao kalea zeharkatu eta, azkenik, San Bizente parrokiara itzuliko da.

Ostiral Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 29a

Pasos Semana Santa Bilbao

Irudia: Bilbao Turismo

  • 05:30: Isilpeko prozesioa, Mesedeetako Ama Birjinaren kofradiak antolatua. Prozesio guztietan deigarriena da ordutegiagatik eta inguratzen duen isiltasunagatik; otoitzerako eta meditaziorako aukera ematen du. Ez da pausorik ateratzen. Prozesioaren ibilbidea: San Nikolas Barikoaren parrokiatik aterako da, Areatza, Posta kalea eta Kapelagile kaleak, Donibane plazatxoa, Gerrikogin kalea, Done Jakue katedrala, Arategizar kalea, Erribera, San Anton parrokia, Atxuri, Enkarnazioaren eliza, Erribera, Jesusen Zerbitzarien komentua eta Alde Zaharra zeharkatuko dituzte eta San Nikolas Barikoaren parrokian amaituko da.
  • 08:00: Gurutze-bide Santua, Vera Cruz Santuaren Kofradiak antolatua. Vera Cruz Santuaren Kofradiaren altxor espirituala eramanez egiten da; Lignum Crucisaz ari gara, Bilbora 1553an iritsi zen Jesusen Gurutzeko ezpalaz. Prozesioan ez da pausorik eramaten, Lignum Crucisa baino ez. Prozesioaren ibilbidea: San Nikolas Barikoaren parrokiatik aterako da, Areatza, Posta kalea eta Kapelagile kaleak, Donibane plazatxoa, Gerrikogin kalea, Done Jakue katedrala, Arategizar kalea, Erribera, San Anton parrokia, Atxuri, Enkarnazioaren eliza (domingotarrak), Erribera, Jesusen Zerbitzarien komentua eta Alde Zaharra zeharkatuko dituzte eta San Nikolas Barikoaren parrokian amaituko da.
  • 12:30: Elkartzearen prozesioa, Eskolapioetako Jainkoaren Amaren Kofradia. Gonbidatutako kofradeak ilaretan banatzen dira, eta efektu koloreaniztuna lortzen da. Oinak garbitzea eta Elkartzea pausoak eramaten dituzte prozesio honetan. Prozesioaren ibilbidea: Karmengo Amaren parrokiatik aterako da, Simon Bolivar eta Urrutia kaleak, Urkixo zumarkalea, Gregorio de la Revilla zumarkalea, Campuzano plaza, Rodriguez Arias, Maximo Aguirre eta Ercilla kaleak eta Indautxu plaza zeharkatuko ditu eta amaierako ekitaldi batekin eta salbea abestuz amaituko da.
  • 19:15: Jaunaren hilobiratzearen prozesio handia, Vera Cruz Santuaren Kofradiak antolatua. Bilboko penitentzia-prozesio zaharrena da, 1553tik dokumentatua, eta hiriko garrantzitsuena. Pauso hauek eramaten dira: Lignum Crucis, Ecce Homo, Andre Maria Magdalena, Nazareteko Gure Aita Jesus, Barkameneko Kristo Txit Santua, Gurutzea bizkar gainean, Elkartzea, Apaltasuneko Kristo Santua, Hiru Gurutzeak, Golgota, Hiribilduko Kristoa, Pietateko Andre Maria, Gurutzetik eraistea, Kristo etzana, San Joan eta Bakardadeko Andre Maria. Prozesioaren ibilbidea: Joan Santuen parrokiatik aterako da, Gurutze, Zamudioko atea, Dendarikalea, Done Jakue karrera, Done Jakue plazatxoa, Bidebarrieta, Areatzako zubia, Nafarroa kalea, plaza Biribila, Kale Nagusia eta Moyua plaza zeharkatuko ditu, eta salbea abestuko da azken ekitaldi gisa.

Larunbat Santuko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 30a

18:00: Itxaropenaren prozesioa, Santiago Apostoluaren Penitentzia Kofradiak antolatua. Hirigunea zeharkatzen du prozesioak. Maitasuneko Gure Aita Jesus eta Itxaropeneko Andre Dona Maria pausoak eramango dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Nabarmentzekoa da irteera San Jose parrokiatik egitea. Ondoren, Colon de Larreategui kalea, Mazarredo zumarkalea, Kale Nagusia, Moyua plaza, Elcano kalea eta San Jose plaza (agustindarren parrokia) zeharkatuko ditu, eta salbea abestearekin amaituko da.

Pazko Igandeko prozesioak Bilbon: 2024ko martxoaren 31

Semana Santa de Bilbao

Irudia: Dalbera, vía Wikimedia Commons

  • 13:00etan: Argiaren eta Berpizkundearen prozesioa, Bilbo Hiriko Penitentzia-kofradien Anaidiak antolatua. Kristo Berpiztua, Magdalena Andre Maria eta Bakardadeko Andre Maria pausoak aterako dituzte. Prozesioaren ibilbidea: Done Jakue katedraletik aterako da, Done Jakue plazatxoa, Bidebarrieta, Viktor, Kapelagile eta Gurutze kaleak, Dendarikalea eta Done Jakue karrera zeharkatu, eta Done Jakue plazatxoan amaituko da.

Bilboko Aste Santuko pausoen erakusketa

Bilboko Aste Santuak irauten dituen hamar egunetan ikusten dugun iruditeria guztiak eta ateratzen dituzten pausoek balio sentimental handia dute erlijiozaleentzat, baina balio artistiko handia ere badute. Gainera, Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, eta berebiziko balioa du kulturari, arteari eta historiari dagokienez.

Prozesio-pauso guztiek fede kristauaren une garrantzitsuenen eszena bat irudikatzen dute. Eta, gainera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira.

Tailuak XVIII. eta XX. mendeetako lanak dira, eta, adituen arabera, haietako asko benetan lan bikainak dira.

Edertasun eta historia hori guztia ezagutu ahal izateko, Pausoen Museoa dugu, eta, horren guztiaren osagarri, bestelako elementu batzuk ere erakusten dira han: brodatuak eta urregintzako laginak, Bilboko Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma bat, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa bat eta Bilboko kofradiakideen jantziak.

Multzo eskultoriko haiek osatzen dute prozesio-pausoen erakusketa iraunkorra:

  • Hiribilduko Kristoa
  • Barkamenaren Kristo Santua
  • Bakardadeko Andre Maria
  • Harrapatzea
  • Gurutzea bizkarrean
  • Arantzekin koroatzea
  • Errukiñe Andre Maria
  • Baratzeko otoitza
  • Jaistea
  • Azken afaria
  • Ecce Homo
  • Kristo etzana
  • San Joan
  • Hiru Gurutzeak
  • Nazareteko Jesus, gure aita
  • Nekane Ama Birjina
  • Jesus Anasen aurrean
  • Jesus enborrean lotuta
  • Lignum Crucis
  • Topaketa
  • Zigorkadak
  • Astotxoa
  • Itxaropenaren Andre Maria
  • Maitasunaren Jesus, gure aita
  • Samintasunaren Andre Maria
  • Pasioaren Jesus Aita
  • Umiltasunaren Kristo Santua
  • Karitatearen Andre Maria
  • Hatz ikuzketa
  • Erramu eta Agurtzane Andre Maria
  • Magdalena Andre Maria

Ikusi duzunez, Bilboko Aste Santua historiaz eta iruditeria aberats eta askotariko batez beteta dago. Ezin duzu huts egin.

Goiburuko irudiaren iturria: Bizkaiko Foru Aldundia