Bizi nahi duzu Bilboko Aste Nagusia Euskaltelen kolore laranjaz blaiturik? Prest dugu dena dagoeneko: su festa, DJaren kabina Erripako kaiko gure eremuan... Baita errealitate birtualeko esperientzia mundial bat ere! Behar bezalako ospakizuna merezi du Marijaiaren 40. urtebetetzeak!
Baina kalera atera eta konpartsen edalontzia lepotik zintzilikatu aurretik, gauza supergarrantzitsu bat egin behar duzu: prestatu zure mugikorra (Android edo iOS, berdin dio), eta deskargatu “Bilbao Aste Nagusia 2018” gure aplikazioa, festetarako zure GPSa izango baita datorren astean. Klik pare batekin soilik, festen egitarau osoa izango duzu mugikorrean, une oro zer egin dezakezun jakiteko: Goitibera-lasterketa goizean, mus-partida bazkalostean, zezensuzkoa arratsaldean…
Eta onena, gauez: Su Festen Nazioarteko Lehiaketako gure epaimahaiko kide izan zaitezten nahi dugu. Bai, bai, ondo irakurri duzu: leku bat erreserbatu dugu gure aplikazioan botoa eman diezaiezun gauero botako dituzten suei eta, hala, gehien gustatu zaizun piroteknia aukeratu dezazun. Eta mugikorra ez dezazun sekula ahaztu, “gogorarazpentxo” batzuk prestatu ditugu: botazioetan parte hartzen duzuen guztiak zozketa batean sartuko zarete; bi lagunentzako lau bidaia eta Orioko Villa Antilla hoteleko egonaldi bat zozkatuko ditugu. Beraz, ez ahaztu jarraibide hauek:
- Deskargatu aplikazioa;
- Bilatu suak ikusteko leku egoki bat Erripako kaian;
- Eman botoa: 1etik 10era;
- Prestatu maleta;
- Egin ihes Munichera, Parisera, Pragara edo Lisboara!
Ez dago gaizki, ezta? Baina askoz ekitaldi gehiago ditugu: abuztuaren 18, 21, 23 eta 24an, Unai Goikolea DJak su-festa hasi aurreko eta bukatu ondoko tarteak animatuko ditu Erripako kaian (22:00etatik 00:00etara bitartean), suak ikusteko leku bila zabiltzanean ere dantza egiteari ez uzteko eta, suak bukatu ondoren, botoa lasai-lasai emateko.
Hori, gauez; egunez, berriz, festa laranjaren muina izango da inguru hori, eta nahi adina jarduera izango dira familiako kide guztientzat, txikienentzat bereziki: jokoak, marrazkiak eta dibertsioa nonahi! A! Eta gorde agendan hitzordu hau: hilaren 23a, 17:30ean. ETBko ZPA43 sailaren protagonistak gurean izango ditugu, eta nahi adina dantza, abesti eta argazki partekatu ahal izango dituzte haiekin etxeko txikiek.
Eta onena, errematea: hilaren 23an, osteguna, zatoz Gregorio de la Revilla, 12ko Euskaltelen gure dendara, eta errealitate birtualeko esperientzia benetan haluzinagarri bat biziko duzu. Zain gauzkazu!