Vlogger edo youtuber arrakastatsu bat izan nahi duzu? Txiki gelditu zaizkizu Instagram Stories, Facebook edo Snapchat, eta bideo heavyagoak behar dituzu? Bada, aukeratu bideoak editatzeko eskaintzen dizkizugun aplikazioetako bat, eta YouTuberen jaun eta jabe izango zara: grabatu, editatu, igo eta… ospea!????

Viva Video

Viva Videon hainbat tresna dituzu klipak mozteko eta konbinatzeko, irudi-efektuak eransteko, zure argazki estatikoak eta sekuentziak film zoragarri bihurtzeko, testua, musika, trantsizioak, iragazkiak, stickerrak eta nahi duzun guztia erantsita. Eta 200 efektu berezi baino gehiago dituzu bideoak editatzeko eta sare sozialetan partekatzeko. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

vivavideo app para android

Magisto

Sortu itxura profesionaleko bideoak hiru pauso erraz-errazen bidez: aukeratu zure argazki edo bideoak, erabaki zer estilo nahi duzun eta jarri audio-banda. Magistok egingo dizu gainerako guztia. Emaitza, bideo paregabe bat, zure sare sozialetan partekatzeko ezin hobea. Enpresetarako bertsio bat ere badu gainera (for Business), publizitate-bideoak, marketinekoak eta markakoak egiteko aukera ematen duena. Deskargatu Play Storen edo iTunesen.

Cameo

Aplikazio erakargarri hau IOS sisteman bakarrik dago. Oso egokia da itxura zinematografikoko bideoak egiteko mugikorrean, eta hainbat gai, izenburu eta musikatako gaiekin pertsonalizatzeko. Gainerako tresna guztien mekanika erraza du, eta berariaz pentsatua dago emaitza sare sozialetan partekatzeko. Moztu, aplikatu txantiloia, doitu audioa eta partekatu.

Adobe Premiere Clip

Photoshopen sortzailea, Adobe, bideo-editore doako eta oso erraz erabiltzeko honen kalitatearen berme ezin hobea da. Adobe Premiere Clipek aukera ematen dizu bideoak automatikoki egiteko, bai eta aukera aurreratu osoago bat erabiltzeko ere. Arrastatu eta ordenatu klipak, moztu behar ez duzuna, doitu argia eta sartu trantsizio erakargarri batzuk, moteldu bideoa eta sinkronizatu musika. Partekatu zure piezak Twitterren, Facebooken edo YouTuben. Aplikazio honekin, Adobe Creative Clouden sinkroniza dezakezu zure bideo-proiektua, eta, gero, zure ordenagailuko Premiere Pro CCn ireki. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Animoto Video Maker

Egin zure bideoak, erraz-erraz, edonon zaudela ere. Animotorekin, nahikoa duzu zure galeriako argazkiak eta bideoak hautatzea, estilo bat eta abesti bat aukeratzea eta kreditu-tituluak jartzea. Eta eman denei zure oporren berri Facebooken, Twitterren eta beste sare sozialetan. Doakoa da aplikazioa, baina Premium bertsio bat ere badu. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Animoto app vídeos

iMovie

Appleren erreferentziazko aplikazioa da, bideoak erraz eta benetan ikusgarri editatzeko. Erne ibili, Spielberg! Dena-dena du aplikazio honek: iragazkiak, izenburu bizidunak, soinu-banda... Muntatu Hollywooden estiloko trailerrak, estudioko logotipo eta guzti, edo sortu superprodukzio ikusgarriak nahi adina efekturekin: kamera geldoko time lapse efektua, kamera azkarra, irudiaren barneko irudia eta pantaila zatitua. Erabili iMovie-ren luzapena klipak argazkien aplikazioan bertan hobetzeko, eta bidali gero zure Mac-era, han bukatzeko edizio-lana. Eta, azkenik, igo zure bideoak YouTubera, Vimeora edo Facebookera. iOS sistemarako bakarrik dago (4,99€)

AndroVid

Androiderako aplikazio esklusibo eta doakoa, funtzio interesgarri ugari dituena, hala nola nahi ez diren zatiak kentzeko aukera (baita bideoaren erdian badaude ere), beste formatu batzuetara bihurtzeko, frameak erauzteko, irudiak biratzeko eta irudi-efektu ugari aplikatzeko aukera. Dotore gelditu bazaizu, partekatu! Eskuragarri Play Storen.

FilmoraGo

Road movieak ere egin ditzakezu FilmoraGorekin. Doako eta erraz-erraz erabiltzeko moduko aplikazio bat da, eta hiru pausotan bideo oso berezi bat egiteko aukera emango dizu. Aukeratu argazkiak eta bideoak zure galerian edo inportatu Facebooketik edo Instagrametik; eman nahi duzun forma, sartu musika, izenburuak edo trantsizioak, eta partekatu emaitza sareetan. Funtzio profesionalak ere errazten ditu: alderantzizko erreprodukzioa, kamera geldoko eta azkarreko edizioa, klipen kopiak, jatorrizko soinua kentzeko aukera edo irudiak biratzekoa. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Quik

GoProk garatua, beste gailu batzuetako irudiak editatzeko balio du aplikazio honek. Zure unerik gogoangarrienak aukeratuko dizkizu; 25 estilo ditu aukeran, eta lizentziarik behar ez duten 80 abesti eskaintzen dizkizu. Deskargatu Play Storen edo iTunesen.

Gif Me! Kamera

Atsegin ditugu gifak, ezta? Dibertigarriak dira, denok onartzen dugu horiJ. Horregatik gomendatzen dizuegu doako aplikazio hau, bideo bateko 14 segundo hartu, iragazkiak, kolorea eta efektua erantsi, eta emaitza sare sozialetara igotzeko gai dena. Adi! Ez gehiegi erabili muturtxoak eta txakurren aurpegitxoak! Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Ez duzue aitzakiarik YouTuben abentura bila ez sartzeko. Segurua duzue arrakasta! Beraz, heldu ondo mugikorrari, dardarizorik gabe, grabatu, editatu eta partekatu zuen bideoak gureFacebook eta Twitter kontuetan, adibidez.