Presta zaitez Basauriko 2025eko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 26tik urriaren 5era, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, koadrilen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.
Basauriko 2025eko sanmigelak
Mikelats Kultur Elkarteak antolatzen ditu jaiak urtero San Migel auzoko jaiak, Basauriko Udalarekin batera.
Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua irailaren 26an hasiko da (ostirala), herriko artistei eskainitako jardunaldi batekin.
Hurrengo egunean, irailaren 27an (larunbata), kuadrillen jaitsiera, pregoia eta txupinazoa izango dira protagonista.
Jai-egitarauak aurrera egingo du aste osoan zehar urriaren 5era arte (igandea), eta San Migel eguna da, irailaren 29a, jaietako egun nagusia.
Ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak eta kirol-erakustaldiak.
Laster emango dizkizugu Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitarauaren xehetasun guztiak, Mikelats Kultur Elkarteak argitaratu bezain pronto. Oraingoz, Basauriko 2025eko sanmigeletako kontzertuen berri eman du:
Basauriko 2025eko sanmigeletako kontzertuak
Hauek dira Basauriko 2025eko San Migel jaietako kontzertuak. Pintzelak parkean egingo dira:
Irailak 26, ostirala
- 21:00. Pintzelak parkea: Overall, Walter Ego, Golden Queen eta DJ Cristian Quez.
Irailak 27, larunbata
- 23:00. Pintzelak parkea: Añube eta Muxutruk Erromeria.
Urriak 3, ostirala
- 19:00. Pintzelak parkea: Ostikada Elektrotxaranga.
- 23:00. Pintzelak parkea: Manel Fuentes & Spring's Team (Bruce Springsteenen omenez) eta A&B Show.
Urriak 4, larunbata
- 22:00. Pintzelak parkea: Garrapatero (Los Delinqüentes, Estopa eta Melendiren omenez) eta Akerbeltz Erromeria.
Urriak 5, igandea
- 18:45. Pintzelak parkea: Julen Axperen "El teatro sobre ruedas" ikuskizuna. Furgonologo 2025 bira.
Basauriko sanmigelak eta kuadrillak
Kuadrillak protagonista izaten dira Basauriko San Migel jaietan.
Larunbata Taberna Nagusiko elkarretaratzearekin eta Pintzelak parkerainoko kuadrillen jaitsierarekin hasten da; han, gero, pregoia irakurtzen da, txupinazoa bota, eta jaitsieraren sariak banatzen dira.
Orduantxe lehertzen da jaia, eta aspertzeko aukerarik ez da izaten.
Basauriko San Migel jaietako jarduerak

Basauriarrek eta bisitariek egun osoan primeran pasatzeko pentsatuak daude jaiak.
Horretarako, erakusketak, tailerrak, antzerkia eta musika-ikuskizunak antolatzen dituzte, besteak beste.
Eta, umeentzat, berriz, puzgarriak, tailerrak, betiko jokoak eta zirkoa.
Elkartasun-ekintzek ere presentzia handia dute: txokolate-, babarrun- eta sardina-janak eta paella herrikoiak egiten dituzte, besteak beste.
Gastronomiarekin jarraitzeko, postre- edo marmitako-lehiaketak egiten dira, eta baserriko produktuen azoka bat ere antolatzen da, parte-hartzaileek bertako produktuak dastatu edo eros ditzaten.
Basauriko sanmigelak eta kirola
Kirolik ere ez da falta izaten. Bi jarduera nabarmentzen dira: martxa zikloturistak eta pilota-txapelketa.
Izan ere, kirola oso errotua dago San Migel auzoan. Frontoi handi bat, pilota-eskola bat eta futbol-zelai bat ditu; hantxe aritzen da San Migelgo futbol-taldea, 1950eko hamarkadan sortua.
Gainera, nazioarteko partxis-txapelketa, mus-txapelketa eta futbolin-txapelketa ere egiten dituzte.
Hori guztia eta gehiago izango duzu Basauriko San Migel auzoko jai enblematikoetan.
Basauriko San Migel auzoa

Hantxe hasi zen dena. Gaur egun Basauri esaten diogun herriko lehen auzoa izan zen San Migel. San Migel elizaren babesean hazi zen auzoa, XVI. mendearen hasieran. Basauriko San Migel Elizatea esaten zitzaion orduan.
Gaur egun, Basauriko patroia da San Migel, San Faustorekin batera, eta bigarren santu horren omenezko festak urrian ospatzen dira Hain zuzen ere, urriaren 13a San Fausto eguna da, jaieguna Basaurin.
Baina, lehenik eta behin, Basauriko 2025eko sanmigelak ospatu behar dira, irailaren 26tik urriaren 5era.
Goiburuko irudiaren iturria: Mikelats Kultur Elkartea