Zinemaren hilabetea da martxoa, eta hil horretan egiten dira zazpigarren artearen hitzordu garrantzitsuenetako batzuk. Haietako bat da BAFTA, eta, aurten ere, zuzenean ikusi ahal izango duzu TCMn. Hartu gogoan hitzordua: martxoak 13, igandea.
Britainia Handiko Arte Zinematografikoen eta Telebistakoen Akademiak ematen ditu BAFTA sariak, eta Oscar sarien kide britainiarrak direla esan ohi da. 1947an sortu zen Britainia Handiko Zinematografiaren Akademia, eta orduz geroztik urtero banatzen ditu sariak.
Zuzenean eta esklusiban, Londrestik
Londresko Royal Albert Hall galaz jantziko da martxoaren 13an, igandea, Britainia Handiko Zinematografia Akademiaren 75. sari-banaketarako. TCMn zuzenean ikusi ahal izango duzu zeremonia, María Guerra eta Pepa Blanes kazetarien iruzkinek lagunduta.
Iaztik, BAFTAk berritu egin dira, gizarte britainiarrean dagoen arraza- eta kultura-aniztasuna islatzeko eta ekoizpen arriskutsuagoak erakusteko. Aurten, besteak beste, Aleem Khanen 'After Love' film xumea eta 'Sin tiempo para morir' superprodukzioa (James Bonden azken filma, sarien bost ataletarako izendatua) lehiatuko dira.
Aurtengo hautagai nagusiei dagokienez, bost film hauetako batek eskuratuko du film onenaren BAFTA saria: 'Belfast', 'No mires arriba', 'Dune', 'Licorice Pizza' edo 'El poder del perro'. Zeinen alde egingo duzu apustu?
Espainiako lanak ere izango dira ekitaldian, Pedro Almodóvarren 'Madres paralelas' ingelesezkoa ez den film onenaren sarirako hautagai baita.
BAFTA film peto-petoei eskainitako eguna
Sari-banaketaren gala emateaz gain, BAFTA sarietako kategoria nagusiak irabazitako filmak emango ditu egun osoan TCM kateak.
Programazio berezia 09:56etan hasiko da, eta 'Sacrificio' (‘Offret’, 1986) filma izango da protagonista, Andréi Tarkovski zinemagile errusiarraren zazpigarren eta azken lana.
12:20ean, 'Adiós, muchachos' (‘Au revoir, les enfants’, 1987). Louis Malle filmeko zuzendari, gidoilari eta produktorea bere gaztaroko gertaera benetako batean oinarritu zen istorioa pantailara eramateko.
Ondoren, 'La carta final' (‘84 Charing Cross Road’, 1987), bi ezezagunen arteko gutun-trukeari buruzko istorio hunkigarria; eta ‘El último mohicano', Ipar Amerikako koloniak kontrolatu nahian ingelesek eta frantsesek XVIII. mendean izan zituzten borroken berri emango diguna.
Arratsaldean, berriz, Steven Spielbergen 'El imperio del sol' (‘Empire of the sun’, 1987) ikusteko aukera egongo da. James Graham du protagonista, goi-mailako klaseko mutiko britainiar bat, bere kasa egin beharko duena aurrera japoniarrek Shangai inbaditzen dutenean.
Britainia Handiko Zinematografia Akademiaren 2022ko sarien ekitaldia 20:00etan zuzenean eman ondoren, BAFTA sariei buruzko programazio berezia ‘Érase una vez en América' filmarekin amaituko da (‘Once upon a time in America’, 1984). Sergio Leoneren film hori 'Amerikako trilogia' izenekoaren azken filma da, eta BAFTA bat irabazi zuen Ennio Morriconnek filmari egin zion soinu-banda ahaztezinagatik.
Gustatzen zaizu zinema? Ez huts egin orduan BAFTA sarietako britainiar glamourra eta filmik onenak. Aisia TB aukerari esker.
k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica, S.L.U. IFZa B-86588639. Helbidea: C. Casanova 209, principal 1ª - 08021, Bartzelona). https://www.agile-tv.es