Arratsaldepasa egiten duzu Bilbon? Askok nahiago dute egunez egin jai, eta aisialdiko lokalak horretaz konturatu dira. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten tabernen bila bazabiltza, jarraitu irakurtzen, zure gustuekin bat egiten duen ingurua zein den ikasteko. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten diskoteken berri ere emango dizugu, asteburuko arratsaldeetan antolatzen dituzten jai tematikoetan dantza egitera atera zaitezen. Hemen aurkituko duzu Bilbon arratsaldeko plana egiteko behar duzun guztia.
Arratsaldepasako inguruak Bilbon

Arratsaldeko plana egiteko inguru bat baino gehiago dago Bilbon, gauzak bonbazia handian egiten baitira hemen, eta taberna-klase asko baitaude hirian zehar. Gorde proposamen hauek:
Pozas
Inguru ezin hobea da arratsaldepasari hasiera emateko. San Mamesetik oso gertu dago; beraz, imajinatu giroa Athleticek etxean jokatzen duenean. Poza kale luzea zurito eta kalimotxo batzuk hartzeko lokalez beteta dago. Ez ditugu zerrendatuko hemen Bilbon arratsaldepasarako aurkituko dituzun taberna guztiak, ez baikenuke bukatuko; onena da joan eta eguneko aisialdiaz gozatzea.
Martzana
Arratsaldepasa itsasadarrari begira egin nahi baduzu, Martzana izugarri gustatuko zaizu. Martzanako tabernetan giro alternatiboa aurkituko duzu. Terraza mordoa eta musika desberdina izango dituzu garagardo artisauak eta bermutak gozatzeko. Datorren astebururako gogoan izan inguru hau.
Zazpikaleak
Zazpikaleak apustu segurua dira beti. Arratsaldepasarako taberna mitikoz beteak daude Bilboko Zazpikaleak, batez ere hiru gunetan: Plaza Barrian, tradizionala eta modernoa uztartzen dituzten pintxoz betetako tabernak daude; Iturribide kalean, 80ko eta 90eko hamarkadetako belaunaldia asteburuero joaten zen bertara gauari hasiera emateko; eta Somera kalean, pikatzeko eta edateko jatetxeekin. Eta luzatzen bada, Kafe Antzokian dantzan amaitu dezakezu.
Ledesma
Bilbon arratsaldeko plana egiteko beste aukera bat da Ledesma. Kale Nagusitik gertu dagoen kale hau tabernaz beteta dago, eta pintxo oso landuak dituzte. Inguru lasaiagoa da, aperitiboetarako eta arratsaldepasa egiteko aproposa.
Arratsaldepasa egiteko diskotekak Bilbon

Arratsaldepasa egiteko diskotekak oso modan daude Bilbon, eta asteburuero aurkitu ditzakezu festak, ostiral eta larunbatetan, baina baita igandeetan ere, kasu batzuetan.
Indie musika-festak, 80ko eta 90eko hamarkadetakoak, XXL formatua, arratsalderako eta gauerako plana... musika-estilo desberdinak aurkituko dituzu adin-tarte guztietarako. Eta denek helburu bera dute, jendeak ondo pasatzea eta Bilbon arratsaldean dantzan gozatzea.
Arratsaldeko jaien datak eta ordutegiak jakiteko eta sarrerak erosteko, ekitaldien sustatzaile nagusien egutegia kontsultatzea da onena, hala nola: Countdown Parties, Salseo Bilbao eta Bilboleo.
Eta hauek dira Bilbon arratsaldepasa egiteko diskoteka batzuk:
- La Ribera
- Bombón Club
- Crystal
- Budha
- Moma
- Davinci
- Velvet
- Aura
- Mytho
- Holiday
- BACKroom STAGElive
Arratsaldepasa Bilbon, La Riberan
Bilboko La Ribera aretoko arratsaldepasako jaiak larunbatean izaten dira, 18:30etik 1:30era. Arratsalde-gau osoan reggaetona, popa eta orain gehien entzuten dena dantzatuko duzu DJ Set-i eta zuzeneko musikari esker.
Gainera, gonbidapen-pintxoak dasta ditzakezu, eta mokadutxoen kartatxo bat ere badago, gosetzen bazara ere.
Arratsaldepasa Bilbon, Bombón Club-en
Larunbat-arratsaldeetan, Bilboleoren Bombón Club aretoan, 18:00etan hasten da jaia, eta 00:00ak arte, DJ onenez gozatzeko aukera izango duzu, reggaetona, betiko abestiak, popa edo uneko musika lagun.
Jokoek, sariek eta gonbidapen-koktel formatuko pintxoek osatzen dute Bilboko arratsaldeko eskaintza.
Arratsaldepasa Bilbon, Crystal-en
Bitxeando da Crystalek eskaintzen duen arratsaldepasa. Zuzeneko DJa, dantza eta dibertsio ugari dituzu larunbatetan, 18:00etatik 23:00etara.
Bilboko indie-giroko arratsaldepasa horretara joateko, hemen ikus ditzakezu datak eta ordutegiak, baita sarrerak erosi ere.
Arratsaldepasa Bilbon, Budha-n
Budha Bilbao aretoan larunbatero egin liteke arratsaldepasa, 18:00etatik 00:00etara. DJ Set-ekin musika ona entzun nahi baduzu, dantzatu eta barre egin gaueko milak arte luzatu gabe, apunta zaitez Bilboko Budha aretoko arratsaldepasetara.
Gainera, sarrerarekin gonbidapen-pintxoak dituzu, eta lehiaketetan eta sarietan parte har dezakezu.
Arratsaldepasa Bilbon, Moma-n
Larunbatetan, 18:00etatik 00:00etara, arratsaldepasa egin daiteke Moman. Zuzeneko musika eta DJ Set, 80ko, 90eko eta 2000ko hamarkadetako onenekin eta orain indartsu ari diren entzungaiekin. Ekitaldien antolatzaileen orrialdeetan ikus ditzakezu Bilboko arratsaldepasako jaien datak.
Arratsaldepasa Davinci-n
Davinciko arratsaldepasetan zuzenean aritzen da DJa; beraz, 18:00etatik 00:00etara dantza egin ahal izango duzu Abolantxako diskoteka honetan. Arratsaldepasa noiz egin daitekeen jakiteko eta sarrerak erosteko, kontsultatu Davinciren orria.
Arratsaldepasa Velvet-en
Velveteko arratsaldepasek bi estilo ezberdin eta independente eskaintzen dituzte. Goiko aretoan, pop-rocka eta rememberrak dituzu, eta beheko aretoan, reggaetona eta hit onenak. DJak zuzenean, pikoteoa, jokoak eta sorpresak izango dituzu zain Bilbon arratsaldepasarako, 18:00etatik 00:00etara.
Arratsaldepasa Aura-n
Diskoteka berria, larunbatetan arratsaldepasak antolatzen dituena Bilbon. 18:00etatik 00:00etara, musikarik onena entzungo duzu arratsalde desberdin bat pasatzeko Aura Club-en. Arratsaldepasarako sarrerak gauean geratzeko aukera ematen dizu, eta hemen ikus ditzakezu datak eta sarrerak erosi.
Arratsaldepasa Holiday-n
Holiday diskotekak, Deustun, arratsaldepasak egiten ditu ostiral eta igandeetan. Hileko lehen eta hirugarren ostiraletan, 80ko eta 90eko hamarkadetako saioez goza dezakezu, 18:00etatik 23:00etara. Eta igandeetan ere egin daiteke arratsaldepasa Holidayn, 18:00etatik 22:00etara, atzoko, gaurko eta betiko musikarekin.
Sare sozialetan ere ikusiko duzu diskoteka horietan noiz izaten diren arratsaldeko planak, kuadrillari abisatzeko eta ostiral, larunbat edo igande arratsalde batean dantzatzera ateratzeko.
Badakizu, gaupasa egin nahi ez baduzu, apunta zaitez Bilboko arratsaldepasetara.
Goiburuko irudiaren iturria: La Ribera Bilbao
