Erabiltzaileok telefono-zenbaki batera deitu behar dugunean, beti izan ohi dugu kontuan deia doakoa ala ordainpekoa den. Eta kosturen bat badu, jakin nahi izaten dugu minutuko prezioa zein den edo dei-ezarpenak kosturik duen.

Tarifan sartuta edukitzen ditugu telefono mugikorretik edo finkotik estatuko beste mugikor batzuetarako edo telefono finko geografikoetarako deiak (hau da, probintzia jakin batekoak direnak, adibidez, Bizkaian 944, 946 eta 846 aurrezenbakiak ari dira funtzionatzen; Araban 945 eta 845 aurrezenbakiak daude; eta Gipuzkoan, berriz, 943 eta 843 aurrezenbakiak).

Alde horretatik, Euskaltelen bezeroek egin diguzuen kontsulta ohikoenetako bat da ea 910 ordainpeko telefono-zenbakia den.

910 doakoa edo ordainpekoa da?

Ekin diezaiogun zuzenean galderaren muinari. Badu kosturik telefono finko edo mugikor batetik 910 telefono-zenbaki batera deitzeak?

Ez. Egia esan, telefono finko probintziala da. Hau da, Espainiako edozein telefono finkotara deitzeko aukera ematen dizun tarifa finkoa baduzu, 910 zenbakiarekin hasten den edozein zenbakitara deitzeak ez dakar berarekin zure tarifan jada ordaintzen duzuna baino gehiago ordaintzea.

Zer da 910 zenbakia?

Zehazki, 910 zenbakiak Madrilgo zenbakiak dira. Probintzia horretako aurrezenbakiak 91 digituekin hasten dira. Beraz, ez zara ari deitzen tarifa berezi edo osagarriko zenbaki bati dagokion telefono-zenbaki batera (halakoak izaten dira zerbitzu publiko askori edo informazio-zenbakiei dagozkienak). Ez, kasu honetan telefono partikular batera edo enpresa batera deitzen ariko zara.

Gogoratu Madrilen milaka telefono finko daudela, eta, beraz, telefonoak gutxienez bederatzi digitu izango dituela. Hau da, 910 telefono horrek zenbaki gehiago izango ditu atzean, eta, beraz, honela jarraitu dezake:

  • 9100
  • 9101
  • 9102
  • 9103
  • 9104
  • 9105
  • 9106
  • 9107
  • 9108
  • 9109
  • 9110

Eta, horrela, bururatzen zaizkizun aldaera guztiak.

910 doakoa da. 901 ordainpekoa da

910 zenbakiak nahasgarriak izan daitezke, 901 zenbakiaz hasten diren telefono-zenbakien antza dutelako. Baina bi zenbakiak guztiz desberdinak dira. 910 zenbakia Madrilgo zenbaki geografiko bati dagokio, eta 901 zenbakia, berriz, tarifa bereziko zenbakia da. Hortaz, 901 zenbakiaz hasten den telefono-zenbaki batera deitzen duzun bakoitzean, aparteko kostua ordaindu beharko duzu.

901 zenbakiak tarifa bereziko telefono-zenbakiak dira; haietan, kostuaren zati bat zenbakiaren jabeak hartzen du, eta beste zati bat, erabiltzaileak. Administrazio publikoaren zerbitzuei loturiko zenbakiak dira. Hona hemen zenbait adibide:

  • Zerga Administrazioko Agentziaren 901 telefono-zenbakia: 901 200 347
  • Gizarte Segurantzaren 901 telefono-zenbakia, pentsioetarako: 901 16 65 65
  • Gizarte Segurantzaren 901 telefonoa, pentsioetarako eta bestelako prestazioetarako hitzordua eskatzeko: 901 10 65 70
  • Gizarte Segurantzaren 901 telefonoa, afiliaziorako edo informazio orokorrerako: 901 50 20 50

901 zenbakietara deitzean ez ordaintzeko alternatibak

901 zenbakiarekin hasten den erakunde publiko baten telefonora deitu behar baduzu, haien webgune ofizialean informazioa bilatzea gomendatzen dizugu. Askotan, telefono-zenbaki geografiko alternatibo bat eskaintzen dute, inolako kosturik izango ez lukeena.

Erne. Egiaztatu beste telefono-zenbaki horrek aurrezenbaki probintziala duela. Gogoratu 902 zenbakiaz hasten diren telefono-zenbakiek ere kostu bat dutela, eta 060 zenbakiak eta antzeko zenbaki laburrek prezio bat dutela minutuko eta dei-ezarpenarengatik.

Zenbat kostatzen da 901 zenbaki batera deitzea?

901 zenbaki batera deitzearen prezioa zerbitzua kontratatuta daukazun operadorearen araberakoa da. Euskaltelen kasuan, gure tarifak webgunean daude argitaratuta.

Baina hona hemen 901 zenbaki batera deitzearen prezioak laburbilduta.

  • 901 telefono-zenbakietarako deien 1. maila: 0,059euro, dei-ezarpena; eta 0,0263 zentimo minutuko.
  • 901 telefono-zenbakietarako deien 2. maila: 0,0813euro, dei-ezarpena; eta 0,0239zentimo minutuko.

Espero dut informazio hau lagungarria izango zitzaizula. Eta gogoan izan zure esanetara gaudela gure sare sozialetan, edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.