Makina bat aldiz esan genizun… kontuz ibiltzeko udan mugikorrarekin, ez eramateko hondartzara, ez uzteko eguzkitan eta, batez ere, ez ateratzeko argazkirik uretan, baina... Eta orain, jakina, mugikor berria behar dugu gure ekonomia lur jota dagoenean eta iraileko aldapa ezin igo gabiltzanean! Lasai. Ez kezkatu. Prestazio ikusgarriak dituzten lau smartphone gomendatuko dizkizugu, 220€-tik beherakoak laurak.
Huawei P8 Lite 2017
Izugarria da smartphone hau, eta diseinu ikaragarri polita du gainera. Polit-polita izateaz gain, funtzionalitate apartak ditu: gama altuko prestazioak; esaterako, aztarna digitalaren irakurgailua atzealdean, pasahitz luze hori ez idatzi behar izateko aldiro laneko postan sartzen zarenean, edo NFC ordainketa-sistema. Eta bateriak energia aurrezteko bi modu eskaintzen dizkizu online jarraitzeko nahi duzun denbora guztian. Ederra da mugikor aparta daukazula jakitea eta are ederragoa modu onean erosten baduzu!.
Samsung J3 2017.
Argazkiak argi gutxirekin egitea gustatzen zaizu baina ezin duzu erosi gama altueneko mugikorrik? Bada, aho bete hortz geldituko zara Samsung J3 2017 telefonoarekin, gai baita inguruko giro-argi guztia kentzeko barruan egiten dituzun argazkietarako; esaterako, jatetxeetako zure blogerako behar dituzunetarako. J3 telefono berriak merkatuko diafragma-irekierarik handiena du (f1.9), S8 anaia zaharrenarena bezalakoa. A, eta gainera, metalezkoa da. Zoragarria.
LG K10 2017
Irudia, irudia eta irudia. Aparteko argazkiak egiteko beste tresna izugarri bat: 5,3”-ko pantailatzar bat, 13 eta 5Mpx-eko bi kamera, eta argazkiak egiteko funtzionalitate pila: kliskatze automatikoa eta aurpegiak detektatzeko gaitasuna; 120o-ko objektibo angeluhandia, eta Quick Share funtzioa, ziztu bizian igotzeko zure bideoak edozein sare sozialetara edo txateko edozein aplikaziotara. Eta sinesgaitza iruditzen bazaizu ere, zuk ordaintzeko moduko prezioa du.
Motorola Moto G5
Eta iragazgaitasuna behar baduzu, tresna perfektua duzu Motorola Moto G5 hau. TOP pantaila bat, aluminiozko karkasa, aztarna digitalaren irakurgailua, azkar kargatzen den bateria ziztu bizian egoteko prest..., eta estalki iragazgaitz bat lasai asko gosal dezazun mugikorra ondoan daukazula, kafe-zipriztinez kezkatu beharrik gabe, edo nahi adina selfie egiteko euripean.
Aukeratu duzu zuretzako smartphonerik egokiena? Gogoratu askoz terminal gehiago dituzula eskura gure webgunean, aukerarik onena egin dezazun. Eta azkenik berria erostera animatzen bazara, jarraitu gure aholkuei eta ez bota mugikor zaharra zabor arruntera.