Probatu al dituzu Ibarrako piperminak? Ez dute parekorik; ezta Euskaltelen zuntzak ere. Izan ere, zaila da etxerainoko FTTH zuntzarekin lehiatzea; abiadura eta estaldura handiagoa eskaintzen du, eta zure eduki gogokoenak 4K kalitatean ikusteko aukera.
Ibarran bizi bazara, Euskaltelen Zuntza MAXek zer abantaila dituen jakin behar duzu.
Kontsultatu Ibarrako zuntz-estaldura
Nolakoa da Ibarrako zuntz optikoaren eskaintza?
Gogor egin dugu lan Interneteko konexiorik onena emateko:
- 10 giga simetrikorainoko zuntza. Oraingoz, gure erabiltzaileek 1 Gb simetriko dute —hots, jaisteko eta igotzeko abiadura bera—.
- Abiadura handiagoa eta wifi-estaldura handiagoa. Izan ere, gure WiFi 6 unibertsala merkatuko puntakoena da, eta estaldura lau aldiz handiagoa eskaintzen du. Segurtasuna zaintzeaz WPA3 protokoloa arduratzen da.
- Agur latentziei eta atzerapenei. Zer esan nahi du horrek? Ez duzula berriz atzerapenik izango, eko zerbitzari eta plataforma onenetara konektatzen baikara —hala nola Twitch—.
- Android 4K deskodetzailea barne. Zure film eta telesail gustukoenak kalitate handian ikusteko, Android duen telebista-deskodetzailea gehitu dugu. Zure telebista Smart TV bihurtuta, egunean jarri ahal izango zara Netflixeko edo Prime Videoko telesailik onenekin. Horretaz gain, aplikazioak deskargatu ditzakezu, eta Replaytekara ere sar zaitezke.
Euskaltelen zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Ibarran
Zuntz zaleak gara oso, baina aparteko mugikor-tarifak ere baditugu.
Inoiz daturik gabe ez geratzeko eta nabigatu, txateatu eta nahi duzun guztia egin ahal izateko, datu mugagabeko tarifa bat eskaintzen dizugu. Eta nahi adina dei egin ahal izango dituzu estatuko finko eta mugikorretara.
Hainbeste datu behar ez badituzu, berriz, 10 GB-ko edo 30 GB-ko tarifen artean aukeratu dezakezu. Zure esku dago.
Gainera, mugikorreko tarifa guztiekin, 5G estaldura izango duzu teknologia hori dagoeneko hedatu dugun lekuetan; baldin eta zure mugikorra teknologia horrekin bateragarria bada, noski.
Eta zure zuntz- eta mugikor-kontsumoak faktura berean biltzen badituzu, azkarrago eta erosoago kudeatuko dituzu, eta pixka bat aurreztu ere egingo duzu.
Ikusi Ibarrarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Nola kontratatu Euskaltelen zuntza eta mugikorra Ibarran
Oraindik ez zara bezero? Begiratu gure webgunean, edo deitu, eta zuntzeko eskaintzaren xehetasunen berri emango dizugu.
Dagoeneko bezeroa bazara, guk jakinaraziko dizugu sare berria zure inguruan erabilgarri dagoenean. Ekipo berriak etxean instalatuko dizkizugu, kostu eta kudeaketa gehigarririk gabe.
Euskaltelen zuntz-sarearen hedapena Ibarran
Ibarran bizi zara? Nahi baduzu, dagoeneko Euskaltelen zuntz-sarea duten ia 2.000 etxebizitza eta enpresarekin bat egin dezakezu.
Eta lanean jarraitzen dugu merkatuko zuntzik azkarrena Euskadiko txoko guztietara eramateko.
Ibarra eta hango pipermin unibertsala
Gipuzkoan dago Ibarra, Tolosaldean, eta gastronomiak eta baratzeko produktuek ospetsu egin dute. Hango pipermina —piperra deitzen diote— jaki preziatua da mundu osoan. 1997an kalitatearen Eusko Labela lortu zuen.
Ondare historikotik, hiru baserri nabarmentzen dira: Azkue, XVI. eta XVII. mendeetan eraikia; Etxezarreta, herriko lehen auzoan; eta Txontxo, XVII. mendeko eraikinen erakusgarria.
San Bartolome eliza (XVI. mendea) eta Izaskungo Ama Birjinaren ermita ere interesgarriak dira, baita Azkueko pertzola eta karea erreta kare bizia egiteko erabiltzen ziren karobiak ere.
Ez dago Euskaltelen zuntz ultralasterreko sarea baino hoberik Ibarrako gastronomiaren eta ondarearen mirariak mundu osora zabaltzeko.
Ibarrako irudiaren iturria: Wikipedia.