Zinegoak aniztasunari leiho bat irekiko dio aurten ere. Hamaika modu izateko/sentitzeko/maitatzeko/bizitzeko  lelopean, Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak sexualitatearen askotariko ikuspegiak plazaratuko ditu bere istorioen bidez. Eta, beste behin ere, Euskaltelen laguntza izango du, jaialdi hori beharrezkoa baita aniztasunaren eta integrazioaren balioak zabaltzeko.

Zinegoak jaialdiak 22 film emango ditu bere sail ofizialean, 14 egunez, otsailaren 24tik martxoaren 8ra. Bilbotik igaro ondoren, Jaialdiaren Hedapenean parte hartzen duten 60 herri baino gehiago bisitatuko ditu Zinegoak.

Jaialdi-istorioak

Izenburu nagusien artean, badira gizarte-presioaz mintzo diren istorioak, hala nola “Port Authority” (Martin Scorsesek ekoitzia), bisexualitateaz “Heute oder Morgen” filmean, askatasun oinarrizkoak lortzeko zailtasunez, hala nola Sudango emakumeen kirolaren kasuan, “Khartoum Offside” dokumental luzean landua, edo desamodioaz, 400 film zatiren bidez azaldua “Ne croyez surtout pas que je hurle” filmean.

Zinemaldiaren ausardia-keinu batean, leku bat izango da suizidioz hiltzea gaiarentzat ere. Arantza Ibarraren “Mi pequeño gran samurái” dokumental laburra erakutsiko da, duela bi urte bere buruaz beste eginda hil zen Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen duen filma, eta gai hori agertuko da beste obra batzuetan ere, hala nola "Tu me manques" edo "Nech je svetlo".

Proposamenez betetako programa

Sekzio ofizialean hogei zintatik gora izateaz gain, 45 film labur emango ditu Zinegoak; omenaldia egingo dio Barbara Hammer zinema lesbiko esperimentalaren aitzindariari, doako atzerabegirako saio batean; Vermut saioak inauguratuko ditu, eguerdiko doako emanaldiekin, protagonistak bertan daudela, eta askoz gehiagorekin. Zu ere han izango zara, ezta?

Pepa San Martín zuzendari txiletarrari emango zaio aurten Zinegoak 2020 Ohorezko Saria, bere zinema konprometitu eta ahalduntzearen aldekoa aintzatesteko. Pau Guillén Zinegoak jaialdiaren zuzendariaren hitzetan, “San Martinek mundua eraldatzeko arma gisa ulertzen ditu zinema eta kultura”.

Eta zure etxean ere bai

Martxoan, Zinegoak jaialdiko film labur aipagarrienetako batzuk ikusi ahal izango dituzu Euskaltelen telebistan. Gure ekarpentxoa da, jaialdia eta berak ordezkatzen dituen balioak dibulgatzen laguntzeko. Badakizu,  Replaytekaneta erabat doan.

Egin duzu jada ikusi nahi dituzun filmen zerrenda?