“Zalantzarik gabe” du Zinegoak zinealdiak aurtengo izenburua. Izan ere, oso argi zuten pandemiak ez zuela zinemaldia geldiaraziko, baina, hori bai, gaur egungo egoerara egokituta egingo da. Formatu presentzialaz gainera, Filmin-en bidez ere ikusi ahal izango da modu birtualean.
Aurten ere, Euskaltelek lagundu egingo du Zinegoak antolatzen. Dagoeneko nazioarteko erreferentzia bihurtua da zinemaldi hori LGBT zinemaren eta arte eszenikoen jaialdien artean.
18. edizioan, genero-identitatea modu naturalean bizi duen belaunaldi oso bat nabarmendu nahi du.
Filmin, Zinegoaken areto birtuala
Martxoaren 1etik 14ra, Zinegoak Bilbon duen hitzorduari eutsiko dio. Izan ere, zinemaldiko zuzendari Pau Guillének azaltzen duenez, “bere publikoak eta bere inguruneak ematen dio indarra zinemaldiari, aretoetara joaten den jendeak”.
Eta horixe zen aurtengo erronka: zinemaldia etxe guztietara eramatea. Filminekiko lankidetzari esker lortu dute. Han, atal ofizial osoa ikusi ahal izango duzu martxoaren 5etik aurrera: filmin.es/canal/zinegoak.
Eta are gehiago:
Zinegoaken onena otsail osoan Filmin-en
Motorrak berotzeko, otsail osoa duzu Zinegoaken maratoi on bat egiteko.
Zinemaldiak atzera begirako ziklo bat eskaintzen du Filminen: hiru atal ofizialak, epaimahaiak aintzatetsitako filmen ziklo bat eta ohorezko saria jaso duten beste zinta batzuk.
Beraz, baduzu egun hauetarako plana. Deskargatu Filmin aplikazioa zuzenean zure Euskaltel telebistako Android-TV duen 4K deskodetzailetik, eta gozatu.
... baita Replaytekan ere
Zure Euskaltel telebistan ere, leihoa irekitzen diogu aniztasunari. Apiril osoan, Replaytekan eta doan ikusi ahal izango dituzu Zinegoaken azken edizioetan izan diren film labur onenak.
Konturatuko zinenez, baduzu non aukeratu ugari. Aniztasuna da giltza!
Azken edizioetan hunkitu zaituen film bat gurekin partekatzen animatuko zara?