WhatsAppek aukera berriak atera ditu aldi baterako mezuetarako, Instagramek atseden hartzeko iradokiko dizu, eta Bizum gastuak partekatzeko aukera bat prestatzen ari dela dirudi. Horiek dira urte berriak zure Euskaltel mugikorrean gehien irekitzen dituzun aplikazioetarako dakartzan berritasunetako batzuk.
Eman begiratu bat, ahalik eta zuku gehiena ateratzeko.
WhatsApp: ezer ez da betiko
Diogenes sindromearen aurkako borrokan jarraitzen du WhatsAppek zure mugikorrean 😉. Eta, orain, argazki eta bideoak behin bakarrik ikusteko aukera ematen dizu, zure telefonoan gorde gabe. Gainera, aldi baterako mezuetarako aukera berriak atera ditu.
Zuk erabakitzen duzu noiz ezabatu zure mezuak
Lehen, aldi baterako mezuak 7 egunen buruan desagertzen ziren. Orain, aldiz, zuk zeuk erabaki dezakezu 24 ordu, 7 egun edo 90 egun igarotakoan ezabatuko diren.
Zuk erabakiko duzu aukera hori lehenetsi nahi duzun banakako eta taldeko txat berrietan.
Urrats hauek egin behar dituzu:
- Ireki banakako edo taldeko txata.
- Ukitu kontaktuaren edo taldearen izena.
- Sakatu aldi baterako mezuen aukeran.
- Hautatu iraupena.
Pribatutasun-ezarpenetatik ere konfigura dezakezu: hautatu “Aldi baterako mezuen iraupen lehenetsia”, eta adierazi nahi duzun denbora-tartea.
Bidali behin bakarrik bistaratzeko argazki eta bideoak
WhatsAppen argazki edo bideoren bat ikusten duzunean, automatikoki deskargatzen da, eta hor geratzen da gizaldi eta gizaldietan.
Ez da berriro gertatuko, Argazki eta bideoen bistaratze bakarra funtzioari esker.
Inork telefonoan gordetzerik nahi ez duzun selfie ikaragarri horietarako ezin aproposagoa da. Behin baino ezin dira ikusi.
Bideo honetan, behin bakarrik bistaratzeko argazki edo bideoak nola bidali ikasiko duzu:
Instagram: hartu atseden
Ezin da ukatu orduak joaten zaizkigula Instagrameko feedean amairik gabe behera eta behera eginez. Eta nerabeen kasuan, are gehiago.
Hala, sare sozialak “Hartu atseden” funtzioa atera du AEBn, Erresuma Batuan eta herrialde batzuetan, eta hona ere iritsiko da laster. Denbora asko daramazunean Instagramen, pixka batean geratu eta atseden hartzeko iradokiko dizu.
Izan ere, gazteenak babesteko helburua du Instagramek. Martxoan aterako duen tresna bati esker, seme-alabek plataforman zenbat denbora ematen duten ikusi ahal izango dute gurasoek, eta denbora hori mugatzeko aukera izango dute.
Beste bi aukera berri hauek ere ekarriko ditu 2022ak Instagramera: Argitalpenak kronologikoki ordenatzea eta gogoko erabiltzaileak hautatzea.
Bizum: baliteke bere aplikazioa ateratzea
Bizumek aurten bere aplikazioa atera nahi du. Hala diote behintzat hedabide espezializatuek. Dirua bidaltzeko eta jasotzeko erabiltzen den aplikazio horrek ez du ezer adierazi oraingoz, baina, dirudienez, talde batean gastuak partekatzeko aukera eskaintzeko asmoa du.
Aukera dago, halaber, eta 2022an ere izango da, kudeaketa administratiboak Bizum bidez ordaintzeko; besteak beste, isunak. Eusko Jaurlaritzak gaituta dauka aukera hori tasak, isunak, ziurtagiriak, matrikulatzeak... ordaintzeko.
Aplikazioaren beste berritasun bat da QR kode bidez Estatuko Loteria eta Apustuen Administrazioetan sariak Bizumekin ordaintzeko eta kobratzeko aukera ematen duela.
Google Maps: saihestu jende-pilaketak
Igaro berri diren Gabon hauetan Google Mapsek zure hiriko gune jendetsuak aurkitzeko tresna berriak atera zituen.
Orain arte, lokal bat beteegi zegoen ohartarazten zizun mapa-aplikazio ezagun horrek, baina, duela zenbait aste, eremu edo auzo jakin batera zabaldu du funtzio hori, eta jende gehieneko ordu-tarteak zein diren ikusteko aukera ematen du.
Horrez gainera, merkataritza-zentroetan eta aireportuetan zehar nabigatzeko aukera ematen du Google Mapsek, azkar batean ikus dezazun non dagoen denda jakin bat; zer solairutan dagoen ere adierazten du.
Di-da batean aurkituko duzu Euskaltelen denda Artean.
Orain probatu itzazu zuk funtzio horiek, esperientzia hobea izan dezazun gehien erabiltzen dituzun aplikazioetan.
Aplikazio mugikorren inguruko albisteak zuri kontatzen jarraitzea nahi duzu?