Txatak izan ziren Internet bidez komunikatzeko lehen moduetako bat, baina bilakaera handia izan dute urteen joanean. Beti izan dira hurbileko jendea ezagutzeko modu egokia, eta gaur egun ere erabiltzen dira.

Txataren abantaila handienetako bat da beti eskura daukagula. Eguneko edo gaueko edozein ordutan aurkitu dezakegu jendea konektatuta eta hitz egiteko prest, eta ez daukagu guri buruzko informazio guztia eman beharrik; beraz, errazagoa da aurreneko hartu-emana egitea, eta hori abantaila handia izan daiteke lotsatientzat.

Komunikatzeko, asko erabiltzen dira txatak oraindik ere. Orain, webguneen edo aplikazioen bidez sar gaitezke, eta interfaze batean sartzeko aukera ematen dute. Interfaze horretan, lehenik eta behin, nahi dugun kanal-mota aukeratu behar dugu, zeren bila gabiltzan kontuan izanda.

Internetek eskaintzen dituen doako txatetan zer dagoen ikusi nahi baduzu, hona hemen Euskadin gertuko jendea ezagutzeko gehien erabiltzen direnak. Erraz erabiltzen dira, eta doakoak dira; merezi du probatzea, beraz.

Chat Euskadi, canalchat

canalchat.org/chat/euskadi

Canalchat.org-en interfazea erraza eta intuitiboa da, eta sartzeko ez daukazu erregistratu beharrik; nick bat aukeratu, eta zuzenean sar zaitezke. Nahi izanez gero, erregistratzeko eta argazki bat gehitzeko aukera duzu; hala, hautatzen duzun izen hori ez du beste inork erabiliko.

Canalchat.org-en sartzean, ikusiko duzu nabigazioa sinplea dela; nahikoa da sartu eta zein komunitatetan hitz egiten hasi nahi duzun bilatzea. #Euskadi aretoan, probintzia bakoitzeko (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) areto espezifikoak ere badituzu. Baina zure inguruko jendea bilatzen baduzu hitz egiteko, badira areto espezifikoagoak, hala nola Amurrio, Laudio, Eibar, Zarautz, Getxo, Basauri, Irun...

Canalchat.org-en nobedade edo bereizgarri handienetako bat umorezko atala da. Elkarrizketetatik apur bat deskonektatu nahi baduzu, umorezko atala duzu eskura; txisteak eta istorio xelebreak kontatzen dituzte han.

Chat Euskadi, terrachat

terrachat.net/chat/pais-vasco.php

Terrachat.net-en ere ez da beharrezkoa erregistratzea elkarrizketetan sartu ahal izateko; nahikoa da txat bat hautatu eta sartzea.

Terrachat.net-ek gaien arabera sailkatutako txat-aukera zabala eskaintzen du. Sartutakoan, nick bat emango dizu, ausaz —nahi duzunean alda dezakezu—. Interfazea oso intuitiboa da; gaikako txatak (musika, zinema, Internet, argazkilaritza...), adinaren edo eremu geografikoaren araberakoak nahiz LGTBIQ+ aretoak hauta ditzakezu.

Zugandik hurbil dagoen jendea bilatzen baduzu, hemen ere aurkituko duzu. Probintzia mailako hiru areto daude, eta, haietan, espezifikoagoak ere bai. Arabako aretoan, Gasteizko jendearekin hitz egin ahal izango duzu; Bizkaikoan Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko jendearekin; eta Gipuzkoakoan, Donostiakoarekin eta Irungoarekin.

Chat Euskadi, chateagratis

chateagratis.net/chat/11/sala/Pais-Vasco.php

Chateagratis.net-en ezaugarri nabarmenena da oso erraza dela elkarrizketetan parte hartzea. Nahikoa da nick bat bilatu eta txateatzeko aukera sakatzea. Ez da beste urratsik ez informaziorik behar sartzeko. Nahi izanez gero, nicka erregistratzeko aukera ematen du, beste inork erabil ez dezan.

Chateagratis.net-ek hainbat kategoria ditu, eta, horri esker, errazago nabigatuko duzu, eta errazago aurkituko duzu bilatzen ari zarena. Bi areto nagusi ditu: adiskidetasunarena eta ligatzekoa.

Gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako pertsonak aurkitu ditzakegu. Baina hurbilagokoak ere bai, Euskadikoak. Hiru areto nagusi daude: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba; eta, haietako bakoitzaren barruan, udalerri bakoitzeko berariazko bat. Beraz, erraza da nahi duzuna aurkitzea.

Chat Euskadi, chatzona

chatzona.org/chat/euskadi/

Chatzona.org interfazea, aurreko txatak bezala, erraza eta erabilgarria da. Konektatu, nick bat aukeratu, eta txateatzeko prest egongo zara. Hori bai, txaten erabiltzaileen bizikidetza-arauak onartu behar dituzu, elkarrizketa guztiak errespetuzkoak eta egokiak izan daitezen.

Orriaren behealdean begiratzen baduzu, erabilgarri dauden kanal guztiak aurkituko dituzu. Erdialdean areto nagusia dago (hantxe dago Euskadikoa ere). Erabiltzailearen gainean sakatuz gero, berriz, haren argazkia ikusi ahal izango duzu (argazkirik jarri badu). Handik, mezu pribatu bat bidal diezaiokezu, edo, nahi baduzu, blokeatu.

Beste txatetan ez bezala, chatzona.org webgunean informazio-atala eta bloga eskaintzen dituzte; orrialdeko nobedade guztien berri izan dezakezu haietan.

Stickerrak edo emojiak bidaltzea gustatzen bazaizu, ezin egokiagoa da chatzona.org zuretzat. Emotikonoak bidaltzeko aukera ematen du, elkarrizketak girotzeko, eta gauza gehiago ere egin ditzakezu, hala nola letra-mota edo -kolorea aldatu.

Chat Euskadi, chateamos

chateamos.net/chat/euskadi.php

Aurreko txatetan bezala,chateamos.net-en ez dago erregistratu beharrik; izena aukeratuta edo nick bat bilatuta has zaitezke hizketan.

Adiskidetasunaren edo adinaren aretoengatik nabarmentzen da, baina atal espezifikoagoak ere badaude; adibidez, maitasuna aurkitzekoa. Eta esan daiteke gaztelaniaz hitz egiten dutenen kanalen artean ezagunena eta Interneten gehien erabiltzen dena dela chateamos.net.

Euskadiko jendea nahi baduzu, azpiaretoak ere baditu, 15 udalerriri dagozkienak (tartean, Getxo, Basauri, Sestao, Durango, Santurtzi, Eibar, Barakaldo eta Errenteria).

Interfazean, goiko aldean, hizketan ari zaren gela alda dezakezu; baita nicka ere.

Gainera, konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuei mezu pribatuak bidaltzeko aukera ematen du chateamos.net-ek, eta, txateko kideren bat bat-batean oso astun jartzen bada, blokeatzeko aukera duzu.

Chat Euskadi, gentechat

gentechat.net/chat-euskadi.html

Orain arte aipatu ditugun beste aukeren aldean, gentechat.net-ek urrats gehiago behar ditu elkarrizketa-aretoetara sartzeko; izan ere, hitz egiten hasteko, nick bat eta avatar bat hautatzea eskatzen du (ezin dira argazkiak igo; interfazean agertzen zaizkizun aurrez ezarritako irudietako bat besterik ez).

Kontua erregistra daiteke, beti nick bera erabiltzeko; kasu horretan, sartzeko unean, pasahitza sartu besterik ez da egin behar.

Areto hauek aurkitu ditzakezu, besteak beste: gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako aretoak, aisialdikoak, harremanetakoak, kiroletakoak, informatikakoak, telesailenak, adinaren araberakoak, eta abar. Foroen atal bat ere badu, oso aktiboa, era guztietako gaiei buruz eztabaidatzeko. Zure inguruko jendea nahi baduzu, Euskadikoa, aurkituko duzu. Gainera, Euskadiko hamar udalerritako aretoak ditu; hauek, besteak beste: Eibar, Irun, Donostia, Getxo eta Barakaldo.

Chat gays Euskadi, chathispano

Euskadiko gay-txatak

LGTBIQ+ munduarekin lotutako txatak ere asko erabiltzen dira. Sexu-orientazio bera duten pertsonen arteko txatak dira.

Gay-txat” direlakoetan, berdinen arteko komunikazioa eta seguru sentitzea bilatzen dute erabiltzaileek. Eremu geografikoaren araberako banaketa duten txat-kanal gehienek dute aparteko areto bat mota horretako elkarrizketetarako. Euskaldiko gay-txatak dituzte, adibidez, chatgratis.net, chatzona.org eta chathispano.com txatek.

Horra hor aukera batzuk doan txateatzeko eta ezagutzen ez duzun baina hurbil daukazun jendearekin hitz egiteko; baita herriko jendearekin ere. Hemen axola duen gauza bakarra da beti errespetuz jokatzea eta elkarrizketari bide ematea. Seguru aurkituko dituzula zure gustu edo zaletasun berberak dituzten beste erabiltzaile batzuk. Ausartu zaitez hitz egiten!