Prest al zaude martxoan Euskaltelen eskaintzen dizkizugun telebista-estreinaldi guztiez gozatzeko?
Albiste handietako bat da 1923ren bigarren denboraldia iritsiko dela SkyShowtimera. Kanal horretan bertan estreinatuko da Transformers One animazio-filma. Warner TV-n, The Rookieren 7. denboraldiko atal berriak, eta Star Channelen, Watson ezagutuko dugu. Martxoko kanal irekian —Odisea—, Ciencia y cerebro atal berezia, eta dokumental interesgarri gehiago Historian: Mujeres espía en la II Guerra Mundial.
Guztia TB baldin badaukazu, Dragones hacia nuevos confines familian ikusteko plan ederra daukazu Dreamworksen, eta Eurosporten, berriz, bizikleta hartzeko garaia, hemen baita jada 2025eko txirrindularitza-denboraldia.
Plataformak ere estreinaldiz mukuru datoz martxoan. Netflixera, Estado eléctrico dator, Millie Bobby Brown dela protagonista; Prime Videora, Su Majestad telesaila; eta Maxera, Cuando nadie nos ve thrillerra.
1923 - T2, SkyShowtime kanalean: dialeko 10ean
Helen Mirren eta Harrison Ford dira 1923ko protagonistak; Yellowstone mitikoaren spin-offa da, eta bigarren denboraldia estreinatuko du SkyShowtimek martxoan. Kapitulu berrietan, Dutton dinastiak negu gogor bati egin beharko dio aurre, eta ez zaizkio faltako bestelako arazo berri eta zaharrak ere. Ikusiko dugu nola Spencer korrika eta presaka itzuliko den Montanara eta nola Alexandra eginahal guztian arituko den maitasun-istorioa berreskuratzeko.
-
1. atalaren estreinaldia: martxoaren 10etik aurrera egongo da ikusgai, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Atal berri bat astero.
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Transformers One, SkyShowtimen: dialeko 10ean
2024ko animazio-film txalotuenetako bat SkyShowtimen ikusgai orain. Transformersen lehenengo animazio-filma da, Transformers One izenburukoa. Optimus Prime eta Megatron etsaituen jatorria (eta, hasieran, adiskidetasuna) kontatzen du. Gainera, Transformersen unibertsoan bete-betean sar zaitezen, sagaren emanaldi guztiak dituzu ikusgai SkyShowtimen.
-
Estreinaldia: martxoaren 3an, astelehena, SkyShowtimen, dialeko 10ean
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
The Rookie - T7, Warner TV-n: dialeko 14an
John Nolan (Nathan Fillion) Los Angelesko poliziako hasiberri beteranoena izan zen bere garaian. Esperientzia, karisma eta umorea baliatu ditu polizia-saileko erreferente bihurtzeko, baina orain bala-zauri baten ondorioak jasaten ari da, eta osasun-kontuak ez dira gaztetan bezain errazak. The Rookie telesailaren zazpigarren denboraldia zain daukazu Warner TVn.
-
Estreinaldia: martxoaren 5ean, asteazkena, 22:00etan, Warner TVn, dialeko 14an.
-
Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Watson, Star Channelen: dialeko 12an

Star Channelek drama eta misterioz betetako telesail bat estreinatuko du, Sherlock Holmesen zale guztientzako ezin egokiagoa. Watson berriak John Watson doktorearen abenturak kontatzen ditu, zeinak, Holmes hilez geroztik, misterio medikoak baititu jomuga.
-
Estreinaldia: martxoaren 13an, osteguna, 22:00etan, Star Channelen, dialeko 12an
-
Emanaldia: ostegunero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Ciencia y cerebro atal berezia Odisean, irekian: dialeko 9an

Odisea da martxoan Euskaltelen bidez irekian ikusi ahal izango den kanala. Ez huts egin Ciencia y cerebro atal berezia. Replaytekan izango duzu ikusgai, martxoaren 3tik aurrera. 20 film giza garuna zeinen zoragarria den ikusteko eta gehiago jakiteko azken aurrerapen zientifikoei eta, esate baterako, neuroplastikotasunari eta beste hainbat kontu interesgarriri buruz.
-
Eskaripean: Replaytekan martxoaren 3tik aurrera (astelehena).
Mujeres espía en la II Guerra Mundial, Historia kanalean: dialeko 70ean

Historia kanalak Mujeres espías en la II GM estreinatuko du. Sail honek kontatzen du ezen, sexismoa gorabehera, emakume talentudun batzuek arriskuan jarri zutela bizitza beren herrialdeengatik eta gerra irabazten lagundu zutela. Horietako asko jazarri, torturatu eta exekutatu egin zituzten misio sekretuetan parte hartzeagatik, pertsonak edo hornigaiak kontrabandoz pasatzeagatik edo norbait hiltzeagatik.
-
Estreinaldia: martxoaren 17a, astelehena, 22:00etan, dialeko 70ean
-
Emanaldia: astelehenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
2025eko txirrindularitza-denboraldia, Eurosporten: dialeko 110ean

2025eko txirrindularitza-denboraldiak aurrera egingo du martxoan Eurosporten. Hasteko, Strade Bianche (martxoak 8); gero, Paris-Niza (martxoak 9-16) eta Tirreno-Adriatikoa lasterketak (martxoak 10-16). Martxoaren 22an, Milan-San Remo da hitzordua, urteko bost monumentuetan lehena. Eta beste hitzordu handi batzuetarako tartea ere izango da, hala nola Volta a Catalunyarako (martxoak 24-30), non Euskaltel Euskadi taldeak parte hartuko duen.
Dragones hacia nuevos confines, Dreamworksen: dialeko 94an

Cómo entrenar a tu dragón filmaren sortzaileen eskutik, Dragones hacia nuevos confines dator orain. Serie berri honetan, leku ezezagunetara eramango gaituzte Hipok eta Desdentaok, leku esploratu gabeak erakutsiko dizkigute, eta dragoi gehiago izango ditugu zain. Txikiak, eta ez hain txikiak, prestatu saio berriak ikusteko Dreamworksen.
-
Estreinaldia: martxoaren 3a, astelehena, 12:00etan, Dreamworksen, dialeko 94an
-
Emanaldiak: astelehenetik igandera
-
Eskaripean: Replaytekan
Netflix, Prime Video eta Maxeko nabarmenenak
Estado eléctrico, Netflixen
Estado eléctrico heldu da Netflixera, zientzia-fikziozko film bat genero horren zaleak txora-txora eginda utziko dituena. Desagertutako anaia aurkitu nahian bidaia zail bati ekiten dion nerabe umezurtz bati buruzko istorioa da. Millie Bobby Brownek interpretatzen du nerabe umezurtzaren rola. Robot misteriotsu bat, kontrabandista bat eta haren lagun bitxia izango ditu bidaide.
-
Estreinaldia: martxoaren 14a, ostirala, Netflixen.
Su Majestad, Prime Videon
Pilar printzesa gazte bat da, etorkizunean erregina izateko bidean. Bat-batean, baina, korrika eta presaka, erakundearen buru bihurtuko du, familiako eskandalu baten ondorioz. Erakutsi beharko du ez dela denek uste bezain arduragabea, alferra eta ezdeusa. Edo halakoxea da benetan? Su Majestad, Prime Videoren telesail berria, otsailaren 27tik aurrera ikusgai.
-
Estreinaldia: otsailaren 27a, osteguna, Prime Videon.
Cuando nadie nos ve, Maxen
Suizidio erritual batek eta soldadu amerikar baten desagerpenak Gutiérrez sarjentuaren eta Castillo tenientearen ikerketak eta bizitzak lotuko dituzte thriller honetan. Morón de la Fronteran gaude, Aste Santuan. Cuando nadie nos ve Maxen telesail original bat da, Maribel Verdú protagonista duena eta Sergio Sarriaren izen bereko eleberrian oinarritua dagoena.
Estreinaldia: martxoaren 7an, ostirala, Maxen.
Horiek dituzu 2025eko martxoko estreinaldi nagusiak, eta zain dauzkazu guztiak Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.