Kirola gustatzen bazaizu, nobedade zoragarriak ditugu zuretzat Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Tenisarekin hasiko gara, maiatzaren 25ean hasiko baita Roland-Garros 2025, eta txirrindularitzarekin jarraituko dugu, Italiako Giroarekin. Hori dena ikusi ahal izango duzu Eurosporten, zeina irekian emango baitugu hil honetan.
Bestetik, SkyShowtimen, gustu guztietarako edukiak dauzkagu: Gladiator 2ren estreinaldia, Cara feliz telesaila eta Robot Salvaje. Star Channelen, The Old Man telesaila egongo da ikusgai, Jeff Bridges-ekin; eta National Geographicen, berriz, Liberación de Europa: Del Día D a Berlín.
Streaming bidezko plataformetan, berriz, estreinaldi ugari: Coronadoren Legado telesaila Netflixen, eta Carrie, Miranda, Charlotte eta abarren abenturen hirugarren atala Maxen, And Just Like Thaten hirugarren denboraldian. Eta Disney+-en, zeina zuzenean kontrata baitezakezu Euskaltelekin, Mentes Criminales.
Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistako maiatzeko eskaintzarik aipagarrienen xehetasun gehiago ere kontatuko dizkizugu.
Roland-Garros 2025, Eurosport irekian: dialeko 9an
Eurosport eskainiko dugu irekian maiatzean, tenisik onena ikusteko aukera izan dezazun. Bizi ezazu zuzenean eta esklusiban Roland-Garrosen emozio guztia, maiatzaren 25etik ekainaren 8ra. Guztia TB duten bezeroek, aurten ere, 4K kalitatean ikusi ahal izango dituzte Philippe Chatrier-en partida guztiak, dialeko 112an.
Nor izango da Parisko errege berria? 2025ean, Rafa Nadalek ez du Roland Garrosen parte hartuko, eta askok hartu nahi lukete haren tokia. Carlos Alcaraz, Parisko Grand Slameko egungo txapelduna, titulua berresteko hautagai sendoa da, baina aurkari handiak izango ditu horretarako: Jannik Sinner, Alexander Zverev, Casper Ruud eta Stefanos Tsitsipas, besteak beste.
Emakumezkoetan, Iga Swiatek-ek historia egin nahi du Parisen bosgarren titulua lortuz, baina munduko txapelduna izango du aurrez aurre, Aryna Sabalenka.
Partida guztiak zuzenean eta esklusiban ikusi ahal izango dituzu Eurosporten, zeina irekian emango baitugu maiatzean Euskaltelen telebistan. Eta xehetasunik ez galtzeko, Pasando Bolas programa ikusgai egunero.
-
Roland-Garros 2025: maiatzaren 25etik ekainaren 8ra, Eurosport irekian (dialeko 9an) eta 4K kalitatean (dialeko 112an).
Gladiator 2, SkyShowtimen: dialeko 10ean
Paul Mescal, Denzel Washington, Pedro Pascal eta Connie Nielsen dira Ridley Scott-ek zuzendutako Gladiator 2 filmaren protagonistak. Marco Aurelio hil eta hamasei urtera kokatzen da istorioa. Geta eta Caracalla biki bihozgabeek gobernatzen dute Erroma. Aurelioren biloba, Lucio Vero, esklabo bat da, eta mendeku hartzeko aukera eskainiko zaio Koliseoan nahikoa borroka irabazten baditu. Estreinaldia SkyShowtimen.
-
Estreinaldia: maiatzaren 16an, ostirala, SkyShowtimen (dialeko 10ean)
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Cara feliz, SkyShowtimen: dialeko 10ean
SkyShowtimeko telesail esklusiboa, Melissa Jesperson-Mooreren benetako historian oinarritua. Moorek jakin du bere aita “aurpegi zoriontsuko hiltzailea” zela. Iragan horri aurre egin beharko dio Cara feliz telesailean.
-
Estreinaldia: maiatzaren 8an, osteguna, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
The Old Man, Star Channelen: dialeko 12an

Ekintza, espioitza eta suspensea Jeff Bridges-ekin Star Channelen The Old Man telesail berrian. Dan Chase CIAko agente ohiak bere iraganarekin adiskidetu behar duenean, bera hiltzen saiatuko dira.
-
Estreinaldia: maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Star Channelen (dialeko 12an).
-
Emanaldia: 17:30etik aurrera.
-
Eskaripean: Replaytekan
Liberación de Europa: Del Día D a Berlín, National Geographicen: dialeko 71n

2025eko maiatzaren 8an 80 urte izango dira Alemania nazia erori zela. National Geographicek bat egin du ospakizun horrekin, Europaren Askapenaren ikuspegi paregabea eskaintzen digun telesail berri hau estreinatuz. Liberación de Europa: del Día D a Berlín bidaia zirraragarri bat da, beteranoen, adituen eta Europa osoko pertsonen testigantzekin osatua, eta ezin hobeto azaltzen ditu Alemania nazia erortzea eragin zuten une garrantzitsuenak.
-
Estreinaldia: maiatzaren 13an, asteartea, National Geographicen (dialeko 71n).
-
Emanaldia: asteartero, 22:50ean
-
Eskaripean: Replaytekan
Robot Salvaje, SkyShowtimen: dialeko 10ean

Abentura epikoa SkyShowtimen, Robot Salvaje filmaren estreinaldiarekin. Nobela arrakastatsuaren zinemarako egokitzapena da, eta Oscar sarietarako hiru izendapen lortu ditu. Familian ikusteko egokia da: hondoratze bat dela medio, ROZZUM 7134 robota, “Roz” ezizenez, inor bizi ez den uharte batean geratu da, eta ingurunera egokitzen ikasi behar du.
-
Estreinaldia: maiatzaren 26an, astelehena, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Italiako Giroa Eurosporten: dialeko 110ean

Maglia arrosa eskuratzeko beste borroka bat. Maiatzaren 9tik ekainaren 1era, ikusi Italiako Giroa Eurosporten.
Izan ere, Corsa Rosaren 108. edizioak emozioa izango du lehen kilometrotik hasita: erlojupeko bizi-bizia Tiranan, erdi- eta goi-mendiko etapak eta 3.413 kilometroko ibilbidea, ekainaren 1ean Erromako kaleetan amaituko dena.
Gainera, maiatzean, Eurosportek gertutik jarraituko dio emakumezkoen tropelari ere, 2025eko Euskal Herriko Itzuliko emakumezkoen probarekin (maiatzaren 16tik 18ra).
Netflix, Disney+ eta Maxeko nabarmenenak
Legado, Netflixen
Federico Seligman hedabideetako handikiak mehatxupean ikusten du berak eraiki duen inperioa, seme-alaben jarrera dela eta. Eta ez dago hori onartzeko prest. Horrela hasiko da Netflixen Legado telesaila, drama, boterea eta familiako sekretuak uztartzen dituen telesaila. Carlos Monteroren zigilua du, eta Jose Coronado eta Belen Cuesta dira protagonistak.
-
Estreinaldia: maiatzaren 16an, ostirala, Netflixen.
Mentes criminales, Disney+-en

Kriminalik gaiztoenak aztertzen dituen FBIko kriminologo-taldea bueltan da Disney+-en. Ez du aurkezpenik behar 17 denboraldi arrakastatsuren ondoren.
Kriminalik gaiztoenak aztertzen dituen FBIko kriminologo-taldea bueltan da Disney+-en. Ez du aurkezpenik behar 17 denboraldi arrakastatsuren ondoren.Kriminalik gaiztoenak aztertzen dituen FBIko kriminologo-taldea bueltan da Disney+-en. Ez du aurkezpenik behar 17 denboraldi arrakastatsuren ondoren.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelkin.
-
Estreinaldia: jada ikusgai, Disney+ plataforman.
And Just Like That - T3, Maxen
Carriek, Mirandak, Charlottek, Seemak eta LTWk New Yorken daramatzaten 50 urteetako bizitzaren, maitasunaren, sexuaren eta adiskidetasunaren errealitate konplexua erakusten dute. Zorionekoak Sexo en Nueva Yorken jarraitzaileak: maiatzean estreinatuko du Maxek And Just Like Thaten hirugarren denboraldia.
Estreinaldia: maiatzaren 30ean, ostirala, Maxen.
Ostegunero atal berri bat.
2025eko maiatzeko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.