Hemen da apirila, eta berrikuntza interesgarri ugari ditugu Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Berri nagusiarekin hasiko gara: apirilaren 7tik aurrera, zuzenean kontratatu dezakezu Disney+ plataforma Euskaltelekin. Estreinaldi bikainak ikusteko aukera izango duzu: Mufasa: El Rey León eta Andoren bigarren denboraldia, besteak beste.
SkyShowtimen, berriz, Gangs of London telesailaren atal berriak eta Smile 2 filma. Gokuren zaleentzat, Dragon Ball Z Kai telesaila iritsiko da Comedy Centralera. Dokumentalzalea baldin bazara, National Geographicek Titanic: la resurrección digital estreinatuko du.
Guztia TB baldin baduzu, zain izango duzu Marea Laranja Itzulian (Eurosporten ikusgai), eta txikiek hitzordua dute Dreamworksen Trollhunters: Cuentos de Arcadia telesailarekin.
Gustu guztietarako aukerak dituzu plataformetan: Mufasa: El Rey León Disney+ plataforman, You - T5 Netflixen eta The Last Of Us – T2 Maxen.
Andor - T2, Disney+ plataforman

Apirilaren 7tik aurrera, zuzenean kontratatu dezakezu Disney+ plataforma Euskaltelekin. Hala, 4k deskodetzailean izango dituzu estreinaldirik onenak, denak urrutiko aginte bakar batean, eta faktura bakarrean jasoko dituzu zerbitzu guztiak, baita Disney+ ere.
Zer ikus dezaket Disney+ plataforman? Adi.
Gozatu Star Warsen unibertsoaz Disney+ plataforman, Andoren bigarren denboraldiarekin. Diego Luna, Adria Arjona eta Genevieve O'Reilly ditu protagonista serieak. Rogue One baino bost urte lehenago girotua, Andorren eraldaketa erakusten du; iraultzaile bihurtzen den lapurra lehendabizi eta, azkenean, Inperio Galaktikoaren aurkako Matxinadako kide. Andoren 2. denboraldian, biziagoak dira pertsonaiak eta haien arteko harremanak, gerra hastear dagoenean. Bestalde, Cassianek funtsezko rola du Aliantza Matxinoan.
-
Andor - T2: apirilaren 23tik aurrera ikusgai, Disney+ plataforman.
Smile 2, SkyShowtimen: dialeko 10ean

Smileren bigarren denboraldia. Skye Rileyk gero eta esperientzia beldurgarri eta azalezinagoak biziko ditu, eta aurre egin beharko dio bere iraganari.
-
Estreinaldia: apirilaren 15ean, asteartea, SkyShowtimen (dialeko 10ean)
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Gangs of London - T3, SkyShowtimen: dialeko 10ean
Londresko azpimundu kriminala kontrolatzeko borroka gogorrean, inor ez dago seguru..., ezta Gangs of Londonen hirugarren denboraldian ere. Hemen ez dago istripurik, aurrez ondo pentsatutako erasoak baizik, baina nor dago horren guztiaren atzean? Gangs of London - T3 apirilean estreinatuko da SkyShowtimen.
-
Estreinaldia: apirilaren 14an, astelehena, SkyShowtimen (dialeko 10ean)
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Dragon Ball Z Kai, Comedy Centralen: dialeko 15ean

"Dragon Ball Z"ren bertsio birmasterizatua eta gaztelaniazko bikoizketa berriarekin, Comedy Centralen. Berri bikainak animearen klasiko honen zale ugarientzat.
-
Estreinaldia: jada ikusgai Comedy Centralen (dialeko 15ean).
-
Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 17:30ean.
-
Eskaripean: Replaytekan
Titanic: la resurrección digital, National Geographicen: dialeko 71n

Zer gertatu zen benetan Titanic hondoratu zen gau zoritxarreko hartan? National Geographic Titanicen “biki digitala” sortzeko lanean diharduen misioan sartua da esklusiban 2022az geroztik, eta itsaspean sekula egin den eskaneatze-proiekturik handiena osatu du. 715.000 irudi inguru eta detektibe-lan nekeza hondamendiaren kronologia berreraikitzeko. Titanic: la resurrección digital dokumentala da emaitza, eta James Cameronek parte hartu du proiektuan.
-
Estreinaldia: apirilean (eguna zehazteko), National Geographicen (dialeko 71n).
-
Emanaldia: eguna eta ordua zehazteko
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Itzulia, Eurosporten: dialeko 110ean

Egin bat Marea Laranjarekin, eta bizi 2025eko Itzulia Euskaltel-Euskadi taldearekin, apirilaren 7tik 12ra. Sei egunez, 27 mendateri eta guztira 870,20 kilometroko ibilbideari egin beharko diete aurre zirkuituko txirrindulari onenek. Ezinbesteko hitzordua txirrindularitzarekin Eurosporten!
Gainera, apirilaren 5ean Miguel Indurain GP lasterketa ere ikusi ahal izango duzu.
Trollhunters: Cuentos de Arcadia, Dreamworksen: dialeko 94an

Guillermo del Torok talka egiten duten bi munduren istorioa sortu du, bai eta ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka zahar baten istorioa ere. Jim Lake Jr.-ek kosta ahala kosta konpondu nahi du borroka hori..., gimnasia-eskola amaitu ondoren. Familia osoarentzako entretenimendua Dreamworksen, Trollhunters: Cuentos de Arcadia telesailarekin.
-
Estreinaldia: apirilaren 7an, astelehena, Dreamworksen (dialeko 94an)
-
Emanaldiak: astelehenetik ostiralera (13:30, 18:30, 18:55 eta 19:20) eta larunbat eta igandeetan (8:55, 11:50 eta 16:00)
-
Eskaripean: Replaytekan
Netflix, Disney+ eta Maxeko nabarmenenak
You - T5, Netflixen
You apirilaren 24an amaituko da Netflixen. Joe New Yorkera itzuli berri da, eta familiako istilu bat eta emakume erakargarri baten tentazioa izango ditu zain.
-
Estreinaldia: otsailaren 24a, osteguna, Netflixen.
Mufasa: El Rey León, Disney+ plataforman
Ezagutu Mufasako Erresumako Lurraldeetako errege maitatuaren goraldiaren kontakizuna. Hemen da Mufasa: El Rey León. Umezurtz izatetik Taka oinordekoarekin elkartzera. Familia osoarentzako zinema-plana Disney+ plataforman.
-
Estreinaldia: jada ikusgai, Disney+ plataforman.
The Last Of Us - T2, Maxen
Maxera iritsi da The Last Of Us sailaren bigarren denboraldia. Naughty Dog bideo-joko ezagunaren egokitzapen txalotuaren segida! Maitasun-harreman berriak, mendeku berriak, pertsonaia berriak..., eta Pedro Pascal eta Bella Ramsey protagonista nagusi. Ezin dizugu besterik kontatu; gainerakoa zuk zeuk ikusiko duzu apirilaren 14tik aurrera: The Last Of Us - T2.
-
Estreinaldia: apirilaren 14a, astelehena, Maxen.
Replaytekako edukirik ikusienak
Jakin nahi duzu zein diren Replaytekan gehien ikusitako edukiak? Hemen duzu Top 5a:
-
Gru 4: mi villano favorito SkyShowtimen.
-
1923 - T1, SkyShowtimen
-
The Rookie - T7, Warner TVn
-
Lockerbie: En búsqueda de la verdad, SkyShowtimen
-
La agencia - T1, SkyShowtimen
2025eko apirileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.