Zapiak eskuan dituztela, lagun-taldeak eta peñak prest daude dagoeneko Tafallako 2024 jaietarako: milaka lagun elkartuko dira Nafarroako hiri horretan abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Inork ez ditu galdu nahi erraldoiek animaturiko kale-giroa, musika-errondak, entzierroak eta hainbeste esperotako Salbeko igoera.
Ikusi hemen Andre Mariaren eta San Sebastianen omenezko Tafallako 2024ko jaien egitarau oso-osoa.
Tafallako jaien egutegia egun batzuk lehenago hasten da, jaien aurreko aste klasikoarekin.
Gero, zazpi egun irauten dute jai-ospakizunek Tafallan, 2024ko kartelak iragartzen duen bezala: “Zazpi jaiegun” du izenburua, eta Ion Kepa Soltxagak diseinatu du.
Tafallako 2024ko jaien aurretikoa: kontzertuak eta ekitaldiak
Zortzi egunez izango dira aurten ekitaldiak; besteak beste, txirrindularitza-lasterketa bat, mural baten inaugurazioa, pala-partidak eta jota-lehiaketa.
Berrikuntza gisa, abuztuaren 10ean, larunbatean, behiak askatuko dira zezen-plazatik ibaiko zubiraino.
Baina, zalantzarik gabe, kontzertuek pizten dute irrikarik handiena aurrejaietan. Musika aire zabalean. Ez dago hori baino hoberik Tafallako 2024ko jaietako giroa berotzen hasteko.
-
Abuztuaren 7an (asteazkena), 21:30ean: Irregular Roots. Arkakusoen Plazatxoan.
-
Abuztuaren 8an (osteguna), 21:30ean: The Agapornis. Arkakusoen Plazatxoan.
-
Abuztuaren 9an (ostirala), 22:00ean: Hermana Furia. Nafarroa plazan.
-
Abuztuaren 11n (igandea), 22:30ean: Goxuan Salsa. Nafarroa plazan.
-
Abuztuaren 13an (asteartea), 22:30ean: La Tafallesa musika-banda. Nafarroa plazan.
Tafallako 2024ko jaien egitaraua
Badira bi une tafallar nahiz bisitariek intentsitate bereziz bizi dituztenak beren herriko jaietan.
Lehena, Udaletxeko balkoitik festak iragartzen dituen suziriaren jaurtiketa.
2024an, Musika Eskolako irakasleak arduratuko dira jaurtiketaz, eskolaren 50. urteurrena baita, eta ziur gaude beste urte batez ere plaza beteko duela. Parte-hartzaileen artean egongo dira Udalak zozketatutako sarreren irabazleak.
Ondoren, Musika Banda, Tafallako hiru peñak eta Gaiteroak eta Txistulariak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Tafallako festetako beste une handia Salbeko igoera tradizionala da. Udal-agintariek, mazeroek, klarinek, tinbalek, La Tafallesa Musika Bandak eta peña tafallarrek osatutako segizioa Nafarroako plazatik Santa Maria eliza parrokialeraino joango da. Jasokundeko Andre Mariaren omenezko Salbea entzungo da han, Tafallesa Abesbatzak abestuta.
Biak abuztuaren 14an izaten dira, ospakizun-egun nagusian. Baina horiek baino askoz jarduera gehiago daude Tafallako 2024ko jai-egitarauan.
Abuztuak 14, asteazkena
- 12:00 – Udaletxeko balkoia: jaiak abiarazteko suziria jaurtitzea Musika Eskolarekin; ondoren, kalejira udalerrian zehar, Tafallako Musika Bandarekin, peñekin, gaiteroekin eta txistulariekin.
- 18:00 – Gizarte-etxea: Jota-jaialdia, Rondalla Tafallesak lagunduta.
- 18:30 – Eskolapioen patioa: Piratas de Secano haurrentzako ikuskizuna.
- 18:30 – Ereta parkea: haurren eremuan, zezen freskagarria.
- 20:00 – Nafarroa plazatik abiatuta: Salbeko igoera. La Tafallesa musika-banda eta mazolariak, klarinete-jotzaileak eta tinbalariak lagun dituztela, udal-segizioa Santa Maria elizaraino igotzen da, peñen atzetik, eta, han, Salbea abesten dute Jasokundeko Andre Mariaren omenez.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, Oink Oink filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: Koxkor taldea.
- 00:30 – El Cierzo peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 15, osteguna
- 08:15 – Musika Bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:30 – Nafarroako plazatik Santa Maria elizara igotzea udal-ordezkariekin, mazolariak, klarinete-jotzaileak eta tinbalariak, erraldoiak, kilikiak, zaldikoak, dantzariak, txistulariak, gaiteroak eta musika-banda lagun dituztela. Meza nagusia eta, bueltan, dantza-erakustaldia Nafarroa plazan.
- 13:00 – El Aguazón peñaren erronda.
- 17:30 – Eskolapioetako pilotalekua: puzgarriak eta apar-festa.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Duo K-Fe-ren kafe-kontzertua.
- 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
- 18:00 – Zezenketa.
- 18:00 – ElektroTxuflaren erronda alde zaharretik.
- 19:30 – Nafarroa plaza: Mexico Lindo mariatxiaren emanaldia.
- 20:00 – El Cierzo peñaren erronda.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, Hotel Transilvania-Transformanía filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: Mexico Lindo mariatxiaren kontzertua.
- 00:30 – El Empuje peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 16a, ostirala
- 07:00 – San Sebastianen omenezko aurora.
- 08:15 – Musika Bandaren eta txistulari-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:30 – Nafarroa plazatik Santa Maria elizara igotzea. San Sebastianen omenezko meza. Bueltan, dantza-erakustaldia Nafarroa plazan.
- 13:00 – El Cierzo peñaren erronda.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Charango orkestraren kafe-kontzertua.
- 17:30 – Segizioaren irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
- 18:00 – Burtziketa.
- 18:00 – Txistulariaren pasadizoa: Martín Budin eta DJ Loboren kontzertua.
- 18:30 – Eskolapioen patioa: Egun on sikiera haurrentzako ikuskizuna.
- 19:30 – Nafarroa plaza: The One-ren emanaldia.
- 20:00 – El Empuje peñaren erronda.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 22:45 – Kondearen parkea: su-festa.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, Momias filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: The One-ren emanaldia.
- 00:30 – El Aguazón peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 17, larunbata
- 08:15 – Tafallako gaitero-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:00 – Nafarroa plaza: txokolate-jatea.
- 11:30 – Dantzari txikien, txistularien eta Udal Musika Eskolaren kalejira, Tafallako Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsarekin batera.
- 12:30 – Nafarroa plazatik abiatuta: jota-erronda.
- 13:00 – Foruen plaza: Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua.
- 17:30 – Kondearen parkea: Ferieta Pirata jolas librea.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Javier y Chusen kafe-kontzertua.
- 18:00 – Ereta: zezen freskagarria.
- 18:00 – Txistulariaren pasadizoa – Kale Nagusia: Old Time Spooks taldearen kontzertua.
- 18:00 – Zezenketa.
- 19:30 – Nafarroa plaza: Estopaos taldearen emanaldia.
- 20:00 – El Aguazón peñaren erronda.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, Una familia de superhéroes filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: Estopaos taldearen kontzertua.
- 00:30 – El Cierzo peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 18, igandea
- 08:15 – Tafallako gaitero-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:45 – Nafarroa plaza: Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
- 11:00 – Nafarroa plaza: Pilindros Herri Kirol Taldearen erakustaldia.
- 13:00 – Foruen plaza: Txistularien Alarde Handia.
- 13:00 – El Aguazón peñaren erronda.
- 14:30 – Gizarte-etxea: adinekoen bazkaria.
- 17: 30 – Eskolapioetako pilotalekua: puzgarriak.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Chuchin Ibañezen kafe-kontzertua.
- 18:00 – Zezenketa.
- 18:00 – Foruen plaza: Fever Banden kontzertua.
- 20:00 – El Cierzo peñaren erronda.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, Trolls 3 filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: Raimundo el Canasteroren kontzertua.
- 00:30 – El Empuje peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 19, astelehena
- 08:15 – Tafallako gaitero-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:45 – Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
- 12:00 – Santa Mariako elizpea: auroroen erronda.XX
- 12:30 – Txistulari-taldearen erronda.
- 13:00 – El Cierzo peñaren erronda.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Carisma orkestraren kafe-kontzertua.
- 18:00 – Nafarroa plaza: peñen irteera zezen-plazara.
- 18:30 – Peñen Grand Prix-a eta bigantxak askatzea El Cierzo peñarekin.
- 18:30 – Eskolapioen patioa: Zirkoteke haurrentzako ikuskizuna.
- 20:00 – El Empuje peñaren erronda.
- 20:00 – Ereta pilotalekua: pilota-partidak.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 23:15 – Santa Mariako elizpea: haurrentzako zinema, La Patrulla Canina- La Superpelícula filma.
- 23:30 – Nafarroa plaza: Meteoro orkestra.
- 00:30 – El Aguazón peñaren erronda.
- 01:30 – Entzierrilloa.
Abuztuak 20, asteartea
- 08:15 – Tafallako gaitero-taldearen dianak.
- 09:00 – Entzierroa eta bigantxak.
- 10:45 – Nafarroa plaza: Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
- 12:00 – Tafalla Kantuz, Baigorri elkartea.
- 13:00 – Foruen plaza: Tafallako gaiteroak Haizaldi gaiteroekin.
- 13:00 – El Empuje peñaren erronda.
- 13:00 – Nafarroa plaza: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jai-amaiera.
- 15:00 – Bazkaria Eretan, Euskara Batzordeak antolatuta.
- 17: 30 – Eskolapioetako pilotalekua: puzgarriak.
- 17:30 – Gizarte-etxea: Azabache orkestraren kafe-kontzertua.
- 18:00 – Errekorte-lehiaketa nazionala “Ciudad de Tafalla” zezenekin.
- 18:00 – Tafalla Kantuz Tafallako kaleetan.
- 19:30 – Nafarroa plaza: Patxi eta Konpania taldea.
- 21:00 – Peñen itzulera zezen-plazatik Nafarroa plazara eta musika-banda.
- 21:45 – Zezensuzkoa.
- 22:00 – Nafarroa plaza: dantza tradizionalak Tafallako gaitero-taldearekin.
- 00:00 – Nafarroa plaza: jaien amaierako suzia.
- 00:00 – Peñen erronda.
Tafallako jaiak: jarduera nabarmenenak
Ikusi duzu Tafallako jaien egutegia pil-pilean izango dela zazpi egunez, abuztuaren 14tik 20ra, primeran pasa dezazun. Hona hemen ezinbesteko ospakizunei buruzko xehetasun gehiago:
Abuztuaren 14a egun seinalatua da tafallarren artean. Jaietako egun handiko ospakizunak eguerdi-partean hasten dira, eta 20:00etan izaten da gehien esperotako unea: Salbeko igoera.
Salbeko igoera
Klarinete-jotzaileek eta tinbalariek iragartzen dute Salbeko igoeraren hasiera, hasi Nafarroa plazatik eta Santa Maria elizaraino. Tafallarrek dantzan eta kantuan egiten dute ibilbide hori, bide honetan ikus dezakezun doinuekin alaiturik:
Kale-animazioa peñekin eta erraldoi eta buruhandiekin
Tafallako peñak dira uda-partean ospatzen dituzten herriko jaietako protagonistak.
Zazpi eguneko ospakizunetan, peñek etengabe alaitzen dituzte herriko kaleak, dela musika-errondetan, dela tafallarrekin eta bisitariekin antolatutako afarietan.
Kaleak girotzeaz arduratzen dira, era berean, Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, musika-banda, dantzariak, txistulariak edo gaitariak ere.
Entzierroak eta zezenketak
Entzierroak klasiko bat dira Tafallako jaietan, eta abuztuaren 15etik 20ra egunero izaten dira herriko kaleetan 9:00etan hasita. Ondoren, bigantxak askatzen dituzte. Goizaldean, 01:30ean, entzierrilloak egiten dituzte.
2024ko zezenketak abuztuaren 13an hasiko dira (asteartea), eta abuztuaren 20ra arte iraungo dute.
Zezenketez eta burtziketez gainera, Peñen Sari Nagusia eta Errekorte Lehiaketa ezagunak ere izango dira.
Beraz, badakizu Tafallako jaiekin hitzordua duzula abuztuaren 14tik 20ra. Ez dizute hutsik egingo ;)
Goiburuko irudi-iturria: Tafallako Udala.