Guztiok amets egin dugu noizbait sare sozialetan sortutako edukiekin bizimodua ateratzeko aukerarekin. Askok uste dute influencerrek guk adina denbora behar dutela edukiak sareetara igotzeko. Baina, beren arrakastaren gako nagusia da sareetatik eta sareetarako bizi direla. Horren adibide dira aukeratu ditugun euskal influencer eta instagramer hauek.

Euskadiko influencer hauen edukiak erabateko arrakasta izaten ari dira 2024an. Eta ezin dira oker egon haien milaka edo milioika jarraitzaile.

Aitana eta Paula Etxeberria, Twin Melody: 18,9 milioi jarraitzaile TikTok-en

influencers euskadi twin melody
Iturria: Twin Melody

Paula eta Aitana Etxeberria ahizpek 25 urte dituzte, gipuzkoarrak dira, Ordiziakoak, eta irakasle-ikasketak egiten ari dira. “Twin Melody” izenaz dira ezagunak, eta telebistan egin zuten debuta Pablo Motosen eskutik, “El hormiguero” saioan.

Sekulako arrakasta dute sarean, ia hemeretzi milioi jarraitzaile baitituzte TikTok-en. Haien hitzetan, ikasleak, kantariak, aktoreak, dantzariak eta youtuberrak dira.

Ibai Llanos: 15,4 milioi jarraitzaile Twitch-en

influencers euskadi ibai llanos
Iturria: Ibai Llanos

Ezinezkoa da ez ezagutzea, ezta? Ibai Llanos bilbotarrak 28 urte besterik ez ditu, eta streamerra, youtuberra eta onlineko kirol-aurkezlea da. Hamar milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen, baina hasiera besterik ez da hori.

Hamabost milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Twitch-en; horrek esan nahi du ezen, plataforma horretan jarraitzaile gehien dituzten kanalak kontuan harturik, Ibairen kanala hirugarrena dela mundu osoan. Youtube-n, berriz, 11 milioi harpidedunetik gora ditu.

Une gogoangarri askoren protagonista izan da; adibidez, Amerika Koparen emankizuna, Gerard Piquék lehiaketa horren eskubideak erosi ondoren. Urte-bukaerako kanpaikadak ere eman ditu, Puerta del Soletik, eta orobat “La velada del año” boxeo-torneoa: batez beste, 2,4 milioi ikusletik gora izan zuen Twitch-en, eta errekor guztiak hautsi zituen.

Jon Kortajarena: 4,3 milioi jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi jon kortajarena
Iturria: Jon Kortajarena

Nork ez du ezagutzen Jon Kortajarena? Izena ezagutzen ez baduzu ere, seguru ezaguna zaizula modelo bilbotar honen aurpegia, besteak beste Tom Ford, Versace, Calvin Klein eta nazioarteko beste marka ezagun askorekin lan egiten baitu. Gainera, gero eta aurpegi ezagunagoa da zineman eta zenbait telesailetan.

Jon Kortajarena dotoreziaren sinonimoa da. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Instagram-en, eta, une dibertigarriak, outfitak eta bidaiak partekatzeaz gainera, klima-aldaketari buruz hitz egiteko ere baliatzen du sare soziala.

Iban García: 2,3 milioi jarraitzaile TikTok-en

influencers euskadi iban garcia
Iturria: Iban García

Iban García azkoitiarrak Youtube-ra bideoak igoz ekin zion sareko ibilbideari; bideo horietan, errezetak eta eskolako bizitza zituen hizpide, besteak beste. Orain, modan dagoen influencerretako eta tiktokerretako bat da.

Musikaz, aisiaz edo umoreaz hizketan nahiz berriketan edo kalean jendeari erronkak jartzen, bere saltsan dago TikTok-en.

Posdcastak egiten ere ausartzen da, eta bere mtmad kanala du: “La que se va a liar”.

Gotzon Mantuliz: 700.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi gotzon mantuliz
Iturria: Gozton Mantuliz

Gotzon Mantulizek dioenez, etxean bezain eroso sentitzen da sare sozialetan, baina, batez ere, telebistan, eta horren adibide da “Zapeando” saioarekin izan duen arrakasta.

35 urteko bizkaitarra “El conquistador del fin del mundo” saioagatik ere ezaguna da, muturreko biziraupen-saio horretan agertu baitzen aurrenekoz telebistan. Han izandako arrakastari esker, jende asko hurbildu zitzaion. Gaur egun, bizitza osasungarriari, kirolari edo bere bizitzari buruzko gomendioz beteta dauzka sareak.

Eta bai, ez zabiltza oker, Operación Triunfoko lehiakideak sasoi betean jarri zituen entrenatzailea izan zen.

Gorka Barredo: 482.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi gorka barredo
Iturria: Gorka Barredo

Sukaldea maite du Gorka Barredok, eta grina hori kutsatzen die Instagram-en dituen jarraitzaileei (480.000tik gora).

Influencer izatea bere izaerarekin bat ez datorrela dioen arren, gasteiztarrak baditu dagoeneko lau kanal YouTube-n, eta beste bi irekitzekotan dago.

Gorkaren errezeta erraz, bizkor eta merkeak arrakasta izaten ari dira, izaten ari direnez.

: 426.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi iera paperlight
Iturria: Iera Paperlight

Iera Paperlight hondarribiarra da, bi seme-alaba ditu, eta konfinamenduan lortu zuen arrakasta.

Berrogeialdiak bizitza aldatzeko balio izan zion, eta bizitzeko, lan egiteko eta ondo pasatzeko modu berri bat aurkitu zuen. Instagram-i, duen estiloari eta ikus-entzunezko munduaz dakien guztiari esker, iraultza benetako bat eragin du sare sozialetan.

Instagram-eko profilean, senarrarekin batera prestatzen dituen errezetak eta modako trikimailuak erakusteko bideoak ere igotzen ditu Ierak. Bizitzarako duen filosofiak gidatzen du beti Ieraren estiloa.

Carmen Estefano: 404.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi carmen estefano
Iturria: Carmen Estefano

37 urteko influencerrak dio ezin dela bizi bere gurasoak eta hiru alabak gabe. “Trimadredeprincesas” izenaz da ezaguna Instagram-en, baina ez da ohiko influencer bat.

Duela 9 urte baino gehiago hasi zen Instagram-en, eta helburu bat baino ez zuen hasieran: gertu ez zituen pertsonen berri izatea eta, distantzia gorabehera, haiekiko harremana ez galtzea.

Kontuan, familiako kideei egindako argazkiak eta bideoak eta janzteko estiloaren gakoak partekatzen ditu. Iragazkirik gabeko eta pose beharturik gabeko argazkiak jartzen ditu maiz, lasai asko. Baina, batez ere, benetako amatasunaren irudiak erakusten ditu Carmenek.

Estíbaliz Prieto: 394.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi estibaliz prieto
Iturria: Estibaliz Prieto

Modaren euskal guruetako bat da, eta sareekin bizimodua ateratzen hasi zen aurrenekoetako bat.

Hasieran, bere outfiten argazkiak ateratzen zituen igogailuko ispilu aurrean, Bilboko hotel batean harreragile gisa lan egiten zuenean. Halako arrakasta izan zuten haren estilismoek, ezen gaur egun Instagram-eko bere kontua eta proposatzen dizkioten lankidetzak baititu lanbide.

Ane Hernando: 345.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi ane hernando
Iturria: Ane Hernando

Ane Hernandoren “Moda casual para looks de diario” kontuak 345.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagram-en.

Iruñean bizi den bizkaitar hau farmazialaria da, baina modaren eta kosmetikaren munduan dihardu bokazioz.

Estilo naturala du eta irudiari buruzko aholkuak ematen ditu; horrek euskal influencer ezagunenetako bat bihurtu du.

Gabriela Uriarte: 299.000 jarraitzaile Instagram-en

influencers euskadi gabriela uriarte
Iturria: Gabriela Uriarte

Gabriela Uriartek Instagram-en eskuratu zuen influencer titulua, elikadurari buruzko bere ezagutzari eta gomendioei esker.

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, ETB2-ko “A bocados” saioko coacha eta aurkezlea da, Ander González sukaldariarekin batera, eta garbi hitz egiten du beti elikadura-obsesioen aurka.

Liburu bat du gidari nagusi, eta haren izenburua da sareen bidez denei helarazten saiatzen den mezua: “Hacer dieta engorda. Comer sano para no hacer dieta”.

Euskadiko bederatzi influencer eta instagramer hauek argi erakusten dute baietz, zerbait nahi izanez gero lor daitekeela.

Haien arrastoari jarraitu nahi badiozu edo zure lekua aurkitu nahi baduzu sareetan, hasi dakitenei jarraitzen, eta saiatu ulertzen zein den beren arrakastaren gakoa... Auskalo, egunen batean zu izango zara beharbada Euskadiko influencerren zerrenda honetako kide berria! ;)