Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2025eko irailaren 20tik 26ra. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2025eko sanmateoen egitaraua.

Logroñoko sanmateoak irailaren 20tik 26ra dira. Egun handian, irailaren 21ean, Mahats-biltzearen festa egiten da: 1956an egin zen aurreneko aldiz, eta Interes Turistikoko Espainiako Festa izendatu zen 1980an.

Logroñoko 2025eko sanmateoen egitaraua

Fiestas de San Mateo Logroño 2025

Logroñoko 2025eko sanmateoen kartela. Iturria: Logroñoko Udala

Logroñoko 2025eko sanmateoak txupinazoarekin hasiko dira, larunbat goizean, hilak 20, eta irailaren 26an bukatuko (ostirala), upelaren ehorzketarekin.

Astebeteko jai-egitarau oparoa iragartzen ari da pixkana Logroñoko Udala.

Irailaren 20an (larunbata), jai-hasierako txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik, eta Carmen de la Fuente DJaren emanaldiak osatuko du ekitaldia.

Irailaren 21ean, igandean, jaietako beste hitzordu garrantzitsu bat: karrozen desfilea. Ardogintza tradizionalarekin lotutako elementuez jantzitako artisau-karrozez betetzen dira Logroñoko kaleak. Hiriko peñek, eskualde-etxeek, musika-taldeek, talde folklorikoek eta Errioxa osotik etorritako elkarteek eginak dira karrozok. Eta sariak banatzen dira, gainera, orijinalenentzat.

Ezin falta erraldoiak eta buruhandiak, jakina, guztiak ere Logroñoko eta Logroñoren historiako pertsonaiekin lotuak; esate baterako, Espartero jeneral ezagunarekin.

Su-festak ere izaten dira jaietan. Ribera parkean Su-festen Nazioarteko Lehiaketa egiten da. San Mateo festetako irabazlea arduratzen da gero ekainean ospatzen diren San Bernabe jaietako su-festez.

Kirolarentzat ere bada lekurik ekitaldien agendan. Logroñoko sanmateoetan, denboraldiko euskal pilotako lehiaketarik garrantzitsuenetako bat egiten da Adarraga frontoian.

Gainera, nonahi izaten dira kalejirak eta zezen-ikuskizunak, feria, zezenketak eta entzierroak barne. Eta ezin ditugu ahaztu eskualde-etxeek antolatzen dituzten jarduera ugariak.

Logroñoko Udalak eman du ezagutzera dagoeneko 2025eko sanmateotako egitaraua. Egitarau osoa jarraian deskargatu dezakezu; ekitaldi nagusiez gain, peñek beren txosnetan egingo dituzten jarduera guztiak ere kontsultatu ditzakezu.

Eta hemen duzu jarduera eta kontzertu nagusien laburpena:

Irailak 18, osteguna

  • 19:00 Udaletxeko plazan: jaietako pregoia Francis Paniego sukaldariaren eskutik.

Irailak 19, ostirala

  • 19:00 - 23:00. Santa Juliana parkea: Artisau-garagardoaren azoka solidarioa
  • 20:00 Vara de Rey kalea - Kale Nagusia: Ardoaren Iturriaren inaugurazioa.
  • 20:00 Gallarza parkea: Sara eta Guillermoren kontzertua.
  • 20:30 Espolón pasealekua: Miss eta Mister 2025 gala.
  • 21:00 Revellín-eko aparkalekua: Andaluziako Etxeko etxolaren inaugurazioa eta Erreginen eta Ohorezko Damen aldarrikapena.

Irailak 20, larunbata

  • 12:00 Udaletxeko plaza: sanmateotako suziriaren jaurtiketa DJ Carmen de la Fuenterekin batera.
  • 12:30 - 14:00 Txarangak alde zaharrean, udaletxe inguruan…
  • 13:00 - 19:00. San Bartolomé plaza: Morrete Party, Gylda LGTBIQ+ elkartearen eskutik.
  • 17:00 Alonso Salazar plazatxoa: Bambino Open Air.
  • 18:00 Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azokaren inaugurazioa.
  • 18:30 Espolón pasealekua: “Nieves Sáinz de Aja” Mahats-biltzearen Nazioarteko Folklore Jaialdia.
  • 19:00 Doctor Zubia biribilgunea: Eskualdeetako Etxeen Federazioaren Folklore Jaialdia.
  • 19:00 - 22:00. San Bartolomé plaza: Morrete Party, Gylda LGTBIQ+ elkartearen eskutik.
  • 19:00 - 23:00 Parlamentoaren plazan, Parrilla Rock jaialdia: DJ Sebastián Reyes, DJ Sofarsogood, DJ Jupiter, Gianni & Chris eta Kurlzz (neska).
  • 20:00 Maiatzaren Lehena plazan: Daxeko Harmonie La Nèhe taldearen emanaldia.
  • 20:00 Parque Gallarza: Son&Do orkestraren emanaldia.
  • 20:30 Espolón pasealekua: Vendimia Classic - 80ko hamarkadako festa, Edu Naranjorekin.
  • 23:30 Espoloiko pasealekua: Vendimia los 40 San Mateo kontzertua, Dani Morenorekin, “El Gallo de los 40”.

Irailak 21, igandea

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 11:00 San Mateoren meza La Redonda konkatedralean.
  • 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:00 - 14:30. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 12:00 San Bartolomé plazan: Daxeko Harmonie La Nèhe taldearen emanaldia.
  • 12:00 Espolón pasealekua: Mahats-zapaltzea eta lehen muztioa Valvanerako Ama Birjinari eskaintzea.
  • 13:00 - 15:00. 2025eko San Mateo jaietako kalejira. Ibilbidea: San Bartolome plaza, Portales, Merkatu plaza, Capitán Gallarza, Bretón de los Herreros, San Agustín.
  • 17:30 - 22:00. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 18:00 Estambrera (Cascajos): Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 19:00 - 22:00 Parlamentuko plaza: Parrilla Rock jaialdia Fabio Laseca, Nuevos Mundos, Mil Córdobas, Kontrol Mental eta Dork taldeekin.
  • 20:15 Karrozen desfilea. Ibilbidea: Doce Ligero eta La Paz etorbidearen izkina, Muro de Cervantes, Muro del Carmen, Vara de Rey eta Solidaridad etorbidea.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Una madre de película”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 21:15 Udaletxeko plaza: Dollar Selmouni.
  • 22:00 Udaletxeko plaza: Mikel Izal.
  • 23:00 Revellín-eko aparkalekua: Válgame el Son-en kontzertua.
  • 00:30 Revellín-eko aparkalekua: Maialen eta Patxi orkestra.

Irailak 22, astelehena

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 10:00 - 17:00 Gonzalo de Berceo kalea: Kaldereta errioxarren lehiaketa.
  • 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira Logroño Gaita y Tambor elkartearekin.
  • 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:00 - 14:30. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 11:30 - 13:30 Udaletxeko plaza: Peque San Mateo, musika, txirrista puzgarri eta puzgarriekin.
  • 12:00 Rafael Ojeda plaza (Yagüe): Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 17:30 - 22:00. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 20:00. Merkatu plaza: Víctor Puri.
  • 20:00 Espolón pasealekua: Los Átomos.
  • 20:00 - 23:00 Parlamentuaren plaza: Parrilla Rock jaialdia, LMC & DJ Kitos, Ayvan, El Posti eta Modelo-rekin.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Una madre de película”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 23:00 La Ribera parkea: Ikuskizun Piroteknikoen Nazioarteko Lehiaketa.
  • 00:00 Espolón plaza: Dos pájaros y un tríoren kontzertua. Sabinari eta Serrati omenaldia.

Irailak 23, asteartea

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:00 - 14:30. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 11:30 - 13:30 Udaletxeko plaza: Peque San Mateo, musika eta apar-festarekin.
  • 13:00 Espolón pasealekua: Logroñoko Musika Banda.
  • 17:30 Picos de Urbión parkea: Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 17:30 - 22:00. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 19:00 Alonso Salazar plazatxoa: Iceman magoa.
  • 19:00 - 22:00 Gastronomia-produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 20:00 Gallarza parkea: Mariachis Imperial-en emanaldia.
  • 20:00 - 23:00 Parlamentuko plaza: Parrilla Rock jaialdia, Donna, Blackpanda eta Lena Makanarekin.
  • 21:00 Espolón pasealekua: Logroñoko Musika Bandaren Pop Rock Tributuen kontzertua.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Inmaduros”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 23:00 La Ribera parkea: Ikuskizun Piroteknikoen Nazioarteko Lehiaketa.
  • 00:00 Udaletxeko plaza: La Rock-Aren kontzertua.
  • 00:30 Revellín-eko aparkalekua: Maialen eta Patxi orkestra.

Irailak 24, asteazkena

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira Logroño Gaita y Tambor elkartearekin.
  • 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:00 - 14:30. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azoka.
  • 11:30 - 13:30 Udaletxeko plaza: Peque San Mateo, musika eta eskulan-tailerrarekin.
  • 12:00. Santa Juliana parkea: Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 19:00 - 21:30 Gastronomia-produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 20:00 Udaletxeko plaza: Zapaltze herrikoia Emakumeak kirol-munduan.
  • 20:30 - 22:00 Errioxako Ateneotik: Kalejira musikatua.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Inmaduros”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 21:00 eta 00:00. Espolón pasealekua: Jamaika Show orkestra.
  • 00:30 Revellín-eko aparkalekua: Maialen eta Patxi orkestra.

Irailak 25, osteguna

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira Logroño Gaita y Tambor elkartearekin.
  • 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:30 - 13:30 Udaletxeko plaza: Peque San Mateo, musika, txirrista puzgarri eta puzgarriekin.
  • 17:30 San Bartolomé parkea: Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 18:00. Gallarza parkea: Eskualdeko jantzia material birziklatuarekin sortzeko lantegia.
  • 18:30. Gallarza parkea: Ohorezko zapia ematea.
  • 19:00 - 20:00. Gallarza parkea: Mahats-zapaltzea.
  • 21:00. Gallarza parkea: Logroñoko Musika Banda.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Asesinato en el Orient Express”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 21:00 Udaletxeko plaza: Puro Relajo.
  • 23:00 La Ribera parkea: Ikuskizun Piroteknikoen Nazioarteko Lehiaketa.
  • 23:30 San Matias kalea: La Rioja Peñaren kontzertua, Zapato Veloz-en emanaldiarekin.
  • 00:30 Revellín-eko aparkalekua: Maialen eta Patxi orkestra.

Irailak 26, ostirala

  • 9:00 Logroñoko udaletxea: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
  • 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxak eta herrikoiak.
  • 10:30 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
  • 11:30 - 13:30 Udaletxeko plaza: Peque San Mateo, musika eta apar-festarekin.
  • 17:30 Fuertegollano plaza (Varea): Maese Villarejoren txotxongiloak.
  • 19:00 Espolón pasealekua: Jota-jaialdia.
  • 20:00 Konstituzio Pasealekutik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira Logroño Gaita y Tambor elkartearekin.
  • 21:00 Bretón antzokia: “Pijama para seis”, Sanmateotako Antzerki Zikloaren barruan.
  • 21:30 Revellín-eko harresiko aparkalekua: Jaien amaierako desfilea.
  • 22:00 Udaletxeko plaza: Upela erretzea.
  • 23:00 Revellín-eko aparkalekua: Joni y Salvaren kontzertua.
  • 00:30 Revellín-eko aparkalekua: Maialen eta Patxi orkestra.

Logroñoko 2025eko San Mateo jaietako beste jarduera batzuk

Logroñoko 2025eko San Mateo jaietako egitarauak 300 jarduera baino gehiago biltzen ditu. Ikusi berri dituzunez gain, ez huts egin beste ekitaldi hauek ere:

  • Gastronomia Astea Merkatu plazan.
  • Andaluziako Etxearen karpa Revellín-eko aparkalekuan.
  • Norien azoka-esparrua, irailaren 20tik 29ra.
  • Jaki- eta artisautza-azoka, irailaren 16tik urriaren 1era, Gallarza parkeko etxoletan.
  • Holiday zirkua, irailaren 8tik 28ra.
  • Zeramika eta Eltzegintza Azoka Nazionala Adarraga frontoian, irailaren 22tik 25era.
  • Sanmateotako pilota-txapelketa Adarraga pilotalekuan, irailaren 22tik 25era.
  • 2025eko San Mateo Feria La Ribera zezen-plazan

Sanmateoak Logroñon: Mahats-zapaltzea

Fiestas de San Mateo en Logroño

Iturria: Logroñoko Udala

Logroñoko San Mateo Jaietako ekitaldi ospetsuenetako bat mahats-zapaltzea da. Irailaren 21ean egiten da, San Mateo egunean.

"Lehen Muztioaren eskaintza” egiten zaio Valvanerako Andre Mariari, eskualdeko zaindariari, hain zuzen. Gogoan izan behar da iraila dela eta laster jasoko dela mahatsa ardogintza-tradizio handiko herri honetan.

Duela zenbait hamarkadatik, Urdiales familia arduratzen da mahats-zapaltze sinboliko honetaz. Bertako jantzi tradizionala soinean (alkandora zuria, txalekoa eta gerriko gorria) eta oinutsik, biribilean besoetatik helduta denak, biraka hasten dira, treskan sartutako mahats-mordoak zapalduz, muztioa antzinako moduan egiteko.

Egun horretako ekitaldi sinbolikoenetako batek Errioxako txoko guztietatik heldutako haurrak ditu protagonista, denboraldiko lehen mahats-mordoekin betetzen baitute upel bat.

Orobat, mahatsa da protagonista jaien despedidan, “Mahats-erretzea” egiten baita udaletxeko plazan.

San Mateo jaietako aste gastronomikoa

Ardoaren lurraldean, nahitaezkoak dira mokadu goxo eta edari finak, eta San Mateo jaiak aprobetxatzen dira Aste Gastronomiko oso bat antolatzeko.

Bazkari-afari herrikoiak eta inguruko errezeten dastatzeak egin ohi dira; esate baterako, patatak txorizoarekin eta xirmendutan erretako saiheskiak eskaintzen dira.

Gainera, nahi izanez gero, txosnetara ere joan zaitezke (chamizo esaten diete Logroñon), hots, peñen lokaletara, non zurrakapotea eskainiko baitizute porroian edateko.

San Mateo jaien historia

XII. menderaino egin behar dugu atzera sanmateoen jatorria ezagutzeko, garai hartan Logroñoko hiribilduaren omenez egiten zen ospakizuneraino, hain zuzen.

Logroñok hiribildu kategoria lortua zuen orduan, eta urtean behin azoka antolatzeko eskubidea zuen. Esker Emate egunean egin ohi zen, eta urteko uzta oparoa eskertzea zuen helburu.

Pixkanaka, gero eta ludikoagoa eta festa-giro handiagokoa bihurtu zen ekitaldia, eta irailera aldatu zen, San Mateo egunera. Zerga-biltzaile izan zen San Mateo, eta merkatarien zaindari bihurtu zen azkenean (ez, ordea, Logroñokoa, haren zaindariak San Bartolome eta Itxaropenaren Andre Maria baitira).

Hala, beraz, tradizioa eta sinbolismoa ahaztu gabe baina ekitaldi-aukera gero eta gehiago zabalduz, gaur egunera arte heldu dira, 2025eko Logroñoko sanmateoetara.

Goiburuko irudiaren jatorria: Logroñoko Udala