Hasiera - Página 8

Gozatu

Galdakaoko 2024ko jaiak: "Santakurtzen" egitaraua

Galdakaoko santakurtzak Euskadiko jai ezagunenetako batzuk dira. Irailaren 13tik 22ra, hamar egun familia osoarentzako jardueraz beteta; besteak beste, herritarrek aukeratutako kontzertuak, kirola, gastronomia eta tradizioa. Hemen duzu 2024ko Galdakaoko jaien egitarauari buruzko informazio guztia.

Gozatu

2024ko Kontxako bandera: ordutegiak eta informazioa

Euskadiko kirol-ekitaldi ezagunenetariko bat da Kontxako bandera. Iraileko lehenengo bi igandeetan, traineru onenak bandera desiratua lortzeko lehiatzen dira Donostian. Hemen kontatuko dizugu nolakoak diren Kontxako estropadak, noiz sortu ziren eta zein izan diren irabazleak; eta, gainera, denboraldiko traineru-lehiaketa garrantzitsuenaren egitaraua aurkeztuko dizugu.

Gozatu

Hondarribiko 2024ko alardea: desfilea eta jaietako egitaraua

Hondarribiko Alardea irailaren 8an ospatzen da urtero, eta Hondarribiko jaietako unerik bereziena da. Milaka pertsona kalera ateratzen dira frantsesen 1638ko setiotik askatzea oroitzen duen desfilea ikusteko. Urtero berritzen dute Guadalupeko Ama Birjinari emandako botoa, garaipenean emandako laguntza eskertzeko. Hondarribiko Alardearen jatorriari eta desfileari buruz, eta Hondarribiko jaien 2024ko egitarauari buruz gehiago kontatuko dizugu. Gogoan hartu, jaiak irailaren 6tik 11ra dira eta.

Gozatu

Bermeoko 2024ko Jaiak: Andra Mari eta Santa Eufemia

Iraila iristen denean, Ama Birjina omentzeko jaiak bata bestearen atzetik izaten dira Euskadi guztian. Bermeoko 2024ko Jaiak (Andra Mari eta Santa Eufemia) irailaren 7tik 16ra dira. Jaietako egitarauan ez dira falta musika, kirola, su-festak eta danborradak.

Gozatu

Lekeitioko 2024ko jaiak eta Antzara Eguna

Lekeitioko 2024ko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatzen dira. Eta Antzara Eguna izaten da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, osteguna. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2024ko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Gozatu

Zarauzko 2024ko jaiak: Euskal Jaia

Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2024ko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.