Horra egungo amesgaiztoa. Zure mugikorrak behin eta berriro bidaltzen dizkizu abisuak zera gogorarazteko, memorian argazki xixtrin bat gehiago ere ez dela sartzen. Gainezka egiteko zorian dago memoria; zu, berriz, lehertzear, ez baitakizu zer gehiago ezaba dezakezun, zer aplikazio ken dezakezun zure smartphonea eguneratzeko 100 MB gehiago izatearen truke.

Lagunei, lankideei, senideei... galdetzen badiezu, ohartuko zara ez zarela bakarra, ez zaiola zure telefono-modeloari bakarrik gertatzen hori. Denoi gertatzen zaigu; berdin dio iPphone, Android edo Windows Phone bat daukazun. Etengabeko leku falta jasaten dugu eta, seguru aski, hasia zara jada konponbide bila. Oraindik ere lekua falta bazaizu, lagundu egingo dizugu eta aholku batzuk emango zure mugikorraren memorian lekua erraz egiteko:

Nola egin lekua iPhonen

            

Ohitura gaizto bat dauka zure iPhone gailuak: lekua lapurtzen dizu, aurrez abisatu gabe. Lekua berreskuratzeko, ezabatu mezu zaharrak. Ez du balio aukera horrek "Diogenesen sindromearen" smartphoneko bertsioa baldin daukazu (den-dena gordetzen baduzu, alegia), edo seko erromantikoa bazara, baina oso eraginkorra da.

Mezuak ezabatzeko, jo Ajustes-era edo Configuración>Mensajes>Conservar Mensajes-era. Seguru aski, “Indefinidamente” aukera edukiko duzu markatuta. Lekua berreskuratzeko, gutxitu biltegiratze-epea, eta hautatu urtebetekoa edo 30 egunekoa.

Argazkiak ere leku-lapur galantak ditugu. Normalean, argazki beraren bi kopia gordetzen ditu zure iPhoneak HDR erabiltzen baduzu —bereizmen handiko formatua— haien kalitatea hobetzeko. Izugarri ona da iPhonearen kamera; beraz, oso gutxitan izango da hobea argazki normala HDRz egina baino. Berreskuratu lekua! Jo Ajustes-era edo Configuración > Fotos y Cámara > Conserva foto normal-era, eta desaktibatu aukera hori.

Nola egin lekua Android-en

Ezarpenak Aplikazioak Aplikazioaren informazioa

Lehenik eta behin, kendu zure mugikorretik "zaborra" guztia: ezabatu cachea eta datuak. Ez kezkatu; ez da ematen duen bezain larria. Gehien bisitatzen dituzun lekuak eta helbideak gogoratzen dituzten datuak kentzea memoriatik, hori da kontua.

Horretarako, zuzenean jo dezakezu Konfigurazioa > Aplikazioak > Aplikazioak kudeatu > Clear Data/Clear Caché-ra, edo aplikazio batez baliatu (Clean Master, adibidez). Bikainak dira aplikazio horiek: smartphonea garbitzeko ez ezik, zure memoria zer aplikaziok kontsumitzen duten (eta nola) jakiteko eta kontrolatzeko erabil ditzakezu.

Baina, epe luzera, baliteke konponbide hori nahikoa ez iruditzea. Izan ere, aurreztu duzun lekua baino askoz gehiago jan dezake halako batean ez dakit zenbat argazki egiteak. Horregatik proposatzen dizugu ondo aztertzeko zer aplikaziok jaten duten zure memoriaren lekua.

Sartu Aplikazioak > Aplikazioak kudeatu aukeran. Hor ikusiko duzu zer aplikazio ez dituzun behar; ondoren, desaktibatu egin ditzakezu, eta SD memoriara (kanpoko memoria) zein aldatuko dituzun erabaki. Seguruenik, mistoa izango da zure smartphonea; beraz, aplikazioen erdia (gutxi asko) eraman dezakezu kanpoko memoriara eta, hala, leku ugari berreskuratu.

Nola egin lekua Windows Phonen

capturas Windows Phone

Orain arteko aholkuetako askok balio dute Windows Phonerako ere; adibidez, Androiden SD memoriarako. Smartphone horren kasuan, ordea, artxibo-arakatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu, baldin eta Windowsdun PC bat baldin baduzu, lehendik ezagutzen duzun tresna baita eta artxiboak erraz ezabatzen lagunduko baitizu.

Ez bada horrela eta memoriaren megak nola gordeko bazabiltza, jo Configuración>Almacenamiento-ra. Zure smartphonearen edukiak eta aplikazioak aurkituko dituzu hor, zehatz zerrendatuta.

Baina, kontuz! Ez badakizu ongi zein den zure mugikorraren ezinbesteko edukia, Configuraciónen zaudela jo "Almacenamiento en el teléfono"-ra. Hor aurkituko duzu informazioa ezabatu nahi duzun edukiaz. Benetan eskertzekoa da Windowsen sistemaren aurka hori.

Azkenik, gogoan izan egoskorkeria ez dela ona. Ez ikusiarena egin badiezu datuak hodeian biltegiratzearen abantailei, ez zabiltza bide onetik. Gogoratu: oso modu onean (edo doan), bi klik eginda eskura izan dezakezu zure smartphonearen edukia.