Pentsa ezazu une batez aukera duzula Reale Arenaren erdigunera ateratzeko eta, minutu batzuetan, futbol-zelaiko protagonista izateko. Mundiala, ezta? Bada, horixe bizi izan dute gure bezero batzuek Maddi Torre defentsaren eta Cristian Portu aurrelariaren ondoan.
Txikiek, gurasoekin batera, aukera izan dute futbolariak agurtzeko Realaren futbol-zelaian bertan. Argazkiak ere egin dituzte, noski, eta esanguratsuak izan dira guztien irribarre zabalak.
Baina ez da horrekin amaitu esperientzia: bertaratutako 15 neska-mutilek, laguntzaile batekin batera, aukera izan dute oso futbolzale gutxik ikusi dituzten Reale Arenako zenbait gunetara sartzeko. Lehenik eta behin, prentsa-aretora joan, eta kazetari-lanetan aritu dira. Saio bizi-bizia izan da, eta garbi asko erakutsi dute ez dutela lotsa-izpirik jendaurrean futbolaz jarduteko eta goi-mailako bi kirolariri galderak egiteko.
Gero, futbol-zelaiko aldageletara sartu dira, eta sentitu dute Realeko jokalariek partida garrantzitsu baten aurretik eta ondoren sentitzen duten zirrara. Gimnasioan eta erlaxazio-eremuetan ere izan dira, eta txokolaterik azkarrena dastatzeko aukera ere izan dute Zuntza MAXi esker!
Zalantzarik gabe, oso arratsalde berezia izan da txikientzat, eta Maddi Torrek eta Cristian Portuk ere bisitaren oroitzapen ezin hobea gordeko dute.