Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulari berriek marea laranjan parte hartu zuten bere garaian. Errepide-bazterretan jarrita, Roberto Laisekak, Iban Mayok, Haimar Zubeldiak edo Amets Txurrukak adinako arrakasta lortzearekin egiten zuten amets. Orain, bizikleta gainean dabiltza, historia egiten jarraituz.

Eta Euskaltel Euskadiko txirrindulari mitiko haiek baino egokiagorik ba ote da gazteei goi-mailara igotzeko bidea erakusteko? Gazteek Frantziako Tourrarekin egiten dute amets, garaipen epiko haien emozioa berriz bizitzearekin, Pirinioetako igoera handiak laranjaz jantzita ikustearekin... Eta lortu egingo dute. Bueltan da marea laranja! Etorri gurekin!

Topaketa historikoa

Jorge Azanza, Haimar Zubeldia, Aitor Galdós eta Amets Txurruka izan ziren, besteak beste, marea laranjaren lehen olatu hartako protagonistak. Eta haien garaipenak inspirazio-iturri dira, gaur egun, Peio Goikoetxea eta Txomin Juaristirentzat, besteak beste. Euskaltel Euskadi taldearen belaunaldi berria da, eta marea laranjako zalez betetako korridorea zeharkatuz helmugara iristearekin egiten dute amets.

Euskaltel Euskadi taldeko bi belaunaldiek topaketa berezia egin zuten Arraten, euskal txirrindularitzaren ikurretako batean. Haimarrek oso gogoan ditu Frantziako Tourreko Pirinioetan elastiko laranjaz jantzitako zaleen babesarekin egindako etapak. Eta sentimendu hori “berpiztu egin da Euskaltel taldea berriro itzulita”, dio Haimarrek.

Topaketa historiko honetan, honelako uneak ikusiko dituzu. Ez huts egin! Aupa marea laranja! Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.

Munduko zale onenak ditugu, eta marea laranja berriz sentitzeko gogo izugarria! Elkarrekin indartsuagoak gara!