Abuztua hilabete berezia da Lizarrako biztanleentzat, Lizarrako jaietako zapiak ateratzeko unea baita. Ospakizunek astebete irauten dute; besteak beste, igandeko "Pañuelada", osteguneko "Abadejada", "Bajadica del Puy" eta Larrain dantza. Kontsultatu hemen Lizarrako 2024ko Jaietako ko jarduera eta kontzertu guztiak eta egitaraua (abuztuaren 2tik 8ra).
Zer egunetan dira Lizarrako 2024ko Jaiak?
Abuztuko jaiak San Andres eta Puyko Ama Birjinaren omenez ospatzen dira, eta aste bat irauten dute, abuztuko lehen igandearen aurreko ostiraletik hasita.
Beraz, Lizarrako 2024ko Jaiak jardueraz eta dibertsioz gainezka izango dira, abuztuaren 2tik 8ra.
Ospakizunak zazpi egunez: banan-banan azalduko dizkizugu, guztiaz gozatzeko aukera izan dezazun.
Lizarrako 2024ko jaietako kontzertuak
Foruen plazan gauez izaten diren kontzertuak dira jaietako jarduera arrakastatsuenetariko bat. Beraz, hortik hasiko gara.
- Astelehena, abuztuak 5, Foruen plazan, 21:00etan, 00:00etan eta 1:30ean, Vulano orkestra.
- Asteartea, abuztuak 6, Foruen plazan, 21:00etan, 00:00etan eta 1:30ean, Nueva Alaska orkestra.
- Asteazkena, abuztuak 7, Foruen plazan, 20:30ean, 23:00etan eta 1:30ean, Discodelia.
- Asteazkena, abuztuak 7, Foruen plazan,23:45ean, Vicco.
Lizarrako 2024ko jaien egitaraua
Kontzertuez gainera, ospakizun ugari izango da. Hona hemen Lizarrako 2024ko jaien egitarauko jarduera nagusiak, nahitaez bizi beharrekoak:
Abuztuak 2, ostirala:
- 12:00etan, udaletxeko balkoitik: Lizarrako festen hasiera iragartzen duen suziria eta, jarraian Larrain dantza eta kalejira dultzaineroekin, txistulariekin, musika-bandarekin...
- 16:30ean, udaletxetik: erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
- 18:15ean, Puyko Ama Birjinaren Basilikan: Bajadica del Puy.
- 19:00etan, Musika Eskolan (atzeko aldean): Diskonnet.
- 19:30ean, Los Llanos pasealekuan: haurrentzako animazioa: Potxin eta Patxin.
- 20:30ean, Santiago plazan: dantzaldia The Trikiteens-ekin.
- 21:00etan, Foruen plazan: La Passarela orkestra.
- 21:00etan, udaletxetik: La Bota eta San Andres lagunarteen irteera.
- 22:00etan, Foruen plazan: zezensuzkoa.
- 00:00etan, Santiago plazan: dantzaldia The Trikiteens taldearekin.
- 00:00etan eta 01:30ean, Foruen plazan: La Passarela orkestra.
- 01:00etan, Foruen plazan: Larrain dantza eta Bajadica del Che.
- 00:00etan, San Martin plazan: Fran JL DJ.
Abuztuak 3, larunbata:
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa eta herri-salda.
- 09:00etan, bigantxen entzierroa.
- 11:00etan, Puyko Ama Birjinaren Basilikan: meza eta nesken Bajadica del Puy.
- 12:00etan, Garean Jai Alai, “Lizarran kantuz”
- 13:00etan, Los Llanos pasealekuan: Las aventuras de Gorgorito, Gorgorito y los toros del encierro.
- 18:30ean, zezen-plazan: Abeltzaintza-erronka.
- 19:00etan, Musika Eskolan (atzeko aldean): Diskonnet.
- 19:30ean, txosnen eremuan: Jai Alai “Amarru”, Tor magoa.
- 19:30ean, Santiago plazan: Garean Jai Alai: irrintzi-txapelketa.
- 21:00etan, Foruen plazan: Taxxara orkestra.
- 21:00etan, Santiago plazan, dantzaldia Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Lizarrako Ruiz-Echeverría dultzaineroekin.
- 22:00etan, Foruen plazan: zezesuzkoa.
- 00:00etan, Santiago plazan: dantzaldia, Urtz taldearekin.
- 00:00etan eta 01:30ean, Foruen plazan: Taxxara orkestra.
- 00:00etan, San Martin plazan: DJ Jorge Ciordia eta Eder Tobes.
- 01:00ean, Foruen plazan: Larrain dantza eta Bajadica del Che.
Abuztuak 4, igandea:
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa eta herri-salda.
- 09:00etan, bigantxen entzierroa.
- 12:00etan, San Pedro Ruakoa elizan: prozesioa, erraldoi eta buruhandien prozesioa, dultzaineroak, txistulariak, musika-banda... eta "Pañuelada".
- 11:00etan Foruen plazan: Dantza plazan: Jauzi festa.
- 13:00etan, Los Llanos pasealekuan: Las aventuras de Gorgorito, “Gorgorito en la tumba del faraón Tutankamón”.
- 18:00etan, Santiago plazan: dantzaldia, Lorratz taldearekin.
- 18:30ean, zezen-plazan: Nobillada, pikadorerik gabe.
- 18:30ean, Los Llanos pasealekuan, haurrentzako animazioa: Chondatachón que diversión.
- 19:30ean, San Martin plazan, kontzertua Bruno eta Lorenarekin.
- 21:00etan, Foruen plazan: En Esenzia orkestra.
- 21:00etan, Santiago plazan: dantzaldia Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Deierri Gaita Akademiako dultzaineroekin.
- 22:00etan, Foruen plazan: zezensuzkoa eta Bajadica del Che.
- 22:30ean, Santiago plazan: dantzaldia Gozategirekin.
- 22:45ean, su-festa.
- 00:00etan, Foruen plazan: En Esenzia orkestra.
- 00:00etan, San Martin plazan: Musikaldia 96ko Kintak antolatua.
- 01:00etan, Foruen plazan: Larrain dantza.
Abuztuak 5, astelehena
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa eta herri-salda.
- 09:00etan, bigantxen entzierroa.
- 11:00etan, udaletxetik: erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
- 11:00etan, San Martin plazan: hamaiketakoa eta "Bombada".
- 13:00etan, Lizarrako musika-banda kalez kale ibiliko da.
- 13:00etan, Aita Hilario Olazaran txistulariak kalez kale ibiliko dira.
- 13:00etan, Los Llanos pasealekuan: Las aventuras de Gorgotio, “Gorgorito y los tres cerditos”.
- 18:00ean, Los Llanos Kulturguneko lorategian: DJak, Breaking the Night.
- 18:30Ean, Los Llanos pasealekuan, haurrentzako animazioa: Birli & Birloque.
- 18:30ean, zezen-plazan: Korrida mistoa.
- 21:00etan, Foruen plazan, Vulkano orkestra.
- 21:00etan, Santiago plazan, dantzaldia Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Iturrieta dultzaineroekin.
- 22:00etan, Foruen plazan: suzko zezenaren ibilbidea eta Bajadica del Che.
- 00:00etan eta 01:30ean, Foruen plazan, Vulkano orkestra.
- 01:00ean, Foruen plazan: Larrain dantza.
Abuztuak 6, asteartea
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa eta herri-salda.
- 09:00etan, entzierroa.
- 11:00etan, udaletxetik: erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
- 12:00etan, haur-udalbatzak suziria botako du.
- 12:30ean, Los Llanos pasealekuan: Lizarrako musika-bandaren kontzertua.
- 13:00etan, Los Llanos pasealekuan: Las aventuras de Gorgorito, “Gorgorito y Garrafito en la India”.
- 16:00etan, Los Llanos pasealekuan: haur-parkea.
- 18:00etan, Remontival pilotalekuan: pilota.
- 18:30ean, zezen-plazan: Grand Prix.
- 19:00etan, San Martin plazan: La Ribera Canta jota-taldearen emanaldia.
- 19:30ean, Santiago plazan: Garean Jai Alai: DJ Kaktus.
- 21:00etan, Santiago plazan, dantzaldia Aita Hilario Olazaran taldeko txistulariekin eta Hermanos Montero dultzaineroekin.
- 21:00etan, Foruen plazan: Nueva Alaska orkestra.
- 22:00etan, Foruen plazan: suzko zezena eta haurren Bajadica del Che.
- 00:00etan eta 01:30ean, Foruen plazan: Nueva Alaska orkestra.
- 01:00etan, Foruen plazan: Larrain dantza.
Abuztuak 7, asteazkena
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa eta herri-salda.
- 09:00etan, entzierroa.
- 11:00etan, udaletxetik: erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
- 11:30ean, San Miguel auzoko pilotalekuan: apar-festa.
- 12:00etan, Foruen plazan: herri-kirolak.
- 12:00etan, San Martin plazan: aniztasunaren kalejira, 11 Kolore
- 12:30ean, Los Llanos pasealekuan, Lizarrako musika-bandaren kontzertua.
- 19:30ean, Santiago plazan: Elkartasun-bazkaria.
- 14:30ean, San Martin plazan: paella-lehiaketa.
- 18:30ean, zezen-plazan: errekortadore-lehiaketa
- 20:30ean, Foruen plazan: Discodelia.
- 21:00etan, Santiago plazan, dantzaldia Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Lizarrako Ruiz-Echeverría dultzaineroekin.
- 22:00etan, Foruen plazan: zezensuzkoa eta Bajadica del Che.
- 23:00etan, Foruen plazan: Discodelia.
- 23:45ean, Foruen plazan: Viccoren kontzertua.
- 01:00etan, Foruen plazan: Larrain dantza.
- 01:30ean, Foruen plazan: Discodelia.
Abuztuak 8, osteguna
- 08:00etan, dianak eta alboradak, entzierrotxoa.
- 09:00etan, entzierroa.
- 11:00etan, udaletxetik: erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
- 11:00etan, Santiago plazan: Ajoarriero-lehiaketa.
- 18:30ean, San Martin plazan: haurrentzako animazioa Madiber-rekin.
- 20:15ean, Foruen plazan: Los Tenampas.
- 21:00etan, Santiago plazan: dantzaldia Deierri Gaita Akademiako dultzaineroekin.
- 22:00etan, Foruen plazan: zezensuzkoa eta Bajadica del Che.
- 00:00etan eta 01:30ean, Foruen plazan: Welcome Band orkestra.
- 01:00etan, Foruen plazan: Larrain dantza.
Lizarrako 2024ko jaietako jarduerak
Egitarauan ikusi duzunez, une nabarmen batzuk daude: Lizarrako biztanleen gogokoenak dira, tradizio handikoak baitira.
Lizarrako Jaietako jardueretako batzuk azalduko ditugu:
- Erraldoi-ostirala: Andres eta Puy Birjinaren figurak herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
- Igandeko "Pañuelada": Ruako San Pedro elizatik udaletxera. Zapi eta gerriko gorriak jantzita, herriko jendea kantuan eta dantzan aritzen da musika-bandaren alboan, zapiak astinduz.
- Bajadica del Puy: ostiralean mutilak kantuan eta dantzan jaisten dira Puyren basilikatik, eta, neskak, larunbatean.
- Bajadica del Che: La Bota eta San Andres lagunarteak Foruen plazatik El Ché tabernara ateratzen dira, kaleak girotuz.
- Larrain dantza: dantza tradizionala, goizaldero dantzatzen dena Foruen plazan (01:00), dultzaina eta danbolinen doinuan.
- Abadejada: festetako azken egunean egiten da, eta ajoarriero-zaporea du, urtero Santiago plazan egiten den lehiaketako parte-hartzaileek plater hori prestatzen baitute.
Dagoeneko ezagutzen dituzu Lizarrako 2024ko Jaien nondik-norakoak; tokian bertan bizitzea baino ez zaizu falta.
Goiburuko irudia: Lizarrako udala