Euskadin ez da ligatzen. Ezta udaberrian ere. Guk gezurtatuko ez dugun mito zabaldua da hori. Norberak jakingo du hori ;) Guk aholku batzuk emango dizkizugu, gure ospe hori aldatzen laguntzeko... Begiratu poltsikora. Bai, orain ere, mugikorra izango da zure laguntzailerik onena. Ez al zenekien badaudela ligatzen laguntzen dizuten aplikazioak? Hauek dira onenak.

Mota askotakoak daude; beraz, ez duzu gustatzen zaizunarengana joan eta zure dohain guztiak erakustean pasatzen den estualdi hori pasatu beharrik, horrek dakartzan huts egiteko aukera ugarirekin. Orain, hatza mugitu, besterik ez duzu egin behar... eta Interneteko konexioak ez hutsegitea unerik txarrenean! Hori ez zaizu gertatuko Euskaltel WiFi erabiltzen baduzu.

Tinder aplikazioaTinderApp de Tinder

Ligatzeko aplikazioen artean izarra da. Zein da haren sekretua? Erraztasuna. Guztiok pentsatzen dugu nola ez den orain arte horrelakorik atera. Tinderek beste erabiltzaileen argazkiak erakusten dizkizu (zuk hautatzen duzu interesatzen zaizun generoa), eta hatza alde batera mugitu behar duzu gustatzen bazaizu, eta beste aldera gustatzen ez bazaizu. Bi pertsonek “Me gusta” hautatzen badute, pribatuan txateatu dezakete, eta hortik aurrera, nahi dutena... Gainera, distantziaren arabera bilaketa murrizteko aukera ematen du aplikazioak. Erraz askoa, ezta?

Badoo

Bizirik dago oraindik. Klasiko honek egokitzen jakin du, eta, gaur egun, egunak joan egunak etorri, maitasuna zabaltzen segitzen du. Badoo, sare soziala den aldetik, hautagaien gustuen, lehentasunen eta argazkien erabilera bultzatzen du. 200 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu komunitateak mundu osoan, baina geolokalizazio-funtzioak aukera emango dizu gertutasunaren arabera arazteko eta txateatzeko, prozesua bizkortu ahal izateko, beharrezkoa iruditzen bazaizu ;). A, eta lotsatienentzat, ikusezin modua dago: zuk ikusiko dituzu beste erabiltzaileak, baina haiek zu ez. Hori bai. Ez beldurtu erabiltzaile gehienek inoiz pezetarik ikusi ez badute. Ugari dira nerabeak.

Mugikorra ligatzeko zure laguntzailerik onena

Meetic

Beste klasiko bat. Bikotekide iraunkorrak eta ezkongabeen artean laguntasuna bilatzeko kontaktu-webgune gisa egin zen ezagun. Eman zioten irudiagatik, Badorren nerabe-profiletik urrun dago, baina badakigu maitasunak ez duela zerikusirik adinarekin. Meeticek ere jakin du eboluzionatzen eta mugikorrera egokitzen. Hori bai. Haren funtzio guztiak erabili nahi badituzu, eta geziak mugarik gabe bidali, tarifa bat ordaindu beharko duzu, zure interesen arabera. Zenbat balio du maitasunak?

Happn

Guztioi gertatu zaigu noizbait Kaletik zoaz, metroan edo autobusean, Euskaltelen azken nobedadeak ikusten smartphonean, eta, interesgarria iruditu zaizun ezezagun bat ikusi, eta, bat-batean, elkarri begiratu diozue. Baina une hori berdin amaitzen da beti: inoiz ez zara ausartzen “harresi handia” apurtzera.

Bada, Happn, hain juxtu, kontzeptu horretan dago oinarrituta: Aurkitu ustekabean ikusi duzun hura!... Hori agintzen du Tinderren lehiakide zuzenenak. Ireki profil bat, eta beste erabiltzaile batekin topo egiten duzun bakoitzean, zure pantailan agertuko da automatikoki. Elkarren gustukoak bazarete, elkarrizketa bat irekiko da, eta hau bai ona... Elkarri urrunetik bakarrik ez begiratzeko aukera izango duzue.

GrindrGrindr

Tinderri buruz hitz egiten entzun baduzu, zerbait entzungo zenuen Grindrez: Tinderren gay bertsioa da,

baina hura baino lehenago asmatua. 4 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan. Gay kolektiboaren aukerarik gustukoena da. Gainerakoekin bezala, nahikoa da profil bat eta bateria pixka bat edukitzea mugikorrean. Gainerakoa, badakizu, aukeratzea da.

Beraz, aprobetxatu, eta, orain, asteburua bertan dugula, deskargatu app hauetako bat, konektatu Euskaltel WiFira eta bilatu zure azukre-koskorra ;)