Euskal Encounter formatu presentzialean egingo da atzera. Hori bai, segurtasun-neurriak bermatzeko, jende gutxiagorentzako lekua, egongo da, baina berriz aurpegiak ikusteko irrikaz gaude. Izan ere, lanpartya elkarbizitza ere bada, giro ona, ezagutza-trukea eta lehia. Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango da Euskal Encounter, uztailaren 22tik 25era. Eta hauxe prestatu du ekitaldiaren antolatzaileak, Euskaltel Fundazioak.

Euskal Encounter presentziala

Izena ematen duten parte-hartzaileek dozenaka jarduera eta lehiaketa izango dituzte aukeran, sormen digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin eta bideojokoekin lotuta.

Modding show-a, hezkuntza-robotikaren hastapenak, PCrako eta bideo-kontsoletarako jokoen lehiaketak, sormen digitaleko lehiaketak eta askoz gehiago izango da.

Euskal Encounter

Opengune online

Birtualak izaten jarraituko dute, ordea, Openguneren doako hitzaldiek eta tailerrek.

Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: bideo-jokoen diseinatzailearen rola eta sektore horretako ekintzailetza, kriptomoneten munduan sortzen ari diren iruzur-motak, adimen artifizialaren aplikazioak, eta hainbat arlotako zibersegurtasuna.

Prestakuntza-jarduera eta -saio horiek guztiak Party-aren Discord-eko kanalaren bidez edo YouTube bitartez emango dira.

Encounter TV Twitch-en

Euskaltel Fundazioak antolatutako Encounters sareko lanparty guztietan bezala, saltsa jarriko dugu Twitch-en, https://www.twitch.tv/euskalencounter kanalean.

Hemen emango da Euskal Herriko albiste guztien berri. Streaming bidezko maratoi amaigabea, edonork etxetik parte hartzeko modukoa.

Hor egongo zara? Esaguzu iruzkinetan.